Ikasgai honetan irudiak eta antzezlanak aztertzen hasi ginen antzerkiaren munduarekin lehenengo kontaktua eta oinarria izateko.
Behin honakoa lortuta, gure antzezlanerako baliagarriak suerta daitezkeen atrezzoaren inguruko esperimentazioak egingo dira teknika eta estetika desberdinak lantzeko. Aldi berean, artikulu eta bestelako testuak eta ikus adibideen bilaketa eta analisia egingo da, esperimentazio eta azken diseinu ikonografikoaren oinarri eta/edo inspirazio giza. Lortutako informazioa eta egindako esperimentazioak partekatuko dira talde guztien artean aurkezpenen bitartez eta portfolio batean islatuz.
Egindako esperimentazioak eta analizatutako idatzizko eta ikusizko iturriak abiapuntutzat harturik, dramatizazio proiektuarentzako azken diseinu ikonografikoa gauzatuko da eszenografia desberdinak eginez, honakoak txosten idatzi batean aurkeztuz.
Horrez gain, dramatizazioaren HH-ko egunerokotasunean daukan erabilgarritasunaren esperimentazio gisa, ikasgaiaren ikuspuntutik banaka diseinatutako eskuhartze txiki bat gauzatu beharko da III. Practicumaren egonaldian eta honen inguruko gogoeta aurkeztu.
Ikasgai honetan irudien analisia egiten ikasi dugu, hona hemen guri asko gustatu zaigun adibide bat:
Teknikak:
Ikus osagaien analisia:
Desenfokea.
Konposizioa:
Komunikazio estiloa:
Klasean hainbat bideo ikusi genituen. Horietatik ideaik ateratzen hasi ginen gure antzezlanerako. Helburua zen gure buruan Haur Antzerkia nolakoa zen eta zer ezaugarri izan behar dituen irudikatzen hastea. Izan ere, zerotik hasten ari ginen eta lehenengo pausua izan behar zen zer egin behar genuela argi izatea ekoizten hasi baino lehen. Bideo honetan ohartu ginen gauza sinplerekin eta ohikoekin zerbait oso lilugarria egin daitekeela (Non Nova).
Bestalde, gure eszenografian erabili ditugun ideien eta baliabideen erreferenteak honako hauek izan dira:
Krego-Martin Danza (Laboratorio de inocencia)
Antzezlan honetan, argi fokuak erabiltzen dituzte ikusleriaren arreta puntu zehatz batean kokatzeko, horregatik, baliagarria ikusi dugu gure antzezlanean zurrunbiloaren dantza egiterakoan, ikusleen arreta bideratzeko fokoa puntu horretan bakarrik zehaztea.
Erabili dugun beste baliabide bat itzalak izan dira, modu honetan, jolasteko, elkarrizketak indartzeko eta jarraian gertatuko dena aurreikusteko izan dira baliogarriak. Zirkulo baten itzalarekin jolasa adierazi da. Arrain baten itzalarekin, arrain umearen eta bere amaren arteko elkarrizketa indartu da.
Azkenik, trantsizioak egiteko, jarraian datorren sentimenduaren arrainaren itzala proiektatuko da haren koloreak ikusiz. Hau da, eszenan dagoen sentimendua harridura baldin bada (horia), hurrengo sentimendua agertu baino lehen, bere itzala ikusiko da, kasu honetan, arrain urdinaren itzala eta koloreak. Modu honetan, jarraian etorriko den arrainaren kolorea antzemateko aukera eskainiko da.
Compañía ETCÉTERA (Pedro y el lobo)
Etcétera konpainiaren obra honetan, zuzeneko musika da erabiltzen duten baliabideetako bat. Honakoa garrantzitsua eta baiagarria iruditu zitzaigun, momentua gehiago indartzeko. Gure obraren kasuan, protagonista haserre dagoenean danbora jotzen du bere sentimendua adierazteko. Horrez gain, baliabide egokia izan daiteke umeak musika tresnak ikusteko.
Markeliñe (euria, crusoe eta la vuelta al mundo en 80 cajas )
Markeliñe konpainiaren ezaugarrietako bat objektuen erabilera modu desberdinean egitea da.
Euria obran, euritakoa arma moduan erabiltzen da objektuari ohikoa ez den beste erabilera bat emanez. Gure antzezlanean, euritakoa ere erabili dugu baina kasu honetan pertsonai bat irudikatuz, marmoka.
Crusoe antzezlanean, itsasoa irudikatzeko oihal urdina erabiltzen dute errealismo gehiago emateko nahiean. Adibide honetan oinarrituz, ohial zuria erabili dugu itsasoko olatuak adierazteko. Horrez gain, baliabide aproposa izan da, honakoan ere kolore desberdinak proiektatzeko.
Azkenik, objektuak humanitzatzen dituzte, La vuelta al mundo en 80 cajas antzezlanean, oihal bat pertsonai moduan erabiltzen dute. Baliabide honetan oinarrituz, ekintza bat humanizatzea erabaki genuen, zurrunbiloa.
Zig zag danza (Jardín secreto)
Jardín Secreto obran ingurune naturala ikusiteaz gain, animali desberdinen soinuak ere entzun daitezke. Hori dela eta, naturatik hartutako soinuak ezartzea erabaki dugu, zurrinbilo batena hain zuzen ere.
Horrez gain, Antzezlan honetan, oinutsik daude protagonistak eta gurean gutxi gorabehera ere. Galtzerdiak eramango ditugun arren, ez dugu zapatilarik jarriko arrain protagonistari errealismo gehiago emateko.
Azkenik, eta aurretik aipatutako, Laboratorio de inocencia antzezlanean ikusi bezala, argi zehaztua erabiliko dugu momentu zehatzetan garrantzia ekintza batzuk zehazteko.
Larumbe danza (Ballenas, historias de gigantes)
Gure protagonista arrain bat izanik, ponpak ezinbestekoak iruditu zitzaizkigun. Obra honetan proiektatuak agertzen diren arren, zuzenean egitea aproposagoa ikusi genuen, modu honetan publikoaren interakzioa ere jorratzeko.
Erabiltzen duten beste baliabideetako bat, irudi proiektatuekin jolastea da. Hau, ideia oso egokia zela ikusi genuen, protagonista itsaso psikodelikoan agertzen denean lantzeko. Modu honetan ondoren etorriko diren sentimendu batzuk adieraziko direlako.
Liliput antzezlanean, musika eta haurren parte hartzea sustatzen dute. Bi ideia hauek oinarritzat hartuta, aurretik aipatu bezala, gure antzezlanean danborra erabliko dugu haserrea adierazteko.
Horrez gain, publikoaren laguntza eskatuko da, zenbait galdera erantzuteko.
Praktikaldian taldekide bakoitzak egokitu zitzaion gelan eta ikasleekin arte instalazio bat edota artearekin zer ikusia duen eskuhartze bat antolatu eta aurrera eraman zuen. Hona hemen egindakoen txosten idatziak.
Honako saiakera hauek egin ditugu gure ikasturte osoan zehar...
Guzti hauek lehenengo Dossier batean bildu genituen:
Eta azkenik, diseinu eszenografiko guztia laburbiltzen duen txosten bat burutu dugu. Txosten honetan, gure antzezlanaren helburuak zeintzuk izan diren eta bete diren edo ez zehaztu dugu. Gainera, hau egiteko erabili ditugun erreferenteak aipatu eta gure eszenografia osoaren diseinua agertzen da bertan. Ondoren, lan guztia eginda gure ondorioak azaldu ditugu ere. Hona hemen gure azken emaitza: