Site honetan musika adierazpenari txoko hau eskaini diogu. Bertan, arlo honetan egindako saio, jarduera edota honen inguruan topatu daitezkeen artikulu interesgarriak txertatuko ditugu.
Entzumena, adierazpena eta sormena garatzeko balio du musikak. Hala, Haur Hezkuntzan musikaren bizipena eta erabileraren garrantzia azpimarratu behar da, haurraren garapen osoa lortzeko eta bere entzumena, adierazpena eta sormena adierazteko ezinbestekoa baita. Musikaren bitartez haurraren barruko mundua adierazi daiteke. Haurren arteko harremana eta, norberaren eta ingurunearen ezagutza ere lantzen ahal da musika erabiliz. Halaz, geletan bizikidetza hobetzeko modua da ere .
Irakasgai honen helburua dramatizazio-lanen barne dauden egitura musikalak ulertzea da. Horretaz gain, margolan, kontaketa, ilustrazio, ipuin, musika- eta gorputz-adierazpena, dantza, dramatizazio zein kantaren ahalbide didaktikoak ezagutuko ditugu. Hau dena, ez hitzezko hizkuntza, ideiak, sentimenduak, emozioak zein sentzazioak landuz eta adieraziz.
Bestalde, 9 multzotan banatu ditugun zenbait eduki ere landuko ditugu, hala nola, entzuketa musikala, margolan musikala, kontaketa musikala, ilustrazio musikala, ipuin musikala, gorputz- eta musika-adierazpena, dantza, dramatizazio musikala eta entzuketa-abestia.
Hona hemen eduki bakoitzaren laburpentxo txikia:
Entzuketa musikala
Entzuketa musikala, musika ezberdinen entzuketa aktiboa da. Haur hezkuntzan, bigarren zikloan lantzen da (3-6) eta plastika-, mugimendu- edo musika-ariketekin laguntzen zaio.
Haurrek ariketa hau egiterakoan, gutxienez, 3 aldiz entzun beharko dute irakasleak ezarritako musika. Honetan, agertzen diren musika-tresnak ondo ezberdindu behar dira, nahiko erritmo errepikakorrak dituztenak, doinu alaia eta dibertigarria dutenak eta genero zein estilo ezberdinetakoak izatea komeni da. Gainera, oso gomendagarria da zuzeneko kontzertuetara joatea.
Adibidez:
Margolan musikala
Musika-lan baten oinarrituz, marrazkiak, irudiak, lerroak, zirriborroak zein zirrimarrak egitea, musikak iradokitzen duenaren arabera. Horrela, musika arloa, plastikaren munduarekin lotuta landuko da.
Umeek ariketa hau egiterakoan, gutxienez, 3 aldiz entzun beharko dute irakasleak ezarritako musika. Honetan, agertzen diren musika-tresnak ongi sumatu behar dira, hitz gabeko musikak erabiltzen saiatu behar da, nahiko erritmo errepikakorrak dituzten abestiak aukeratu behar dira, doinu alaia eta dibertigarria dutenak. Garrantzitsua da ere, eduki adierazkor handiko musikak erabiltzea.
Adibidez:
Kontaketa musikala
Kontaketa musikala, entzuten den musika-lanaren inguruko asmatutako istorio, narrazio, deskribapen, testu zein olerkia dugu. Teknika honek, sormena eskatzen du, baita entzulearen arreta guztia ere. Horrez gain, erabateko musika lanaren ezagutza garrantzitsua da ere.
Teknika honetan, hitzik gabeko musikak erabili behar dira eta forma aldetik, gai edo zati ezberdinak dituztenak. Haur hezkuntzan, irakasleak dena antolatu behar du baina Lehen hezkuntzan berriz, ikasleek eta irakasleek parte hartzen dute kontaketan ere.
Ilustrazio musikala
Ilustrazio musikalean, kontaketa musikalean ez bezala, bigarren maila baten gelditzen da musika. Hortaz, musikaren funtzioak, kanpoko elementuak sonorizatu, indartu, azpimarratu, soinuz jantzi, deskribatu, girotu eta inspiratzea izango litzatekez. Horretarko, garrantzitsua da soinuz janzteko egokia den testua aukeratzea eta musika-tresna gehiegi ez erabiltzea ( kontuan hartu Haur Hezkuntzan irakasleak dena antolatu behar duela).
Ilustrazio musikal bat egiteko honako musika tresnak erabil daitezke: ahotsa, gorputz-perkusioa, eskolako perkusikoa, beste musika tresna batzuk edo grabaketak
Ipuin musikala
Ipuin musikalak, soinuz jantzitako (ahotsa, gorputz-perkusioa, inguruko soinu-objektuak, eskolako musika tresnak) haur ipuin edo istorio ezberdinak dira. Hauetan, narratzailearen irudia musikarekin batera agertzen da eta soinuz janzterakoan ipuina zein istorioa indartu, azpimarratu, hobeto deskribatu edo girotu egingo da. Gainera, dramatizazioa, dantza zein mugimendua egiteko aukera dago ere.
Gorputz- eta musika-adierazpena
Gorputz- eta musika-adierazpena, musika lan bat gorputz-mugimenduen bidez laguntzea da. Mugimendu hauek askeak izango dira, arautuak izanez gero dantza bihurtuko baitzelako.
Dantza
Musika lan bat gorputz mugimenduen bidez laguntzeari deritzo, mugimendu hauek arautuak direlarik. Horrenbestez, dantza lantzerako orduan, elementu zehatz batzuk kontuan hartu behar dira. Esate baterako, musikaren erritmika eta metrika, musikaren forma-egitura, musikaren abiadura eta intentsitatea, eta azkenik mugimendu erak.
Dantzaren barnean, mota askotarikoak izan daitezke, hala nola;
- areto dantzak: baltsa, merengea, saltsa, polka, tangoa
-modernoak: rock`n roll, twist, breack-dance, disco-dance
- herrikoiak: sevillana, aurreskua, sardana, espata-dantza
-Ballet-a
Dramatizazio musikala
Musika lan bat dramatizatzeari deritzo, hau da, musika eta mugimenduaren bidez, istorio bat kontatzea. Honetan, mugimenduak askeak zein arautuak izan daitezke eta grabaketaz gain, instrumentuak, norberak egindako soinuak, zaratak, soinu-efektuak, etab ager daitezke. Teknika hau erabiltzeko, oso garrantzitsua da erabilitako musika-lana erabat ezagutzea, musikaren forma eta adierazpena hain zuzen ere. Horrenbestez, gomendagarria da letrarik gabeko musikak erabiltzea eta musikak zati-sekzio ezberdinak izatea ere.
Entzuketa-abestia
Entzuten den doinu nagusirako hitzak asmatzean, zein aldez aurretik dagoen testu, kontaketa edo olerkiari doinua asmatzean datza teknika hau, eduki semantiko-adierazkorra eta haren egitura kontuan hartuz.
Beraz, abestia zenbait elementu osagarriz interpretatu daiteke:
-Haur-hizkera: haurrari zuzentzeko helduek erabiltzen duten hitz egiteko era.
-Sehaska- edo lo-kantak: lo-arazoak konpontzeko zein musikaren elementuak lantzeko egokiak dren kantak dira.
-Hitzezko kantak: doinurik gabeko eta erritmoa lantzeko kantak dira.
-Mimo-kantak: Keinuz laguntzeko, altzoan hartuta kantatzeko, istorio- edo ipuin-kantatzeko, esku edo hatzak erabiltzeko, etab abestiak dira.
-Erritmo-kantak: gorputz-perkusioz laguntzeko, txalotzeko, eta bikoteka edo taldeka jolasteko abestiak dira.
-Mugimendu-kantak: dantzatzeko, dramatizatzeko, jolasteko kantak dira.
Hemen dramatizaziorako minorrean musika ikasgaian egindako margolan batzuk...