Aurtengo San Bartolome jaiak urrun dauden arren, gu, jada, ekintzak diseinatzen hasiak gara!


Abuztuaren 28an izango da Umeen eta Jubilatuen eguna; eta hurrengo egunean, hilaren 29an, Nerabeen eta Gazteen eguna ospatuko da. Aurten ere, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak kudeatuko ditu bi egun horietako hainbat ekintza; eta datak hurbiltzen joan ahala, egitarauaren berri emango zaizue web-orri honetan eta baita gure Instagram-eko kontuan ere: @atxutxiamaika. 


Bestalde, laster umeei eta nerabeei galdetegi  bat bidaliko zaie zenbait galderei erantzuteko: jaietako beren egunetako bazkarian izena eman nahi duten, kamiseta jaso nahi duten, besteak beste. 


Oraingoz, bi egun horietan kamisetek izango duten irudiaren lehiaketa antolatu dugu. Lanak aurkezteko epea ekainaren 11n bukatu da, hau barne. Aipatutakoaren informazio gehiago hemen behean duzue: