Aurtengo minorreko K6 modulo lanean antzerki bat egin behar dugunez, lehenik eta behin antzerkiaren historia aztertuko dugu.
Euskal Herrian nahiko berandu hasi zen literatura idatzia. XIX.mendean haurrei euskaraz zuzendutako lehendabiziko lanak plazaratu ziren, besteak beste; erlijio liburuak. XX.mendean nazionalismoaren haritik jarraitu zuten haurrentzako idazlanak idazten. Aldaketa honek helduen literaturan ere eragina izan zuen. Idazleen abertzale sentimenduetatik benetako aldaketa ekarri zuen. Honekin batera, hainbat herritarren artean hizkuntzarekiko kezka indartuz joan zen Sabino Aranaren ideologia zabaltzen zen heinean. (Etxaniz eta Lopez, 2007)
XX.mendearen hasieran aldaketak egon ziren; izan ere, lehen euskal eskolak sortu ziren, eta haurrei zuzendutako lehen testu liburuak idatzi zituzten. Jorratutako gaiak erromantizismoa, kostunbrismoa, baserri giroa etab, izan ziren. Honetaz gain, haurrei zuzendutako liburu kantitatea handitu zen. Garai honetako eskoletan, haurraren heziketa hainbat arrazoien artean, sentimendu erlijiosoaren eta nazionalistaren apologiek haur liburugintza bultzatu zuten. (Etxaniz eta Lopez, 2007)
XIX.mendeko korronteak eta idazleen lanak ez ziren euskaratu, soilik idazleen eta herri ipuinak. Euskal Herrian zein Espainian ere, hezkuntza arloan elizaren eragina oso nabarmena izan zen. (Etxaniz eta Lopez, 2007)
Lehen obra, 1922. urtean haurrei zuzendutako lehen euskal antzerki lana egin zen. Antzerki lan honen helburu nagusia haurrei euskaltzaletasunaren aldeko ideiak bultzatzea eta txiroei laguntzea zen, beti ere fedea kontutan hartuz. Frankismoaren garaian,1937tik 1960ra arte, jazarpen handia egon zen euskal kulturan. Ezin zen euskaraz hitz egin eta hizkuntza beran argitaratzeko zailtasun ugari ere bazeuden. 60ko hamarkadan aldiz, malgutasun gehiago egon zen eta horren ondorioz hainbat argitalpen egin ziren euskaraz. Baina, lehendabiziko haurrentzako antzerki lanak liburu moduan Frankismoaren azkenengo urteetan argitaratu ziren. (Etxaniz eta Lopez, 2007)
Ondoren, 90eko hamarkadan aukerak zabaldu ziren poesia eta antzerkirako eta bertan hasi ziren sistematikoki bi genero hauetako obrak plazaratzen, antzerki lanak gutxiago argitaratzen ziren arren. Haurrentzako antzerkiari dagokionez, ondo hasi zen obrarik aipagarriena Yolanda Arrietaren Groau! (Aizkorri, 2004) izan zen. (Etxaniz eta Lopez, 2007)
Oraindik bultzada handia behar badu ere, haurrentzako antzerkigintzak aurrera egin du azken urteotan, kalitatean eta kantitatean, egile, argitaldari eta antzerki-taldeen konpromisoari esker. (Etxaniz eta Lopez, 2007)
Drama, etimologikoki, akzioa da. Gure giroan drama konbentzionalki errepikatutako akzioa da. Drama guztietan akzio erreala dagoela ulertzen dugu, dramari jatorria ematen diona hain zuzen; baita akzio dramatiko bat, konbentzionalki erreala izango balitz bezala errepikatzen dena (Cervera, 2005).
Dramatizazioa dramaren errealizazio prozesua da, eta sorrera baimentzen duen prozesu mental eta sortzaile bat izango balitz bezala ulertu behar da. Honetaz gain, aipaturiko jolas dramatikoa izeneko prozesuaren emaitza bezala ulertu behar da (Cervera, 2005).
Honetaz aparte, dramatizazioa komunikazio tresna gisa ulertu daiteke, non bi noranzkoko parte-hartze fisiko, sozial, psikologiko eta emozionala ematen den. Errealitate hori dramatizazioan parte hartzen duten pertsonen errealitatearen isla da. Horregatik, gizakiaren etapa bakoitzean baliagarria da (Ucar in Nuñez eta Navarro, 2007).
Ahotsa, gorputza, espazioa, eta eszenaren denbora erabiltzen ditu dramatizazioak, besteei ideiak, sentimenduak, eta bizipenak estetikoki adierazteko eta komunikatzeko (Aranguren, Galbete, Goyache eta Pascual, 1996). Dramatizazioaren bidez, antzezlan bat baino gehiago lortzen da. Honi buruz Zuazagoitia-k (2014) emozioen garrantzia haur hezkuntzarekiko eta dramatizazioarekiko azpimarratzen du eta bizitzan merezi duten lekua utzi behar zaiela dio.
Bestalde, dramatizazioak kulturarekin, giza gaiekin, hizkuntzarekin, plastikarekin, musikarekin eta heziketarekin lotura handia dauka. Hauek joku, inprobisazio, teknika eta antzezpen ariketen bidez lantzen dira (Aranguren, Galbete, Goyache eta Pascual, 1996). Honetaz gain, dramatizazioa, akzio dramatikora iritsi arte, baliabide adierazkor desberdinak koordinatzen dituen prozesua sortzailea izateaz gain, jolas sinbolikoarekin lotuta dago (Cervera, 2005).
Dramatizazioarekin jarraituz, esan daiteke dramatizazioan hainbat baliabide adierazkorrak desberdindu daitezkeela: adierazpen linguistikoa (hitza ulertzen duela gaurkotze forma guztien azpian eta bere ezaugarri guztiekin), gorputz adierazpena (keinu, posizioa, bisajeak eta sentimenduetako kanpoko adierazpen desberdinak ulertzen ditu), adierazpen plastikoa (argi, kolore, bolumen, eta irudi adierazpenak ulertzen ditu). eta adierazpen erritmo-musikala (alde batetik, mugimendu arautua ulertzen du, eta beste aldetik, soinu arautua; biak erlazio estuan) (Cervera, 2005).
Cerverak esandakoari gehituz, “dramatizazioa hezkuntza-baliabide gisa erabiltzeak irakaskuntza-ikaskuntza eredu motibatzaile bat erabiltzea ekar dezake, ezagutza jasotzeko giroa aspergarria eta monotonoa izan ez dadin. Era berean, ikasleak modu ludiko batean gogoz jartzen ditu dramatizazioak, eta alderdi psikologikoak, emozionalak, psikomotorrak, sozialak nahiz sormenezkoak garatzen laguntzen du” (Argüelles eta Zelaieta, 2015: 90).
Jarraitzeko, ezaugarriei buruz hitz egingo dugu. “Dramatizazio” testuan (Aranguren, Galbete, Goyache eta Pascual, 1996) aipatzen den bezala, lau dira dramatizazioaren ezaugarri nagusiak: aktiboa, globalizatzailea, integratzailea eta estetikoa. Aktiboari dagokionez, kide bakoitzaren partaidetza zuzena eskatzen du; feedback-a. Bigarren ezaugarriak (globalizatzailea) beste irakasgai batzuk hartzen ditu bere gain (batuzetan programaturik, eta beste batzuetan “izkutuko curriculum” moduan); hala nola, matematika, fisika, etab. Era berean, arlo pertsonalean ere eragiten du; hots, alderdi emozional, kognitibo eta afektiboan. Ezaugarri integratzaileak bi alderdi nabarmentzen ditu: alde batetik, ikaslearen alderdi kognitiboari uztartzen uzten dio dramatizazioak, eta bestetik, beti taldeka garatzen den dramatizazioa. Azkenik, ezaugarri estetikoa aurkitu dezakegu. Honetan, norberari egokitutako pertsonaia ematen dio gozamen estetikoa eta motibazioa, arteaz gozatzen ikasten duelarik artea sortzen den bitartean.
Dramatizazioarekin batera, lanean ikusi ahal den bezala, jolasa garrantzia handia dauka, izan ere, elkarrekin joaten dira. Hau da, dramatizatzen dugunean jolasten gara. Jolasa gizakiaren berezko joera da, eta atonomasiaren bidez mugimendua eta askatasuna irudikatzen du errealizazio eta aukera-mundu bistaratze bezala. Jolasa gizakiaren bizitzan oinarrizko funtzioa da. Jolasak, autore desberdinen arabera, trebetasun pertsonal eta sozialeko garapena sustatzen du; adibidez, pentsamendu sortzailea, koordinazioa, errespetua, etab. Horretarako, ezinbestekoa da jolasaren plazerra baztertzea, eta gure kontrol-jarrerak alde batera uztea (Abad, 2011). Honetaz gain, jolasak, jarduera esploratzailea, irekia eta dinamikoa, konbinazio berriak ikertzen ditu, eta ekimenari eta haurraren sormenari bidea ematen dio. Halako esplorazio ludikoa joko sinbolikoko berezko eran edo joko dramatikoko eskolan antolatutako forman egiten da (Tejerina, 1994).
Horrekin batera, esan daiteke jolasteko ezinbestekoa dela joko-espazio bat izatea. Joko-espazioa leku bat da joko sortzailearen bitartez identifikatzeko eta esperientzia berriak gehitzeko. Kontzeptu honetan, aurrean aipatutakoaz gain, limiteak ezinbestekoak dira; izan ere, jokalarien emanaldi artagabea baimentzen du. Espazioa jolastu baino lehen jartzen diren isileko arauetan adierazi ohi da (Abad, 2011).
Jolasaren ildotik jarraituz, esan beharra dago oso garrantzitsua dela joko-mota ezberdinen artean bereiztea; izan ere, jolasak, banakakoaren garapenean zehar, egiten duen papera joko zehatzaren arabera eta indibiduoa aurkitzen den garapen etaparen arabera aldatzen da. Normalean, jolasak bere edukien arabera edo parte-hartzaileen arabera sailkatzen dira (López, 2010). Testuari jarraituz, bi sailkapenetan oinarrituko gara: Rüssel eta Piaget-en sailkapenean.
Alde batetik, Rüssel-en sailkapena daukagu, eta hau heziketa-interes handikoa da. Rüssel-ek jolasa lau modalitatetan ordenatzen du: jolas konfiguratua (Hartan forma emateko haurtzaroaren joera orokorra gauzatzen da), entrega jolasa (Entrega jolasetan beti dago konfigurazioaren eta emanaldiaren arteko erlazioa), pertsonaien irudikapen jolasa (Joko honen bitartez, haurrak pertsonaia, animalia, edo giza pertsona bat irudikatzen du, erreferentzia bezala pertsona horren ezaugarriak hartuz), eta araututako jolasa (Jardueraren garapena arau batzuekin burutu behar den hura da) (López, 2010).
Beste alde batetik, Piaget-en sailkapena daukagu, eta honek joko-portaeren garapenaren segida ohikoa ezarri du. Piaget-ek, Rüssel-ek bezala, jolasa lau modalitatetan sailkatzen du: ariketa jolasak (Hauek aldi-sentsomotorreko berezkoak dira (0-2 urte). Lehenengo hilabeteetatik, umeek era askotako mugimenduak eta keinuak errepikatzen dituzte plazer hutsagatik, eta honek eskuratutakoa sendotzeko balio du ), joku-sinbolikoak (Hauek aldi aurre kontzeptualeko berezkoak dira (2-4 urte). Objektu bateko irudikapena beste batengatik ekartzen dute. Hizkuntzak indar handiz lagunduko du irudikapenaren ahalmen berri honetara. Joko sinbolikoen zati gehienak mugimenduak eta ekitaldi-konplexuak eskatzen ditu.), eraikuntza-jokoak (Segida ebolutiboaren barruan ez dute etapa gehiago osatzen. Jolasa forma desberdinak hartzen dituzten elementuetako muntaketa bihurtzen da.), eta jolas arautuak (Modu mailakatu batean eta nahasian agertzen dira lau eta zazpi urte bitartean. Batez ere, zazpi eta hamaika urte bitarteko garaian ematen da, arau jolas sinpleak eta zehatzak garatzen direnean) (López, 2010).
Ildo honetatik jarraituz, testuan zehar ikusi ahal den moduan, dramatizazioak lotura handia dauka jolas sinbolikoarekin; izan ere, haurrek joko sinbolikoa egiten dutenean dramatizatzen dute. Jolas sinbolikoak, umeak 2 urte inguru dituenetik 6 urte inguru dituen arte, haurraren garapenean funtzio garrantzitsua betetzen du. Bi urterekin jolasa gorputzezkoa izaten da, eta 6 urterekin, aldiz, jolas arautua bihurtzen da. Jolas sinbolikoak umeen sormena eraikitzen joatea, objektuak hartzera, eta ezaugarri horiek beste objektu batzuei ezartzera laguntzen du (Hik Hasi, 2016). Hots, ume bati objektu bat ematen diogunean, objektu hori beste zerbait izango balitz bezala erabiliko du, esate baterako, haurrari makila bat ematen badiogu, espata gisa erabiliko du. Oso garrantzitsua da objektuak ematea eta espazio aberatsa sortzea, horrek umeen sormenean asko lagundu dezakelako. Umeak pertsonaia, egoera edota helduak direla simulatzen dutenean sinbolizatzen ari dira. Honek inguruko errealitatea ulertzeko, helduen rolak ezagutzeko, eta hizkuntza garatzeko balio du (Hik Hasi, 2016).
Hik Hasi (2016) aldizkarian aipatzen den moduan, haurrak emozionalki osasuntsu hazteko, berebiziko garrantzia du jolas sinbolikoak. Haurren 2-4 urteetan, aurreko paragrafoan esan dugun bezala, jolas sinbolikoak agertzen dira, eta 4-7 urte bitartean, talde sinbolismoa bilatzen dute edo jolas kolektibo sinbolikoa bilakatzen da, non pertsonaiak banatzen diren. Guzti honen ondorioz, dramatizazioa lortzen da (Pavis in Otegi, Laskurain eta Urkijo, 2014).
Jarraitzeko, esan beharra dago jolas sinbolikoa joko dramatikoarekin lotura handia duela. Joko dramatikoa joko sinbolikoa baino adin aurreratuagoa behar duen haurren jolasteko era da. Haurren eta gazteen jolasak askotan antzerkiaren izaera hartzen dute, non berezko gorputza ikerketaren instrumentu sortzailea, eta adierazteko eta komunikatzeko bidea den. Joku dramatikoa da gehien erabiltzen den terminoa honelako jolasak izendatzeko. Espainian termino hau gehitu dugu dramatizazioaren sinonimo giza. Bere berezko materia akzioa, eta komunikazioaren bilaketa eta sormenaren indartzea da. Haien bidez haurrak bere pertzepzio ahalmena eta adierazkorra garatzea bilatzen dugu (Nuñez eta Navarro, 2007).
Bestalde, testuaren hasieran hasitako gaiarekin jarraituko dugu, dramatizazioa. Dramatizazioak hitzezko eta ez hitzezko komunikazioarekin erlazio handia dauka eta Haur Hezkuntzako etapan nahiko nabarmena da, jolas sinbolikoa egiten dutenean dramatizatzen baitute.
Antzerkian beti zerbait komunikatzea du helburu bezala. Hainbat baliabide daude horretarako, hala nola, ez hitzezko komunikazioa. Ez hitzezko komunikazioa gure antzerkiari begira garrantzia izango duen oinarrizko baliabidea da. Hau zer den aztertzeko beharrezkoa da komunikazioa zer den jakitea. Horregatik hainbat artikulutan bilatu ondoren, definizio zehatzena honako hau dela esan dezakegu; giza harremanak egoteko beharrezkoa den prozesua, non bi pertsona edo gehiagoren artean ideien edo pentsamenduen trukea dago dimentsio desberdinetako eta hainbat kanaletako mezuak erabiliz (Roldán, Fuentes, Catalán, Muñoz-Cruzado, González, Jerez eta Fernandez, 2013).
Beste pertsona batekin komunikatzea elkarrizketa bat izatea edo zerbait transmititzea da. Komunikazioa besteekin harremanak izatea baimentzen duen hura da. Horretarako beharrezkoa da kode bat, adibidez; hitz egitea, idaztea, zeinuak egitea, etab. Koderik ohikoena hitz egindakoa eta idatzizkoa da, hala ere, ez dago argi eraginkorrena denik (Editorial Escuela Española, 1993: 573 in Aguado eta Nevares, 1995).
Ez hitzezko komunikazioak erlazioaren giro emozionala transmititzen du. Pertsona guztiek hartzen eta igortzen ditugu ez ahozko mezuak, nahiz eta nahi ez izan. Ez hitzezko komunikazioak ikasketaren antolamendu emozional mesedegarria eta gatazken kudeaketa hobea baimentzen dizkie. Komunikazio mota honek solaskideen mezu asko transmititzen digu. Ez hitzezko mezuek egunero gure garuna betetzen dute jarrerei buruzko informazio kantitate neurrigabearekin eta pertsonen zirrarekin. Heziketa-ingurunean gertatzen diren interakzioetan ez ahozko komunikazioa beti aurrean dago. Hala ere, gure tradizio kulturalean gorputzaren, espazioaren eta ahotsaren inflexioen hizkuntzak erabat oharkabeak pasatu dira (Albaladejo, 2008).
Ez hitzezko komunikazioari ekitea hitzek esaten ez dutena ulertzen saiatzea da, baina besteak bezain benetakoa da. Gorputz-hizkuntza ikastea ez da batere erraza eta premisa-saila kontuan hartzeak eskatzen du (Aguado eta Nevares, 1995). Honetaz gain, ez-hitzezko komunikazioa bitartekotzat edo/eta bitartekorik gabeko ulermen gisa definitu daiteke. Idatzitako edo agerian dagoen informazio guztia beti ez hitzezko materiala darama (Roldán, Fuentes, Catalán, Muñoz-Cruzado, González, Jerez eta Fernandez, 2013).
Testuarekin jarraituz, ez hitzezko komunikazioaren garrantzia ikusita, ez da harritzekoa hainbat kasutan erabiltzea; hala nola, elkarrekintza sozialean, komunikazioaren kontrol eta egituran (hitza eskatzeko orduan) edo elkarrekintza komunikatiboan (objektuak identifikatu, kokatu, zerbait eskatu edo argibideak eman) (Sanchez, 2009).
Hitzekin eta ez hitzekin transmititzen duguna kontraesankorrak direnean, edozein pertsonak ulertzen du egiazko mezua ez hitzekoa dela (Albaladejo, 2008). Hortaz, esan daiteke ez hitzezko komunikazioa hitzezkoaren gainetik dagoela. Hitzen inguruan ez ahozkoren soinu-elementu asko daude, eta hauek esaten dugunaren esanahian eta pertsonen artean ezartzen dugun erlazioan eragina dute (Aguado eta Nevares, 1995). Beste alde batetik, gizakiak hitzezko komunikazioa erabiltzeko gai izan baino lehen, keinuen eta irudi piktografikoekin komunikatzeko abilezia zuen. (Vizcarra, 2007).
Keinuei dagokionez, komunikazioan ez hitzezko keinuak hitzezko keinuekin batera edo banaka joan daitezke. Horretaz gain, batzuetan, ez hitzezko sistemaren beste keinu batzuekin joaten dira. (Sanchez, 2009: 4) Gure keinuetako eta mugimenduetako esanahia ezagutzea egile desberdinek eta ikuspegi desberdinek tratatu dute. Ez ahozko hizkuntza batez ere sentimenduak eta emozioak adierazteko erabiltzen dugu. Ikus dezakegu nola lotzen den keinu eta adierazpen eza zirrarak eta sentimenduak ez dituen norbaitekin; hau da, adierazkortasunik eza emozioen falta bezala interpretatzen da. Baina pentsatzen hasten bagara, adibide asko aurkitu ditzakegu, non modu arduragabe batean mezuak igorri egiten ditugun (Aguado eta Nevares, 1995).
Erabiltzen ditugun keinuak hainbat funtzio bete ditzakete. Hau da, elkarrekintzaren barnean keinuek funtzio bat edo bat baino gehiago daukate. Hauen artean (Cestero in Sanchez, 2009):
- Hitzezko mezuari informazioa gehitu edo zehaztu.
- Hitzezko hizkuntza ordezkatu.
- Hitzezko urritasunak zuzendu.
- Aldibereko elkarrizketak ahalbidetu eta bultzatu.
Ez hitzezko komunikazioari laguntzeko edo mesua ondo transmititzeko musika erabiliko dugu. Musika Haur Hezkuntzan garrantzi handia dauka, eta hainbat trebetasun lantzeko aukera ematen ditu. Hau da; fisiko-, emozio-, eta buruko osasuna hobetu; sentsibilitate artistikoa garatu; sormena eta irudimena bultzatu; kultur-ondoretasuna ezagutu eta transmititu; hizkuntz-, espazio-, matematika-, eta abarreko gaitasunak landu; gozatu eta ondo pasatu; eta musikari buruzko gaitasun bereziak (entzuketa, interpretazioa, konposizioa, zuzenketa eta analisia) ikasteko aukera ematen du.
Aurretik azaldutako guztia kontutan hartuz antzerkia hezkuntzaren baliabide bezala hatzea komenigarria dela esan dezakegu, izan ere, hainbat ekarpen egin dezake HHn baita irakasleen prestakuntzan. Norbere burua eta ingurune soziala eta kulturala ulertzeko bidea ematen du; bai umeen bai helduen osotasuna abarkatu dezake; gorputza eta nortasuna adierazpen eta komunikazio tresna gisa hobeki ezagutzen laguntzen du (ahotsaren bidez, mugimenduaren bidez, sentimentuak adieraziz eta sentsazioak sentituz); lan kolektiboa da horregatik gizakien arteko harremanak aztertzen eta sendotzen ditu; barnean dauzkagun talentu eta gaitasunak azalaratzen eta lantzen ditu (adierazpena, gorputz espresioa, ahotsa, entzumena, memoria, erritmoa, mugimendua, keinuak, belarria); norberaren lotsak edo limiteak ikusiarazten ditu eta hauek uxatzeko eta aurpegiratzeko aukera paregabea da (gure ezaugarriak, tendentziak, sentimenduak etabar identifikatzera bultzatzen gaitu); bestearen lekuan jartzen laguntzen gaitu (enpatia sortarazi dezake); irudimena sustatzen du eta arte ugari biltzen ditu bere baitan (poesia, musika, eskultura, dantza, pintura, arkitektura).