Galera kontzeptuaz ari garenean hitzaren zentzu zabal eta subjektiboaz ari gara, hau da, estimatzen dugun zerbait galtzeaz edota espero genuen zerbait ez iristeaz ari gara. Galera gertatu ondoren gizabanakoak balorazio bat egiten du, kontzienteki nahiz inkontzienteki, eta faktore arrazionaletan, emozionaletan eta soziokulturaletan oinarritzen da, dolu prozesuari hasiera emanez.
Dolua gizabanakoak galera bat izan ostean pasatzen duen prozesu emozionalean datza, eragin psikologikoak, fisikoak nahiz sozialak dituena. Hortaz, elkarren artean estuki lotuak dauden bi kontzeptu dira, nolabait esanda, bata bestearen ondorio baita.
Doluaren iraupenaz ari garenean, ezinezkoa da horri erantzuna ematea, behin eta berriz azpimarratu denez, gizabanakoak anitzak garen neurrian, dolua garatzeko moduak ere anitzak direlako, iraupena barne. Dolua burututzat ematen da bihozminik gabe hildakoa gogoratzen ahal den unean, gure emozioak bizitzari eta bizidunei zuzenduta daudelarik.
Doluaren iraupena eta intentsitatea hainbat faktorek eraginda daude, hala nola, subjektuaren adina, heriotza mota (espero zena edo ustekabekoa, baketsua edo bortitza….), hildakoarekin zegoen loturaren intentsitatea, harreman mota (dependentzia, liskarrak…), etab.
Dena dela, nahiz eta doluak iraupen finko bat ez duen, aditu askok ikusi dute gizabanako guztiek prozesuan zehar dinamika edo joera antzekoa dugula, eta hainbat fase edo etapa zehaztu izan dituzte. Gizabanakoak dolu prozesua osatzeko ezinbestekoa da fase horiek burutzea.
Kübler-Rossen arabera (1969)
1969.urteko Kübler-Rossen etapen eredua ezagunenetarikoa da. Psikiatra hau heriotzarekin lotutako esperientziei buruzko ikerketetan aintzindari izan zen, eta berak azaltzen duenez, dolu prozesuan bost fase bereizten dira.
Kübler-Rossek azpimarratzen du gizaki guztiak ez direla etapa hauetatik modu eta iraupen berean igarotzen, baliteke etapa bat pasatzea eta, ondoren, berriz fase horretara itzultzea. Garrantzitsuena da etapa bakoitza gainditzean emanen dugula burututzat dolu prozesua.
DOLUAREN OHIKO ERREAKZIOAK
DOLUAREN OHIKO ERREAKZIOAK HAURRETAN
Ondoeza fisikoa
Hildako pertsonaren bilaketa
Suminkortasuna eta umore txarra
Bazterketari beldurra
Hildakoak zuen rolaren onarpena
Gertatutakoa ukatzen dute
Haur txikiagoen jarrerak azaltzen dituzte
Maite dituzten beste pertsonen heriotzaren beldur dira
Errudun sentimenduak
Idealizazioa
Tristura
Dolua ohikoa, aktiboa eta dinamikoa dela esan dugu, eta, horretaz gain, anitza da ere bai. Heriotzari lotutako doluan zentratuz, honen aldaera ugari daude: dolu patologikoa, kronikoa, izoztua, erreprimitua, ezkutukoa, aurreratua, urrutikoa, atzeratua, suspertua edo berpiztua, elkarren segidan agertzen dena, ezinezkoa, kaltegarria, etab. Horien artean hauek dira haurretan maiztasun gehiagoz aurki ditzakegunak:
Kasu honetan, dolua ez da heriotza ematen den unean hasten, lehenago baizik. Esate baterako, sendaezintasun pronostikoa igortzean, gizabanakoak, kontzienteki nahiz inkontzienteki, sortu berri den egoera berrirako egokitzapenari ematen dio hasiera. Une horretatik aurrera sortzen da dolu aurreratua deritzoguna, tartean sartuta dauden pertsonei galerarako prestatzeko aukera ematen diena.
Erabateko dolua da bere baitan, eta oraindik bizirik jarraitzen duen pertsona bat hildakotzat hartzean datza. Adibidez, eritasun batek maite dugun pertsona hainbesteraino eraldatzen duenean, non, zenbait kasutan, ez zaion ezagutzen.
Doluaren adierazpena erreprimitzen da, subjektuak ez diolako galeraren errealitateari aurre egiten. Gerta liteke nolabaiteko euforia faltsua gailentzea, saminduraren joera patologikoa aditzera ematen duena.
Gehiegizko iraupena duen dolu mota da, behar bezalako amaierara heldu gabe. Dolu kroniko batek bizitza osoa betetzera hel daiteke. Badira zenbait pertsona doluaren arabera existentzialki estrukturatuak daudenak, honek beren bizitzaren nukleo osagarria baldintzatzen duelarik.
Subjektua galeraren bihozminak menderatuta dagoela jakin arren, hori ez erakusteko borondatezko ahalegina egiten du, bere senideak ez tristatzeko edo inguruko jendeak bere atsekabea ulertuko ez lukelako ustearen eraginez. Doluaren hasierako faseetan egoeraren kontrola dutela diruditen pertsonengan ageri ohi da, sufrimendu zeinurik azaleratzen ez dutenean. Zenbait kasutan, inplikatutako beste pertsona batzuk laguntzen nahiz egoerak eskatzen dituen izapideei arreta ematen hainbesteko denbora ematen da, non geure buruaz arduratzeko astirik ez dugun.
Dolu mota honi izen anitzak eman zaizkio: patologikoa, konplexua, kronikoa, ebatzi gabekoa, neurriz gainekoa… Funtsean, honek esan nahi du doluaren biziagotzea eman dela, gizabanakoa gainezka dagoelarik, eta egoera honetan irauten du, dolu prozesuaren ebazpenean aurrera egin gabe.
Doluaren zailtze hori emaitza edo adierazpen ezberdinak izan ditzake. Gerta daiteke doluak gehiegizko iraupena izatea (dolu kronikoa); beranduago azaltzea dolua erreprimitu egin delako (dolu ukatua); erreakzioak gehiegizkoak izatea (neurriz gainezko dolua); edo subjektuak zailtasunak eragiten dizkion erreakzioak sufritzea, baina galerarekin loturik daudela ukatzea (dolu ezkutatua).
Dena dela, dolu patologikoaren ezaugarriak eta adierazpenak ezagutu arren, zaila da dolu ohikoaren eta patologikoaren arteko muga non dagoen zehaztea. Bien arteko ezberdintasuna sintomen intentsitatean, erreakzioaren iraupenean eta ohikoak ez diren erantzunen agerpenean datza.
Ondoko botoian sakatuz dolu patologikoaren diagnostikorako inprimakia lortuko duzu