Kaixo lagun,
Aurtengoan ere abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu!!
Egun hau antolatzeko zure parte hartzea behar dugu, hainbat lanetarako.
Galdetegian parte hartu nahi duzun lanetan izena emateko aukera izango duzu. Abenduaren 15a baino lehen betetzea eskatuko dizugu.
Abenduaren 24an ongi etorria ematen diegu Elgoibarren Olentzerori eta Mari Domingiri (klik).
San Lazarora eta eguneko zentrora bisita egiten hasten dugu eguna eta gabon kanta batzuk ere kantatzen ditugu guztiok elkarrekin.
Ondoren, Musika eta Dantza eskolako ikasleek agurra dantzatzen diete Olentzero eta Mari Domingiri eta kaleetan gora abiatzen dugu kalejira.
Kalegoen plazan umeek, taldeka, eurekin berba egiteko aukera izaten dute.
Horrez gain, taloak ere eskaintzen ditugu gure talo-postuan herritarren laguntzarekin.
Elgoibarko Izarraren tonbola ere plazan egoten da egun horretan, eta euro batean saltzen diren boletoen truke sariak irabazteko aukera dute erosleek.
KALEJIRAN KANTATU ETA DANTZATUKO DITUGUNAK
KALEJIRA IRUDIETAN