Ondorengo paragrafoetan aurkituko duzuen lana Haur Hezkuntzako dramatizazio minorrean gauden Argitxo taldeko (Nagore Alcázar, Zuriñe Andrés, Ane Bayón, Itsaso Beitia, Ariane Bravo, Bego Fullaondo eta Celia González) zazpi ikasleen artean egin dugu. Lan honen egitasmoa 1. zikloko haurrei zuzendutako Adierazpen Dramatikoko Proiektua diseinatzea eta ikastaldearen aurrean antzeztea da. Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa, Musika Hizkuntza, Gorputz Hizkuntza, Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna eta Dramatizazio-adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaien baliabideak erabilita eta haien artean integratuz burutuko da, beraien arteko elkarreragina ikusiz.
Lan honetan gure emaitza finalaren inguruko informazioa bilduko dugu beharrezko teoria sartuz. Horretarako, lehenik eta behin, gure lanaren nondik norakoak azalduko ditugu bertan helburu pedagogikoak eta justifikazio kurrikularra aipatuz. Ondoren, marko teoriko bat diseinatu dugu beharrezko teoria eta erreferentzia guztiak bilduz. Bukatzeko, lan finala egiteko praktikan sartu gara eta gure antzezlanaren argumentua eta gidoia azalduz.
Ikasgaiekin jarraituz, bost ikasgai hauen bidez umeek 100 hizkuntza baino gehiago dituztela deskubritzen joango gara. Umeek 100 hizkuntza dituztela esaten dugunean, gizakiok komunikatzeko berezko gaitasun ugari eta oso desberdinak ditugula esan nahi dugu. Izan ere, hizkuntza askoren interakzioen ondorioz ikaskuntza prozesuak ematen dira (Agut, eta Hernando, 2015).
Dramatizazioarekin jarraituz, esan daiteke dramatizazioan hainbat baliabide adierazkorrak desberdindu daitezkeela: adierazpen linguistikoa (hitza ulertzen duela gaurkotze forma guztien azpian eta bere ezaugarri guztiekin), gorputz adierazpena (keinu, posizioa, bisajeak eta sentimenduetako kanpoko adierazpen desberdinak ulertzen ditu), adierazpen plastikoa (argi, kolore, bolumen, eta irudi adierazpenak ulertzen ditu), eta adierazpen erritmo-musikala (alde batetik, mugimendu arautua ulertzen du, eta beste aldetik, soinu arautua; biak erlazio estuan) (Cervera, 2005).
Honetaz gain, jolasak jarduera esploratzailea, irekia eta dinamikoa, eta konbinazio berriak ikertzen ditu; gainera, ekimenari eta haurraren sormenari bidea ematen dio. Halako esplorazio ludikoa joko sinbolikoko berezko eran edo joko dramatikoko eskolan antolatutako forman egiten da (Tejerina, 1994).
Honekin batera, aurreko urteetako modulo lanekin konparatuz, aurtengo moduluak besteek baino esanahi handiagoa dauka, ikasgai guztien arteko lotura handiagoa delako lortu nahi dugun emaitza finala egiteko. Hau da, umeen ezaugarrietara eta umeek dituzten 100 hizkuntzetara hurbiltzen delako. Horrez gain, haurren ezaugarri sozioafektiko eta psikopedagogikoetara egokitzen da, umeen esentzia globala islatuz. Bestela umearen esentzia globalaren aurka joatea suposatuko luke, non emozioa, pentsamendua eta akzioa banatuta egongo liratekeen (Köning, 1995. eta Tresserras, 2017).
Diseinu kurrikularrerako Reggio Emiliak esandako definizioa aintzat harturik gurea osatuko dugu. Honek bi kontzeptu ezberdintzen ditu: alde batetik “Programmazione” dugu, aldez aurretiko helburu zehatzak proposatzen dituen eredua da, eta beste aldetik “Progettazione” eredua dugu, honek ikuspegi globalagoa eta malguagoa proposatzen du. Azkeneko eredu honek, “progettazione-k” ezagutzaren jabetze-prozesua era lineal batean egitea zalantzan jartzen du (Vecchi, 2013).
Aurreko ideiarekin lotuta, antzerkia baliabide pedagogiko berritzailea da. Hau proposamen pedagogiko globalagoa da, non jakintza pedagogiko-artistikoak elkartzen diren kreatibitate arrazionala, bateratzailea eta intuitiboa sustatuz. Honekin batera, esan beharra dago kreatibitatea beste konpetentziak bezala landu behar dela, baina ez zeharkako era batean, baizik eta helburu bat bezala (Vecchi, 2013 eta Agut, eta Hernando, 2015).
Nahiz eta 0-3 adin tarteko antzerkiaren inguruko ikerketa gutxi izan, Alaitz Tresserrasek egindako analisia daukagu. Hau ”ExperienciaKubik”-en inguruko analisian oinarritzen da antzezlanak baliabide didaktiko-artistikoen garrantzia azpimarratuz. Analisi honetan hezkuntzaren kalitatea dimentsio sozioafektiboaren menpe dagoela adierazten da, bertan identitatea eta kultura garatuz.
Horrekin batera, Catherine L´ Ecouyer -ek (2012) dioen bezala, garrantzitsua da haurrekin edertasunaren inguruan hitz egitea, haurraren zentzumenetatik sartzen den guztiak bere kultura eraikitzen baitu, oraindik “iragazki”rik ez duelako.
“Habla de la belleza con tushijosantes de que la industria de la belleza lo haga con ellos”. (L´ Ecouyer, C., 2012, 156 orr.)
Hortaz aparte,antzerkian benetako emozioak trasmititzen dira, haurrekin era zintzo batean konektatzeko. Hau da, antzezpenean elkarren arteko errespetuak eta elkar ulertzeak komunikatzeko estrategiak bereganatzen laguntzen die haurrei, era enpatiko batean(Rodari, 2014.,Lodi, M., eta Amigo, M. T. S., 2017,Tresserras, 2017.eta Antero, 2015).
Honekin batera, antzerkia garrantzitsua da, era ludiko batean gorputza erabiliz plazerra esperimentatzeko, komunikatzeko eta adierazteko, metodo pedagogiko ezberdinak ezagutzeko aukera ematen digulako. Hala nola, dimentsio estetiko, audiobisuala eta teknologikoa. Aldi berean, funtzio komunikatiboa, kontzeptuala, sinbolikoa, estetikoa eta filosofikoen oinarriak ezartzeko bitartekaria dela deritzogu(Zuazagoitia, Vizcarra, Aristizabal, Bustillo, eta Tresserras, 2014, Tresserras, 2017., Vecchi, 2013., eta Rodari, 2014).
Horrekin batera, esan daiteke jolasteko ezinbestekoa dela joko-espazio bat izatea. Joko-espazioa leku bat da joko sortzailearen bitartez identifikatzeko eta esperientzia berriak gehitzeko. Kontzeptu honetan, aurrean aipatutakoaz gain, limiteak ezinbestekoak dira; izan ere, jokalarien emanaldi artagabea baimentzen du. Espazioa jolastu baino lehen jartzen diren isileko arauetan adierazi ohi da (Abad, 2011).
Gainera, gure gizartean tradizionalki espazioa eta gorputza debekatua izan ohi da, eta antzerkiak gorputza kontuan hartzen du gizakia osotasunean ulertuta, ez gorputza eta burua banatuta beti egiten den bezala. Hau da, gorputza osotasunean erabiltzea, komunikaziorako baliabide nagusia baita (Rodríguez, 2014).
Horrez gain, gure antzezlanak duen egitura arkitektonikoaren estetika zainduta egon behar da, proposamen pedagogikoak agintzen baitu, eta planteamendu arkitektonikoak, proposamen pedagogikoari zerbitzu egin behar baitio hezkuntza- eragile izanik(Alejandre, 2018 eta Acaso, 2013).
Justifikazio pedagogikoarekin jarraituz, gure abiapuntuaren aukeraketarekin hasiko gara. Gure egitasmoaren abiapuntuaaukeratzeko orduan haurren jarreran jarri dugu begirada; hori dela eta euritakoa aukeratu dugu. Normalean euria ari duenean eta kaletik goazenean, haurrak haien “euritakoarekin” poz-pozik joaten direla ikus dezakegu. Heldu batzuek, aldiz, honako tramankuluarekin joatea gorrotatzen dute, eta beti kexaka dabiltzate. Jolasa haurrak pentsatzeko, probatzeko, erlaxatzeko, lan egiteko, gogoratzeko, lehiatzeko, ikertzeko, sortzeko eta bere baitan biltzeko duen modua da. Aurretik aipatutakoa horrela bada, egiten dugun edozein gauza jolasean fokua jarrita egitea ezinbestekoa da (Navarro, 2006/2007).
Umeek, helduok ez bezala, euritakoa jostailua bezala erabiltzen dute. Hortaz, ideia ona iruditu zitzaigun “euritakoa” hautatzea objektu gisa. VeaVecchi-k (2013) dioen bezala, haurrak orokorrean inolako aurreiritzi gabe mundura hurbiltzen dira eta bertan esperimentatzeko erraztasuna dute, askatasunean utziz. Gainera, objektu honek parada andana ematen ditu antzezlanean erabiltzeko. Horrez gain, gure antzezlanean, aurretik aipatu bezala, jolasari garrantzia emango diogu mundu errealaren eta fantasiaren arteko loturak eginez.
Lehen aipatu dugun bezala, gure helburu pedagogikoek “progettazione-n” bideratuko ditugu, izaera globalagoa eta integratzailea duelako eta aldakorragoa delako. Hala ere, gure helburu pedagogikoekin batera, gure antzezlanak heziberrik exijitzen dituen hainbat aspektu betetzen ditu. Hori dela eta, hona hemen justifikazio kurrikularra.
Haur hezkuntzako Curriculum-eko (237/2015 dekretua, Heziberri 2020) eremuei erreparatuz hainbat helburu orokor betetzen direla ikus dezakegu; baita helburu zehatzago batzuk.
Haurrek haien sentimenduak eta emozioak adieraztea gustatuko litzaiguke, 237/2015 dekretuak “Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren” eremuko lehenengo zikloan, “Nortasuna eraikitzea”-ren multzoan adierazten duen moduan, “Norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko beharrizanak eta interesak adieraztea, identifikatzea eta erregulatzen hastea” helburua lortuz.Bigarren multzoan esaten du “jolasetan parte hartzea eta ekimena izatea, eta, arian-arian....”, eta guretzat garrantzia dauka haurrek jolasean parte hartzeak antzezpenean parte hartzeko.
Hirugarren multzotik gurekin bat datozen bi helburu aipatzen dira, “espazioak behatzea eta arakatzea”, eta “haietan dauden objektuak erabiltzea zentzumenen eta ekintzen bidez…”. Agertokian hainbat elementu egongo dira eta antzezlana bukatzerakoan haiek objektuarekin, hau da euritakoarekin, jolasteko aukera izango dute espazio osotik. Garrantzizkoa ikusten dugu publikoak espazioa aztertzea eta bertako objektuak erabiltzea espazio osoan zehar, autonomia, esperimentazioa sustatzeko eta esperientziaren protagonistak izateko. Beste aldetik, euria eta ekaitza agertuko da gure eszenografian. Beraz, naturako elementuak eta fenomenoak ezagutzea beste helburu bat izango zen, eta hau ere curriculumean agertzen da: “Naturako elementuak eta fenomenoak behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen hastea.”
Bigarren eremutik ere beste helburu zehatz batzuk aurkitu ditugu gure antzezpenarekin bat egiten dutenak. Gure zikloan oinarria jarrita, lehendabiziko multzoan helburu batean esaten da, “hizkuntzaz kanpoko zeinuak ezagutzea eta arian-arian erabiltzea, komunikazio-xedearen esanahia indartzeko”. Guk egingo dugun antzezpenak ez hitzezko komunikazioa izango du, beraz garrantzia ematen diogu haurrek hizkuntzarik gabeko keinuak ezagutzeari. Izan ere, Gutxinaka-Gutxinaka-n bizi izan genuen esperientzian ama- hizkuntzaren garrantzia aipatzen da, emozioen eta sentimenduen bitartekaria dela aipatu baitzuten. Hori horrela bada, Euskal Herrian daukagun kultur aniztasuna ikusita haurrekin konektatzeko eta haiekin komunikatzeko, ez-hitzezko komunikazioa unibertsalena denez, aproposena dela uste dugu.
Beste helburu zehatz bat, gorputza, musika eta pantaila erabiliz lortuko dugun efektu estetikoaren bitartez hizkuntza guztien kontrastea barneratzen eta bereizten hastea.
Eusko Jaurlaritzak sortutako Heziberri 2020, 237/2015 dekretuan oinarrituz, bi eremu “Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua” eta “Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua” ezberdinak kontuan hartuz, gure gaiaren inguruan legeak dioen hainbat aspektu betetzen dira hainbat helburu eta eduki aurkituz.
Gure antzezlanari begira, lehendabiziko zikloan oinarrituko gara, hots, 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Heziberriko eremuari begira, bietatik aterako ditugu gure eszenografiarekin bat doazen gaitasun zein helburuak. Gure antzezlanean heziberrikezartzen dituen helburu orokorrak betetzen ditu eta gure helburu pedagogikoekin bat egiten dute, hala nola: