Heriotza gizabanakoaren bizitzaren parte da. Guztiok dugu amaiera, eta guztiok sufritzen ditugu galerak bizitzan zehar gauza zehatzenetatik, hala nola, pertsonak, objektuak edo tokiak, abstraktuenetara, gaztetasuna edo ametsak bezala. Galera saihetsezin bakoitza erantzun zehatz batek segitzen du, dagokion minarekin, modu batez edo bestez eragiten gaituena. Beraz, bitxia dirudi heriotza, eta orokorrean galera, bizitzan hain arrunta izanik ere zeinen zaila zaigun horri buruz mintzatzea.
Denok, haur zein heldu, heriotza gizartean ezkutatzen den gaia dela antzemateko gai gara, ezabatzeko zaila den tabu bilakatuz. Galera bat bizi dugunean edo inguruko norbaitek bizi duenean, horri aurre egiteko tresnak falta zaizkigu, eta haurren eta gazteen kasuan, zailtasunak biderkatzen dira.