Atal honetan, Haur Hezkuntza graduaren 4.mailan azaroa eta urtarrila bitartean egin ditugun praktiken inguruan arituko gara, sei taldekideok egin ditugunei buruz. Practicum III sei ikastetxe desberdinetan egin izan ditugu; Armentia ikastola, Gurutzmendi haurreskola, Anaitasuna eskola, Urkide ikastetxea, San Francisco haurreskola eta San Bizente ikastola. Atal oso aberasgarria da hau, ikastola hauek herri eta hiri desberdinetan daude ,beraz, esperientzia oso desberdinak izan dira.
Ikasleek proiektu didaktikoak eta hezkuntza-programak (berrikuntzazkoak, lankidetzazkoak, esku-hartzekoak...) diseinatzeko, praktikan jartzeko eta ebaluatzeko gaitasunak garatzea, aurreko PRACTICUMetan egindako lana berrikusiz eta esperientzia zer-nolako ikastetxetan gauzatuko duten aurretik ezagutuz. Kasu honetan, gure gelan oinarritutako esku hartze didaktiko bat diseinatu, aurrera eraman eta ebaluatu behar izan dugu, ondoren hobekuntza proposamenak zeintzuk diren adieraziz.
Gure praktiken berri izateko, lehendbizi ezinbestekoa iruditzen zaigu egondako testuinguru anitz hauek ezagutzea. Horretarako, jarraian horien laburpentxo bat aurkezten dizuegu. Horrekin batera, practicumean aurrera eramandako esku hartzeen berri ere izango duzue.
SAN BIZENTE IKASTOLA , OION.
Ikastolaren blog-a: http://www.sanbizenteikastola.eus/es/en-la-red/blog-de-nuestra-ikastola.html
ANAITASUNA IKASTOLA, ERMUA.
Ikastolaren linka: http://www.anaitasunaikastola.net/
GURUTZMENDI HAURRESKOLA, GASTEIZ.
URKIDE IKASTETXEA, GASTEIZ.
ARMENTIA IKASTOLA, GASTEIZ.
SAN FRANZISKO HAURRESKOLA, BILBO.