SARETZEN
SARETZEN
0-5 urte bitarteko haur eta familietan euskararen transmisioa eta erabilera areagotzeko 2026rako sortu dugun familia programa berria da.
ZERTARAKO DA?
Programa honen xedea da helduak haurren testuinguru linguistikoak duen garrantziaz ohartzea, horretan eragiteko gaitasunaz jabetzea eta hizkuntza testuingurua aldatzeko tresna eta baliabideak eskaintzea, aisia hezitzailearen ikuspegitik eta esku-hartze euskalduna oinarri izanik.
NORENTZAT?
Familiako hizkuntza ohituretan eta haurrekiko harremanetan aurrerapausoak eman nahi dituzten gurasoentzat.
Herriko adin tarte berdineko haurrekin lanean diharduten gainontzeko eragile eta erakundeekin etengabeko koordinazio eta elkarlana bilatu eta sustatzen da.
Programa hau Udalarekin lankidetzan gauzatzen da.