Anna Llenas
2-8 URTE
Ipuin honen protagonista neskatxa alai bat da, baina espero ez zuen galera bat sufritu ostean, bere barnean hutsune handi bat nabari du. Egoera honi aurre egiteko eta leheneratzeko, hutsune hori betetzeko zerbaiten bila joaten da, baina ez da hutsune hori ezabatu dezakeen ezer existitzen. Honi esker, neskatxak deskubrituko du hutsunea betetzeko soluzioa bere barnean dagoela.
Ana Galan
+3 URTE
Hartz txikik uste du bere ama munduko pertsonarik hoberena da. Hark hartz batek jakin behar duen guztia irakatsi dio, eta beti badago hartz txikiren ondoan hura babesteko. Baina, zer gertatuko litzateke noizbait bere ama ez balego?
Alan Durant
+3 URTE
Azeria hil egin da eta bere lagunak oso triste daude. Orduan urtxintxa dator bisitan eta azeriarekin igarotako une zoriontsuak gogoratzen dituzte. Azeria beraien bihotzetan, oroimenean eta irribarrean zegoen, hantxe, betiko. Ipuin honek heriotzari buruz hitz egiten du oso modu goxo eta samurrean.
Mireia Canals
+5 URTE
Ana eta Xabierri gertatzen zaien abentura edo bizipen baten bidez, era askotako emozio eta sentimenduak antzeman, ikasi eta praktikan jartzeko aukera izanen dugu.
Martin eta Xabier Etxeberria
5-9 URTE
Antonen aitona hil da. Aitonaren gorputza erre dute. Baina hortzak Antonek dauzka. Mesanotxearen gainean hasieran, baina gero motxilan sartu eta batetik bestera eramaten ditu, aitonak bere hortzen bidez berba egiten baitio. Antonen bizitzan hor dira beti aitonaren hortzak; eskolan, etxean, lagun artean. Azkenean, helduko zaie elkarri agur esateko unea; nork bere bidea hartu beharko baitu. Handik aurrera, aitona Antonen gogoan egongo da, eta handik hitz egingo dio. Etxeberria anaiek, Xabierrek eta Martinek, heriotzaren inguruan gogoeta egiten jartzen gaituzte Antonen eta bere aitonaren arteko pasadizoen, historioen eta abenturen bidez. Umorearen ikuspegitik heldu diote gaiari, naturaltasunez begiratzeko ahaleginean. Jokin Mitxelenaren marrazkiek ipuina edertzeaz gainera, kontalari ere badira, eta ipuinaren tonu eta erritmo umoretsu eta biziari maisutasunez eusten diote.
Koos Meinderts
6-9 URTE
Xaharra da amona, baina zaharragoa itsasargia. Askoz zaharragoa. Pentsa, amona neskatila musugorria zenean itsasargia zaharra zen jada. Duna atzeko herrixkan bizi zen orduan amona. Orain itsasargiko gela biribilean bizi da, han goian, Jonasekin. Jonasek itsasargiaren magaleko barazkiak zaintzen ditu. Oiloak ere bai. Eta berak garbitzen ditu arropak. Ilunabarrean itsasargiko sua pizten du, eta tea hartzen du amonarekin. Gauero, istorio bera kontatzen dio amonari, amonak berari mila eta bat aldiz kontaturikoa. Sagar gorrien koloreko masailak eta udazken zaporeko ahoa zuen neskatila zoriontsu bati buruzko istorioa da. Herrixkako dantza-saio baten ostean itsasargiko gela iribilean bizitzearekin amets egin zuen neskatila bati buruzkoa.
Kota Taniuchi
6-9 URTE
Xaharra da amona, baina zaharragoa itsasargia. Askoz zaharragoa. Pentsa, amona neskatila musugorria zenean itsasargia zaharra zen jada. Duna atzeko herrixkan bizi zen orduan amona. Orain itsasargiko gela biribilean bizi da, han goian, Jonasekin. Jonasek itsasargiaren magaleko barazkiak zaintzen ditu. Oiloak ere bai. Eta berak garbitzen ditu arropak. Ilunabarrean itsasargiko sua pizten du, eta tea hartzen du amonarekin. Gauero, istorio bera kontatzen dio amonari, amonak berari mila eta bat aldiz kontaturikoa. Sagar gorrien koloreko masailak eta udazken zaporeko ahoa zuen neskatila zoriontsu bati buruzko istorioa da. Herrixkako dantza-saio baten ostean itsasargiko gela iribilean bizitzearekin amets egin zuen neskatila bati buruzkoa.
Elisa Ramón
6-9 URTE
Album honetan heriotzarekin egingo dugu topo. Ama hil eta gero oso maitekiro kontatzen da katagorri-kumearen sufrimendua. Alde batetik, buruan bueltaka dabiltzan sentimendu kontrajarriak (bakardadea, haserrea amaren faltagatik, etab.) eta, bestetik, aitaren ahaleginak semeari laguntzeko. Hontza ere –basoko laguna– saiatuko da katagorriari babesa ematen, baina paisaiak eta inguruan duen guztiak amaren gogoa ekartzen diote.
Gaia ulertzeko zaila izan arren, oso modu gozoan eta sinesgarrian dago islatuta. Berehala antzematen dugu protagonistaren tristura eta aitaren azalpen guztien aurrean bere ulertezintasuna. Aitaren egitekoa ere bikain agertzen zaigu: ondoan dago eta aldi berean errespetatzen du katagorriak bakarrik egoteko duen desioa. Izan ere, gertaera ulertu arte ez baitu ez jolasteko ez jateko gogorik. Amaieran, gaia hobeto antzematen duenean, katagorriak berak aitaren presentzia eskatuko du, sentitzen duena konpartitu behar duelako.
Oso lagungarria gerta dakioke gertukoren baten heriotza izan duenari; eta heldu batek haur txikiei kontatzeko ere, oso aproposa da.
Asun Egurza
2-12 URTE
Ipuin honek bizitza berari aurre egitea eta haurrekin sakontzera gonbidatzen gaitu, heriotza eta integrazioa modu leun eta ulerkorrean landuz. Honen bidez, maite dugun pertsona baten galera inoiz ez dela erraza ikasiko dugu, eta naturalki aurre egin behar diogula horri, bizitzaren zikloaren parte baita.
Joxan Ormazabal
9-12 URTE
Badira bost urte aitona hil zela, baina amonari ametsetan azaltzen zaio. Izugarrizko planak egiten dituzte bien artean. Baina dena ez da amets hutsean geratzen, plan horiek aurrera eramaten saiatzen dira biak. Ez da erraza, ordea, hildako aitona oraindik munduan dabilen amonarekin elkartzea. Horixe da ipuin honen gakoa. Egile onen liburu gehienetan bezala, umorerik ez falta ipuin honetan ere. Titulotik hasi eta azken punturaino testu erakargarri eta fina aurkituko du irakurleak bertan.
Karlos Santisteban
5-9 URTE
Juneri oso xelebreak iruditzen zaizkio karramarroak. Baten bat harrapatzen duenean harekin jolastea gustatzen zaio. Beldurgarriak ere badira: uuu! Eta, kontuz ez bazabiltza: kosk! Behin harrituta gelditu zen June. Gurasoek esan zioten lagun bat oso larri zegoela. Zer eta karramarro bat zeukan buru barruan...
Roberto Parmeggiani
+4 URTE
Album ilustratu hunkigarri honetan haur protagonistak jasaten duen galera kontatzen da, bere amonak "burua galtzen" hasten denetik, ohean dagoelarik, hiltzen den arte.
Joxan Ormazabal
5-9 URTE
Joxantonio Ormazabalek galdera hunkigarriak egiteko ohitura zuen, bihotza ukitzen duten horietakoak, baita galdera zail eta pisutsuak ere tarteka, bihotza uzkurtzeraino estutzen duten horietakoak. Galdera zirraragarri bat da istorio honen abiapuntua. Hitz leungarrien bila heldu zion bideari narratzaileak. Erantzunaren bila zebilela, Iraia Okinarekin egin zuen topo. Haren ilustrazioek eman diote ipuinari idazlea bilatzen ari zen poesia eta kolorea. Bizitzaren eta heriotzaren misterioari poesiaz eta sentimenduz betetako erantzuna eman diote Joxanek eta Iraiak ipuin honetan.
Elisabeth Helland
+8 URTE
Heriotzak animaliak, agureak, haurrak... bisitatzen ditu eta beren azken bidaian zehar gidatzen ditu, bizitzaren, maitasunaren eta heriotzaren inguruan hitz egiten dielarik. Idazleak hizkuntza poetiko eta sinplea erabiltzen du, gordina eta mingarria izan daitekeen heriotzaren gaia lantzeko, modu atsegin eta lasaigarrian.
Camino García
3-6 URTE
Montessori inspirazioko ipuin honek heriotza bizitzari datxekitako zati gisa aurkezten digu, modu leunez. Heriotza onartzen ikasi behar dugun gertakizun naturala da, eta ez dugu errealitate hori ezkutatu behar.
Ipuinaren protagonistak galera garrantzitsu bat pairatzean sentitzen ditugun emozio guztiak azaltzen dizkigu, prozesu osoa uler dezagun.
Leo Buscaglia
9-12 URTE
Freddy zuhatz bateko hostoa da. Gainerako hostoak bezala, urtaroekin batera aldatuz doa, azkenik, neguko elurrean erori arte. Istorio sinple eta adierazkor honek helduak nahiz haurrak hunkituko ditu.
Antxiñe Mendizabal
5-9 URTE
Ametsi, ohera sartu eta begiak itxi orduko, tripak hizketan hasten zaizkio; batzuetan, lehoi batek bezala orroka; beste batzuetan, txerri baten antzera kurrinka, eta askotan, otso baten pare uluka. Hain dira handiak hotsak, ezinezkoa zaiola lokartzea: ezinezkoa.
Txabi Arnal eta Edu Zelaieta
9-12 URTE
Omar lagunaren hamsterra akrobazia istripu batean hil zela jakin zuen egunean, atsekabe handia hartu zuen Anek. Horregatik, etxekoei gauza bera ez gertatzeko, zerbait asmatu beharrean zegoela erabaki zuen. Axtuk okigam bat egitea bururatu zitzaion; torlojuak biltzen hasi zen horretarako.
Antonia Ródenas
4-8 URTE
Ilianak biziki maite zuen pertsona bat galdu du, baina istorio honek berak galera hori nolako ausardiarekin egiten dion aurre aurkezten digu.