Atxutxiamaika
aisia hezitzaile euskalduna
aisia hezitzaile euskalduna
UDAN ERE, EUSKARAZ
EN VERANO TAMBIÉN, EN EUSKERA
Ikasturtean zehar, euskara gure seme-alaben egunerokoan bermatua dago, nolabait. Oporraldi luze honetan ere euskararekiko lotura eten ez dadin,baliabide sorta hau prestatu dugu. Lagungarri izatea espero dugu.
A lo largo del curso, el euskera está presente, de alguna manera, en el día a día de nuestros/as hijos/as. Para que en este periodo vacacional la relación con el euskera no se interrumpa, hemos creado este abanico de recursos. Esperamos que os sean de ayuda.
ATXUTXIAMAIKA; SARRERA
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen barruan berezko izaera duen egitasmo bateratuen egitura da Atxutxiamaika Saila. Honek, haur, nerabe eta gazteen ezaugarri eta behar ezberdinetara egokitzen diren proiektuak ditu eta harreman hezitzaileak eta talde lana dira Sailaren baliabide nagusiak. Euskara eta aisia elkarloturik eta bateraturik ulertzen ditu eta esku-hartze euskaldun horren bidez, euskararen erabilera sustatzeko prozesuak bideratzen dira harreman sarea euskalduntzeko lanketa eginez, besteak beste. Hori guztia, betiere, aisia hezitzailea oinarri izanik.