Aipatutako herriko hezkuntza zerbitzuen eta herri curriculumaren beraren ezaugarriak kontutan hartuz, EHCn proposatzen diren ikasegoerak bai baliabideak erabiltzeko unean, garrantzitsua da ondoko printzipio metodologikoak jarraitzea:
TALDE-LANA: Ikaskuntza elkarreraginaren bidez sortzen den heinean, ezinbestekoa da herritarren arteko talde-lana: ikasleen artekoa, familia-kideen artekoa, herriko elkarte eta eragileen artekoa… Hezkuntza komunitate osoak du zerbait emateko eta zerbait hartzeko, eta guztiok guztiongandik ikasiko dugu.
INPLIKAZIO AKTIBOA: Bakoitzak bere esku dagoen saiakera eta parte-hartzea gabe ezinezkoa da ezagutza berriak bereganatzea. Norbanako bakoitzak bere gaitasunetatik eta autonomiatik, norbere buruari, taldeari eta herriari ekarpen bat egiteko aktiboki inplikatu behar da.
ESANGURATSUA: Haurraren beraren gertuko errealitate eta bizipenetatik abiatu behar da herriko ezagutzaren eraikuntza, hau da, indibidualetik kolektiborako norabidea egin behar du, bide horren zentzua ulertuz. Bestalde, ikasten ari den horrek funtzio bat duela eta zertarako baliagarri zaion ulertu behar du eta, horretarako, prozesuaren hasieran motibazioa sustatzea eta aurrezagutzak aktibatzea gakoa izango da.