Atal honetan, gure antzezlan finalaren inguruko informazioa eskainiko da: zein den gaia, ze adin tarterentzat dagoen sortua, zer da lortu nahi duguna, zeintzuk diren pertsonaiak
Gai hau hautatu dugu gure ustez, adin goiztiarretatik emozioak heztea, epe luzeko garaipena delako. Bisquerrak (2003) esan zuen bezala, hezkuntza emozionalak gizabanakoaren garapen globala optimizatzea du helburu, gaur egun Haur Hezkuntzako helburu nagusienetariko bat dena (haurren garapen integrala). Beraz, Haur Hezkuntzako haurrekin emozioak lantzea, tendentzia eraikitzaileak areagotzeko eta deseraikitzaileak gutxitzeko lehen mailako prebentzio ez espezifikoa da.
Emozioak azalarazten dira barneko edo kanpoko gertaera bat erantzuteko. Jaiotzetik agertzen dira emozioak eta gure gizarte interakzioan baita nortasuna eraikitzen ere papera oso garrantzitsua betetzen dute. Bilakaeraren prozesu guztietan parte hartzen dute: komunikazioaren garapenean, gizarte ezagutzan, informazioaren pentsamenduan, atxikimenduan, moralaren garapenean, etab. Gainera, egunero hartzen ditugun erabakien iturria dira (López, 2005).
Piageten sailkapenari erreparatuz, gure antzezlanaren ikusleen adinetako haurrek estadio sentsoriomotorrean daude, gehienbat, estadio honek 0-2 urteko haurrak barne hartzen dituelako. Hauek: egokitzeko erreflexuetaz baliatzen dira, zentzumenetan oinarrituz haien mundua eraikitzen dute, jokaera motorra dute gehienbat, ez dute gauzen barne-adierazpena egiten eta haien pentsamendua ez da kontzeptuetan oinarritzen, irudiak gogoratzen dituzte, ikusitako jokaerak imitatzen dituzte Hala ere, hurrengo estadioko, operazio-aurreko estadioko, haurrak ere izango ditugu publiko gisa, hiru urtekoak ere egon daitezkeelako. Hauek: errealitatea irudien eta sinboloen bidez irudikatzen dute, egozentrismo garaian daude, hizkuntza garatuz gero iraganean eta etorkizunean pentsatzeko eta sozializatzeko gaitasuna dute.
Hau guztia dela eta, haurrak lehen mailako emozioen ezaugarriak ikastea eta ezberdintzea bilatzen dugu gure antzezlanaren bidez: beldurra, haserrea, harridura, tristura, alaitasuna eta maitasuna. Horretarako, estrategiaz eta oinarrizko gaitasun emozionalez baliatuko gara eta soinuaren, musikaren, argiaren eta koloreen bidez antzeztuko dizkiegu haurrei emozio hauek.
1- Haurraren mundu emozionala kontutan hartzen duen antzezlan bat sortzea.
2- Dramatizazioak erabiltzen dituen arte hizkuntza desberdinen bidez, emozioak identifikatzeko, ezagutzeko eta adierazteko aukerak ematea.
3- Haurrak gure antzezlanaz gozatzeko, haien adinerako egokia eta ohikoa den hizkera edota komunikazio moduak erabiltzea.
Kantauri itsasoan igeri dabilen arrain batek hasiera emango dio istorioari. Bat-batean agertutako ur zurrunbilo baten ondorioz, itsaso psikodelikoan murgilduko da eta emozio desberdinekin igeri egiten ikasiko du. Gertaera bakoitzari, sentimendu eta kolore batek lagunduko dio, bizipen ezberdinak eskainiz.
LEHENENGO MAILAKOA
Arraina,
BIGARREN MAILAKOAK
Ongietorriko marmoka, 0. ekitaldian, hau da, harreran, bakarrik parte hartuko du, eta haurrak inguruan ondo sentitzen eta itsasoaren aurkezpena egiten saiatuko da. Honek, tonu suabean hitz egingo du eta lasaitasuna transmititzen saiatuko da. Marmoka, kolore gardenaz eginda egongo da errealtasuna emateko nahian.
Bigarren ekitaldiaren lehengo agerraldian bakarrik parte hartuko duen bigarren mailako pertsonaia da eta gure protagonistarekin ezkutaketetan jolasean ibiliko da desagertu arte. Honek ahots zorrotza izango du eta bihurri puntua adierazteko ahots bolumen altua ere izango du.
Arrainaren ama (itzala) berriz, laugarren ekitaldian bakarrik agertuko den pertsonaia da hau, ekitaldi horretan landuko dugun emozioaren transmisiorako ezinbestekoa izango da eta haurren bizitza hurbilarekin lotura zuzena egingo du, haur-munduan amaren figura garrantzi handikoa baita. Beraz, honen ahots tonua baxua izango da, goxotasuna zein lasaitasuna transmititzeko.
Patrikasi blogean gure antzerkiaren sorkuntza prozesuaren berri ematen du sortzaileak, izandako oztopo eta aurrera pausoak aipatuz.
https://patrikasi.blogspot.com.es/search/label/dramatizazio%20proiektua%20ali-oliak