Irakasgai honetan teknologia berriek dramatizazioan egin dezaketen ekarpena landu egin da. Horretarako kurtso osoan zehar hainbat gai jorratu ditugu, praktikoak zein teorikoak izan direnak. Egia esan ez da bat ere erraza irakasgai honetan egin dugun prozesua edo ibilbidea laburtzea, baina orrialde honen bitartez kokapen bat egiten ahaleginduko gara.
Ikasgaiari hasiera emateko gure etorkizuneko lanbidearen inguruan hasi ginen hausnartzen, irakasle bat bere jarduna modu egoki batean egiteko zer beharko lukeen aipatuz eta ondoren ateratako hitz guztiak partekatuz.
ZERGATIK DRAMATIZAZIOA?
Aurretik aipatutako jarduerarekin batera, ikaskide guztiok gure bizitzaren inguruko aurlezpèn bat egin genuen. Honen helburua dramatizazio minorrera nola iritzi ginen azaltzea zen, nahiz eta soilik arlo akademikoa ez aipatu, gure bizitzan zehar izandako bizipen guztiek eraman gaituztelako minor hau aukeratzera.
Irakasleak berak egindako KILIKATIK izeneko bloga erakutsi zigun. BLog honetan hainbat baliabide interesgarri agertzen dira eta kurtso osoan zehar erabiltzeko aukera izan dugu. Horretaz gain, blog baten egitura ezagutzeko eta hauen nondik norakoak ezagutzeko aukera eman zigun. Honetaz gain, irakasgaiaren hasiera borobiltzeko erabili izan zen, bertan zeuden hainbat baliabideek sarrera osatu eta aberastu egin zuten.
Jarraitzeko, eta arestian aipatutako hausnarketarekin oso lotuta, taldeetan banatu eta hiru galderei erantzuna eman genion. Honi esker komunikazioaren, haurraren kontzeptuaren eta adierazpenaren inguruko hainbat ideia eta kontzeptu berri ezagutzeko aukera izan genuen.
Hauek izan ziren erantzun behar izan genituen galderak:
Patricia Royo-k kontzeptua definitzeko sortutako aurkezpena :
Orokorrean guztiok gure aurkezpenetan gauza berari buruz hitz egin genuen: AHOZKO ETA IDATZIZKO KOMUNIKAZIOA, nahigabe beste komunikazio modu garrantzitsu batzuk ahaztuz.
Beste komunikazio modu horiek garrantzi handikoak dira, batez ere Haur Hezkuntzaren munduan, non haur askok oraindik ez dute ahozko komunikazioa menperatzen eta beste komunikatzeko bide erabiltzen dituzte gurekin, irakasleekin, komunikatzeko, hala nola: gorputz - hizkuntza.
Arazo honen oinarria baliteke helduok erabiltzen dugun google horretan bilatzean egotea.
Eta helduon mundu eta pentsaera hori haurrekin hainbeste gaizkiulertuak eta komunikazio faltaren arrazoia izan daiteke. Izan ere, helduen munduan hitzezko komunikazioari garrantzi osoa ematen zaio eta haurren munduan badaude bakarrik gorputz adierazpenaren bidez adierazi dezaketen gauzak.
Guk irakasleok mota guztietako komunikazioak interpretatzen jakin behar dugu eta horretarako desikasteko beharra daukagu.
Adierazpenari buruzko aurkezpenak entzun eta gero era egoki batean komunikatzeko gorputza eta hitzak elkarlanean parte hartu behar dutela argi geratu zen. Izan ere, bata bestea gabe ezin du adierazpen oso eta on bat sortu. Baina badaude "gure gorputzarekin hitzekin baino gehiago adierazten dugula" sinesten dutenak. Egia esanda, gure ustez, helduon munduan biek, gorputzak eta hitzek, garrantzi antzeko bat dute, baina, haurrekin ari garenean baliteke gorputzak pisu gehiago hartzea hitzezko hizkuntzaren garapen urria dela eta. Gure ustez, Haur Hezkuntzako irakasleak gorputz adierazpenaren erabilera egokiaren eredu izan behar gara keinuak, mugimenduak eta ahots tonua (adibidez) asko zainduz.
Dena den, baliteke adierazpena gure proeiktuaren oinarrian kokatu dezakegun konzeptu ezezagunena izatea baina oso era sinple batean adierazpena gizakiak barnea duen hori kanporatzeko eta azaltzeko modua da.
Haurrak definizioz gizaki txikiak dira, eta beraz, esperientzia ere txikia dute. Haur guztiak desberdinak izan arren, badituzte ezaugarri komunak adinaren arabera. Haien erritmo desberdinak errespetatu behar ditugu eta haietara gure irakaskuntza - ikaskuntza egokitu eskolan. Horretaz aparte, momentuan bizitzeko gaitasuna dute eta haien egunerokotasunean "JOLASA" ezinbestekoa da, gozamen iturria izateaz aparte, ezagutza iturririk boteretsuena eta eraginkorrena delako adin horietan.
Dena den, hasieran emandako definizio horretan (gizaki txikiak edo gizaki proeiktuak direlarena) ez dira gizakiak kontzideratzen. Tonucci-k haurren infrabalorazio honen kontra azaltzen da, gustoak, gaitasunak (arriskuak pertzibitzeko adibidez), beharrak, nahiak, iritziak, ... dituzten gizakiak direla kontutan hartuz bere "La ciudad de los niños" (gomendatzen dudan irakurketa) liburua idazterako orduan eta nik ikuspuntu honekin bat nator. Gure aurkezpenetan halako ikuspuntu bat faltan somatu genuen. Izan ere, gure ustez, guk, HH-ko irakasle bezala, haurren gaitasunetan konfiantza izan behar dugu eta gizaki oso bezala kontutan izan behar ditugu.
Horretaz aparte, haur kontzeptuaen definizioa osatzeko asmoz, Hik Hasi aldizkariaren ebaluaketaren inguruko atala irakurtzea gomendatzen dizuegu bertan haurraren inguruko oso ikuspuntu interesgarria eta gure ustez egokia ematen delako. Ondorengo estakan aurkituko duzue aldizkaria:
http://www.hikhasi.eus/uploads/erab_1/2016/11/1505463364-212.hh-osoa.pdf
Hona hemen gure taldekideetako Amaiak, Silviak eta Uxuek eginiko haurraren inguruko aurkezpena:
Hausnarketa: Aipatu beharra dago klasean egindako aurkezpenetan, orokorrean, ideia berak errepikatzen zirela eta gehiengoak alderdi berak jorratu genituela. Dena den, komunikazioaren galderari dagokionez, egindako hausnarketan aipatu genuen agian ahozko komunikazioan gehiegi murgildu ginela ez hitzezko komunikazioa gehiegi aipatu gabe.
Nahiz eta kontzeptu gehiena errepikatu, gehien bat adierazpenaren ildoari dagokionez, ezagutzen ez genituen hainbat kontzeptutara hurbiltzeko aukera izan genuen, horren inguruan geneukan oinarria aberastuz.
IKT ikasgaiari esker gaur egun oso baliabide teknologiko garrantzitsuaren inguruko bi ikastaro jaso genituen Juan Cruz Arrosagarai-ren eskuz. Hauetan photoshop-aren bidez "collage-ak" edo hainbat irudiz sortutako irudiak eta gif-ak egiten ikasi genuen. Gure taldearentzat oso ikastaro baliagarriak eta esanguratsuak izan ziren sortuz ikasi genuelako eta gure interes maila programa honekiko hasieratik oso altua izan zelako. Izan ere, oraindik ez genekien nola egingo genituen gure antzerkiaren hondoak eta hau oso baliabide interesgarria eta erabilgarria izan zitekeen.
Lehenengo saiorako, gure antzezlaneko gaiarekin lotura zuten argazkiak bilatu behar izan genituen ondoren honakoak editatzeko. Gure kasuan, gaia itsasoarekin lotuta dagoenez, itsas hondo desberdinak eraman genituen. Hasteko, Photoshoparen maneiatzeko oinarrizko argibideak azaldu zizkiguten, ondoren bakoitzak bere argazkia editatzen hasteko. Behin ondoa aukeratuta, beste argazki batzuetatik ateratako itsas animaliak edota landareak txertatu genituen. Bigarren saioan, gif-ak egin genituen, eta honakoaren ere, gure antzezlanarekin lotutako gaia aukeratu genuen.
Gif-ei dagokienez, argazkiekin oinarria landu genuenez, errazagoa izan zen bideoa muntatzea. Orokorrean interesgarriak izan ziren saioak, baina hauek luzatzea baliagarria izan daiteke programaren erabileran gehiago sakontzeko eta produkzioak hobeagoak izateko. Gainera, gure antzezlanerako baliagarria izan daitekeen tresna da.
Behin, ikastaroaren nondik norakoak azalduta, hona hemen gure produkzioetako batzuk:
Minorreko lehenengo egun horietan momentu hartara arte irakasleek hainbatetan aipatutako "KUBIK" antzezlana aztertzen ibili ginen, haur antzerkira eta, batez ere, 0-3 urteko haurrentzako antzerkira pixka bat hurbilduz. Horretarako, kubik antzezlaneko bideoaren lehenengo 20 minutuak aztertzeko, ondorengo galderetatik abiatu ginen, eta hauek izan ziren nik emandako erantzunak.
Pertsonaiak bi dira, emakume bat eta gizon bat. Fisikoki ez dute bereizitasun aipagarririk baina psikologikoki heldu paperatik ateraz haurren lekua hartzen dutela aipatzekoa da.
Eszenografiari dagokionez, alderdirik aipagarriena oso eszenografia iluna dela da, eta baliteke haurrak horregatik beldurtzea hasieran (oso txikiak direla kontutan hartzen badugu). Horretaz aparte, nahiko eszenografia eta leku sinplea da eta esanahi askorik gabekoa. Espaizioa iluna da eta ez dago hondo berezirik. Horregatik, hasierako kuboak bezalako elementu eszenikoek eta aktoreek garrantzia hartzen dute. Ondorioz, antzezlan honetan "non?" ez duela garrantzi handirik esango nuke nik.
Ez dago ahozko komunikazio handirik eta hori ordezkatzeko komunikazio arloan gorputzaren lengoaia erabiltzen da nagusiki. Ahozko komunikazioa dagoen momentuetan oso esaldi sinpleak eta esanguratsuak erabiltzen dira (adibidez: esta es mi casa), eta askotan errepikatzen dira, haurrak barneratzen eta ulertzen dituztela ziurtatzeko. Gainera, esaldi txiki horiek keinu eta mugimenduekin laguntzen dituzte aktoreek, haien esanahia ulertu dadin eta indartzeko.
Sinpleak eta soilak. Irudi gutxi baina esanguratsuak. Hiperestimulazioaren kontrako proposamena.
Argiari dagokionez, itzalak asko erabiltzen dira eta nahiko antzezlan iluna da eta horrekin jolasten da antzezlan osoan zehar. 2 argi iturri daude, bat eszenatokiko aurreko aldearen alde bakoitzean (bat eskuinean eta bat ezkerrean).
Ikusitako atal txikian topatu dudan efektu berezi bakarra txakur proiektatuarena izan da eta horren atzean dagoen proposamen didaktikoa "ez garela bakarrik irudi kontsumitzaile pasiboak, haiekin gauzak ere egin ditzakegula" da. Horrela, kubik antzezlanak umeen eta gizakion rol aldaketa bat irudienganako bultzatzen saiatzen da, non gizakiaren eta irudiaren arteko harremana dinamikoa eta aktiboa izan daitekeen.
Hiperestimulazioaren kontrako proposamenarekin bat etorriz musikak ez du garrantzi handirik hartzen antzezlanean eta oso momentu konkretuetan bakarrik jartzen da.
Eszena aldaketak haurren aurrean egiten dira, ezer izkutatu gabe.
Adierazpen-modu erabilena da antzezlan honetan eta aktoreek egiten duten guztia asko esajeratzen dute.
Helduongan asperkizuna, harridura, nahasketa eta ulertezintasuna pizten du. Izan ere, helduentzako antzerkitik, hau da, guk ezagutzen dugun antzerkitik, asko urruntzen den antzerki mota bat da.
Baina, bideoan zehar entzuten diren haurren erreakziotan haiengan pizten diren emozioak oso desberdinak direla argi dago. Harridura eta lilura hainbatetan pizten da oso gauza eta baliabide sinpleekin. Gozamena barretan eta ohika batzuen atzean antzeman dezakegu, haurrak dibertitzen ari direla argi uzten duena. Bukatzeko, beldurra agertzeko arriskua duen antzezlana da, iluntasuna dela eta. Baina hori ekiditzeko aktoreek harrera, eta agurra asko zaintzen dute eta hezitzaile papera ere betetzen dute.
Alde pedagogikoari dagokionez, antzezlan honek ez duela "hasiera-korapiloa-bukaera" estruktura jarraitzen aipatzekoa da. Izan ere, hau antzezlana adin honetako (0-3) haurren pentsamendu eta errazonamenduari egokitzen delaren adierazlea da hau, nahiz eta guretzat (helduontzat) momentu desberdinetan antolatzen den estruktura desestrukturatu hau arraroa eta ulertezina izan.
Horretaz aparte, antzezlan honetan proposamen didaktiko argi bat dagoela antzemangarria da. Izan ere, haurren egunerokotasuneko inguru hurbila islatzen du, hala nola, jolasa (adibidez: pilota pasatzearena, kutxen barruan sartzearena, eraikizea eta deseraikitzea). Jolas hauei esker, umeekin komunikatzen dira antzezlana egiten dutenak. Gainera, haurren beste ezaugarri batzuk ere kontutan hartzen dituztela ikusten da "esta es mi casa" bezalako esaldietan, honetan, adibidez, haurrek bizitzen ari diren egozentrismo garaia islatzen delako.
Horretaz aparte, antzezlan hau proposamen didaktiko oso eta biribil baten atal bat dela aipatu beharra daukagu eta, Alaitzek kontatu zigunez, proposamena kuboak Haur Hezkuntzako geletara eramaten direnean hasten da. Horrela, haurrak antzezlana ikustearen egunean kuboak errekonozitzea bilatzen da. Baina kubo horiek geletan nola erabili jakiteko irakasleek ez dute jolasak asmatu behar, horien inguruko formakuntza jasotzen dutelako aurretik.
Gainera, antzezlan honen sinpletasunak eta soiltasunak aurreko sarreran aipatutako "hiperestimulazioaren monstruoaren" aurkako guda pedagogikoa antzezlan honetan aurki dezakegula erakusten digu. Nahiz eta antzezlan hau XXI.mendean kokatu, estimulu gutxi baina ondo hautatuak ditu eta hori, haurren ingurune hiperestimulatu hurbilarren (pantailez eta irudiz beteta dagoena) aurkakoa da.
Bukatzeko, antzezlan honekin ere ikusleak formatzen dira. Izan ere haurrei jolasten uzten zaie hainbat momentuetan baina antzezlanean zehar ez.
Oso estetika minimalista duen antzezlana da Kubik.
Hau guztia kontutan izanda, argi geratzen da "Kubik" eta 0-3 haurrentzako antzerkia helduentzako antzerkitik oso urrun kokatzen den esperientzia guztiz ezberdina bat dela. Guretzako, helduentzako, ulertezina da halako proposamen bat baina, Teatro Paraisokoek gaiaren inguruan asko ikertu eta gero halako proposamen berritzailea proposatzeko eta antzezteko badituzte haien arrazoiak eta oinarri pedagogikoak eta horiek dira "KUBIK: ANTZEZLAN BAT BAINO GEHIAGO" liburuan azaltzen direnak.
Ali-Oliak taldearentzako, antzezlan hau ikusteko aukera izatean oso baliagarria eta erabilgarria izan zen, guk 0-3 urteko haurrei zuzendutako proiektu dramatikoa sortzea erabaki dugulako eta hau izan zelako izan genuen lehenengo eredu edo inspirazioa.
Klase baten irakasleak Silencio izeneko abesti bat jarri zigun. Abesti honen bitartez, gure egunerokotasunean eramaten dugun erritmo azkarregiaren inguruko hausnarketa bideratu zen isiltasunari omenaldi bat eginez eta egia esan, abestia entzuterakoan, bertan agertzen diren isiluneei esker gure burmuinari etenaldi bat egiteko aukera ematen zitzaion.
Esan beharra dago taldekide guztiak arraro sentitu ginela abestia entzuten genuen bitartean, ez bait gaude ohituta horrelako ariketak egitera ezta abesti baten bitartez gure burmuinari zein bizitzaren denboralizazioari atsedena egiteko aukera ematera.
Egia esan oso jarduera interesgarria iruditu zitzaigun eta berriri ere entzuteko gogoekin geratu ginen.
Gelan zegoen estresa izan dela medio, saioetako batean mindfullness-ari tarte txiki bat eskaini diogu. Kontzeptu berria izan zen gehienontzat eta honakoan aulkian eseri, begiak itxi eta erlaxazioa egin genuen. Irakasleak aipatu zigunaren arabera, hezkuntzan geroz eta gehiago erabiltzen den teknika da, eta honakoa gertuagotik aztertzeko nahiez, Hik Hasi aldizkarian, 2017ko uztaileran Naiara Gorroñok idatzitako artikulu bat topatu dugu. Artikulua mindfullness-a zer den azaltzen hasten da, ondoren, irakasleengan ekar ditzazkeen onurak eta azkenik gelan aplikatzeak dakarrena. Hona emen artikulutik ateratako ideia nagusiak:
Mindfullness
Mindfulness eta hezkuntza
Gelan aplikatuz
Behin artikulua eta gaiaren nondik norakoak aztertuta, gelan lantzea posiblea den jarduera izan daiteke. Orain arte praktiketan egondako eskoletan umeekin erlaxazioa landu izan da. Hasieran ikasleei isilik egotea kostatzen zaien arren, behin erlaxatuta gustura hartu izan dute parte. Ondorengo web orrialdean, Vigoko ikastetxe batean mindfullness-a umeekin praktikan jartzeko proposamen desberdinak aipatzen dira.
Irakasleak Islandiako Björk izeneko talde baten bideoklioa jarri zigun. Egia esan, bideokliparen arlo artistikoa (eszenografia, mozorroak..) gure antzerkiari begira erabilgarria izan zitekeela pentsatu genuen, eta honi esker gure mozorroak egiteko ideia gehiago batu genituen.
Horretaz gain, beti ere eskertzekoa da klaseko dinamikaren barnean jarduera desberdinak proposatzea, gure interesa handitzeko baliagarria izan dela uste dugu.
Elena Herran-ek 2010 argitaratutako testu baten inguruko gogoeta egiteko aukera izan genuen. Testu honetan Pikler-Lóczy metodologiaren oinarri den mugimendu askea goraipatzen da, haurraren gaitasunak lantzeko lagungarria dela aipatzen baita. Testu honetan, autoreak helduok haurren jardunarekiko dugun esku hartzea zalantzan jartze du, hau da, askotan ez ditugula haurrek dituzten berezko gaitasunak kontutan hartzen eta gehiegizko esku-hartzea izaten dugula testuinguru egoki eta apropos bat eskaini beharrean. Horretan oinarrituz, eta arestian aipatu bezala, autoreak hezitzaileon esku-hartze eredua zalantzan jartzen du haurraren berezko gaitasunak eta gaitasun hauek garatzeko mugimendu askearen garrantzia azpimarratuz.
Gradu guztian zehar Ken Robinsonen hainbat materialekin lan egiteko aukera izan dugu, kurtso honetan adibidez, 2006an argitaratutako Las escuelas matan la creatividad izeneko konferentziaren inguruan hausnartzeko aukera izan genuen. Konferentzia honetan Ken Robinsonek eskolñek haurren sormena mugatu egiten dutela aipatzen du, hau da, eskola guztiek eredu batzuk jarraitzen dituztela eta haurrak bide zehatz bat jarraitzera bultzatzen dituela aipatzen da, haien sormena mugatu egiten dutelarik.
Honekin batera pentsamendu dibergentearen garrantzia azpimarratzen da, honek bai ikaskuntza prozesuan bai bizitzan orokorrean duen ematen dizkigun aukerak goraipatzen direlarik eta eskolan honentzako tarterik ez dagoela salatzen duelarik. Gainera, huts egitearen beharra ere azpimarratu egiten da esaten baitu originala den zerbait sortu ahal izateko beharrezkoa dela huts egiteari beldurrik ez izatea.
"Si no estamos preparados para cometer errores jamás seremos capaces de generar algo original" Robinson(2016)
Urtarrilaren 30-an neska bat klasera etorri zitzaigun GRAL-a gaitasun sozioemozionalari egiten ari zen neska, graduan zehar gaitasun honi buruz hitz egindakoa eta landutakoa inkesta baten bidez jasotzeko. Inkesta hau betetzeari esker ikusi genuen gaitasun sozioemozionala graduan zehar hainbatetan inplizituki landu dugula (baina beti beste arloetan duen eraginari buruz hitz eginez). Hala ere, esplizituki ez dugu inoiz ez landu eta denok bat gatoz honen garrantzian. Beraz, hitzaldi honi esker gure Haur Hezkuntza graduak duen hutsune bat identifikatu genuen.
Gainera, hutsune honen oinarrian dauden kontuak identifikatzen saiatu ginen. Hauen artean guretzat azpimagarriena Haur Hezkuntzako curriculuma da. Bertan ez direlako emozioak aipatzen ez helburu gisa eduki gisa. Beraz, gure unibertsitateko akatsa hezkuntzak orokorrean duen akats batetik abiatzen da.
Etorri zen neskak esaten zuen bezala, honek ziklo itxi bat osatzen du gaitasun sozioemozionalaren arloan eta, gure ustez, gure ardura da hori apurtzea. Izan ere, nahiz eta gure hezkuntza osoan zehar gaitasun emozionala alde batera utzi, gu etorkizuneko irakasleak izango gara eta, beraz, hau apurtzeko aukera paregabea dugu eta hori aprobetxatu behar dugu.
Dena den, guk gabezia hau daukagula antzemanda, emozioen inguruko irakaskuntza aurrera eraman baino lehen, arlo honetan formakuntza jaso behar dugula uste dut, eta hori, gure ardura izango da eta unibertsitatetik kanpo aurrera eraman beharko dugu.
Nahiz eta gaitasun sozioemozionalaren arloan ez egon oso formatuta, Gasteizko Magisteritzako Haur Hezkuntzako graduan ari garenok badakigu arlo honek Haur Hezkuntzan duen garrantzia eta gehienok, honen garrantzia eta lekua aldarrikatzeko, gai librea aukeratzeko aukera dugunean emozioen gaia aukeratzen dugu gehienbat.
Dena den, lehen aipatu dugun bezala, arloaren inguruko formakuntza falta zaigu proposamen hauek ondo bideratzeko eta etorkizunean, zikloa apurtzekotan eta curriculumarekiko desobedienteak izatekotan, era egokian eta eraginkorrean desobeditzeko.
Horretarako, etorritako neskak eta Alaitzek, ondorengo autoreen irakurketak gomendatu zizkiguten:
Bisquerra, Elsa Punset, Goleman,...
URRIAREN 31-an IKT orduan "GURE IRAKASLE LANA ETENGABEKO ANTZEZPEN BAT DA" baieztapenetik abiatuz dramatizazioak Haur Hezkuntzan duen indarraz ibili ginen hitz egiten eta hausnartzen.
Gure ustez, indar hori Haur Hezkuntzako gela baten bi osagai nagusietan ematen da, hau da, haurrengan eta irakasleengan.
Haurrengan dramatizazioak eta gorputz adierazpenak duen garrantzia justifikatzeko honako sarrera honetan "Zer da gorputz-adierazpena. Dramatizazioa eta argi beltza" izena duen lanean Silvia Ganuzak eta Patricia Royok ("Gorputz-Hizkuntza izeneko ikasgairako) idatzitako marko teorikoaren pasarte txiki bat atxikitzen dizuet:
Haur Hezkuntzan, mugimendu zein keinuak etengabe lantzen dira. Izan ere haurrek, ezinbestekoak zein oinarrizkoak dituzten gauzak adierazi eta komunikatzeko. Hortaz, komunikazioaren bitartez, ezagutzak, kontzeptuak, sentimenduak, ideiak edota emozioak transmititzen dituzte (Garcia del Toro, 1995; Sanz, 2005; Zabaleta, 2005 in Razquin eta Zelaieta ,2015; 87.orr).
Haurrak bere ingurunearekin, irakaslearekin zein gelako ikaskideekin komunikatzeko bere gorputzean jartzen du arreta. Bere gorputza arakatuz eta mugitzeko muga edota aukerak ezagutuz, sormena zein inprobisazioa sustatuko ditu (Vizcarra, 2007; 5.orr).
Beraz, gorputz-adierazpenaren bidez, haurra bere gorputza ezagutuko du, honek egiten dituen mugimendu ezberdinak, autoestimu zein autokontzeptua hobetuko du, espazioa ezagutuko du eta baita adierazpena eta honek dakarren keinuzko zein hitzezko sentimendu, ideia zein pentsamenduak egoki transmititu ere (Vizcarra, 2007; 7.orri).
Pasarte txiki honetan antzematen denez, gorputz hizkuntza haurrentzat komunikatzeko modu oinarrizkoenetariko bat da, izan ere, haien hitzezko hizkuntzaren garapena gehienetan haien beharrak eta nahiak adierazteko ez da nahikoa. Beraz, Haur Hezkuntzako irakasleak gorputz hizkuntza horren interpretatzaile ezinhobeak izan behar gara, haien ongizatearen babesle eta ziurtatzaileak garen heinean.
Horretaz aparte, guk graduan zehar hainbatetan eta "Dramatizazio" minorrean gehiagotan, Haur Hezkuntzako irakasle bat klasean antzezten egon behar daetengabe, sentimenduak, emozioak, galdera eragileak, ...., adibidez, esajeratuz. Izan ere, Haur Hezkuntzan motibazioa mantentzeko, nire ustez, irakasleek gorputz-adierazpena eta dramatizazioa neurri handi batean erabili behar ditugu. Hori frogatzeko hemen 3 adibide eskaintzen dizkizuet:
GALDERA ERAGILEAK
Denok dakigunez, haurren aurrezagutzak ezagutzeko eta pentsamendu hipotetikoa sustatzeko, galdera eragileak haienbatetan erabiltzen dira. Baina, gure iritziz, galdera hauek ezin dira galdera hutsak izan eta haurren erantzunak bultzatzeko guretzat benetazko misterioak edo zalantzak izango balira bezala planteatu behar ditugu, nahiz eta guretzak galderaren benetazko erantzun erreala eta zientifikoa hasieratik ezaguna izan. Hau da, armiarmak zenbat hanka dituzten galdetzen badugu, 8 hanka dituztela ez jakitearena egin behar dugu, galdera enfasi handiarekin eginez.
BEROA ETA HOTZARI BURUZ HITZ EGITEN (KONTZEPTUEN ESANAHIA INDARTZEKO)
Baliteke 3 urteko gela batean haur gehienek kontzeptu hauek hasieratik ezagutzea. Dena den, hauei buruz hitz egitean oso interesgarria izan daiteke hauen esanahia finkatzeko eta indartzeko keinuekin laguntzea.
Hau da, "beroa" esatean eskuak aurpegitik pasatzea izerdia izango bagenu bezala edo paper batekin abanikatzea. Eta, hotzari buruz hitz egitean, aldiz, besoak bular gainetik gurutzatzea eta dardarka egitea.
SENTIMEDUAK ETA EMOZIOAK
Haur Hezkuntzan asko lantzen dira sentimenduak eta emozioak eta hauen adierazpena garrantzi handia du. Horregatik, asanbladatan eta, orokorrean, Haur Hezkuntzako gela baten egunerokotasunean, hainbatetan sentimendu eta emozioei buruz hitz egiten da. Irakasleek sentimendu eta emozio horiek adierazteko moduak irakasten dizkiete haurrrei pozik daudela esatean irribarre batekin esanez eta besoak astinduz; edo haserre daudela besoak gurutzatuz eta ezpainak uzkurtuz.