Istorio hau gurasoentzako omenaldi modukoa da, beren seme-alabek ametsak bete ditzaten laguntzen baitituzte, gerta ala gerta, haiek itsasargia bailitzan jarduten dute, seme-alaben bizitzak gidatuz eta argituz.
Neskatila bat bere aitonaren etxean bizi da, gaixorik dagoena. Behin, aitonak lore bat ematen dio bere bilobari, zuhaitz batetik gertu landatu zezan. Neska itzultzen denean, bere beldurrik handienarekin topatzen da: bakardadea.
Malaika afrikako elefante talde bateko printzesa da, bere aita Komba-ren gainean bizi dena. Sabanan zehar abiatzen duten bidaian gauza asko ikasiko ditu, baina egun zailak helduko dira Kombak bere heriotza gertu ikusten duenean. Orduan, Malaika bere bizitzako erronkarik handienetarikoari aurre egin eta ikaskuntza sakona eskuratuko du, bere zalantza ugari argituz.
Eskolara heldu berri den mutiko "berezi" batek Mariaren bizimodua erabat aldatuko du. Aniztasuna lantzen duen laburmetraia da, baina amaieran Mariak galera bat sufritzen du. Heriotza eta dolua lantzeko abiapuntu gisa erabil daiteke.
Bideo honetan metafora baten bitartez aita batek bere alabaren bizitza salbatzen duela irudikatzen da sinbolikoki. Biek auto istripu bat izaten dute eta aitak bere bizitza ematen du, alabaren biziraupena lortzeko.
Bizitza aurkikuntzaz osatua dago, baita galeraz ere.
Bideo honek "Vacío" ipuina kontatzen digu, erresilentziaren inguruan hitz egiten diguna, ezbeharrei aurre egiteko eta horiei zentzua aurkitzeko gaitasuna dena.
Bideo honetan "Vuela Mariposa, ¡Vuela!" ipuina aurkezten da, bizitzaren ziklo naturala ulertzen laguntzen gaituena, galerak gaindituz.
Azeria hil egin da eta bere lagunak oso triste daude. Orduan urtxintxa dator bisitan eta azeriarekin igarotako une zoriontsuak gogoratzen dituzte. Azeria beraien bihotzetan, oroimenean eta irribarrean zegoen, hantxe, betiko.