Ikasturte honetan Teatro Paraisoko antzerki konpainiarekin bi eguneko tailerra egiteko aukera izan dugu. Lehenengo egunean konpainiaren parte den Pilar etorri zen Gasteizko proiektu desberdinak aurkeztera. Horretarako, taldeka elkartu eta kutxa desberdinak banatu zizkigun. Barnean, gure “etxearekin” edo proiektuarekin lotura zuten objektuak aurkitzen ziren, behin barnekoa aztertuta, horren inguruan ezagutzen genuena, entzunda genuena eta jakin nahiko genuena apuntatu genituen, kutxaren tapan etxea marraztearekin batera. Gure kasuan, kutxaren barruan liburuak zeuden eta liburutegi bat marraztea erabaki genuen. Ondoren, beste taldekideen kutxak aztertu genituen, baina ez guztiak, jarduera asko luzatu zelako. Proiektu guztiak aztertu ez genituen arren, bakoitzaren azalpena entzuteko aukera izan genuen, etxe guztiekin hiri bat sortuz. Agertu ziren proiektu eta etxeen artean honakoak egon ziren: KunArte, Haurtxoak Proiektua, Artium, Musihablando, El Teatro Llega A La Escuela, Beñat Etxepare, 4 Antzekia eta ezagutzen duguna (liburutegiak, gizarte etxeak, ipuin kontalariak, tailerrak, liburu dendak…).
Lehenengo egunari amaiera emateko, gimnasioan taldeka jarri Tonucci-ren hiri-hezitzaileen ideian oinarrituz instalazioak sortu ditugu. Horretarako, Pilarrek material desberdinak eta gure instalazioaren izena eman dizkigu. Hauek izan ziren sortu genituen instalazioak: Plaza de las emociones, Playa de la curiosidad, Bosque de la creatividad eta Camino de la experimentación.
Bigarren eguneko saioak KunArten egin genituen. Lehenik eta behin, Santanderreko La Machina antzerki konpainiako kideetako batekin gorputz adierazpena eta dramatizazioa landu genituen. Horretarako, gure gorputzarekin objektu desberdinak sortzen hasi ginen beroketa moduan, ondoren Samaniegoren “La gata con cascabeles” dramatizatzeko. Gorputz adierazpena lantzeko proposatutako ariketak, gelan egin izan ditugunen oso antzerakoak izan dira, baina hala ere, berotzeko aproposak izan dira.
Azkenik, aurretik aipatutako La Machina konpainiaren Grillos y Luciernagas obra ikusi genuen. Aukera ona izan zen, gure antzezlanerako ideiak hartzeko, antzerkiarekin kontaktu hurbilagoa izateko eta genituen zalantzak aktoreekin konpartitzeko. Antzelanari dagokionez, atrezzo gutxirekin istorioari jarraipena ematea lortu zuten. Atretzzoa mugitzerakoan, publikoaren aurrean egiten zuten, ezkutuan ezer egin gabe, arraroa iruditu zitzaigun arren, baliagarria ikusi genuen. Hasieran antzezlan batean ekintza batzuk hobeto geratzeko ezkutuan egitea baliagarria ikusten genuen arren, kasu batzuetan zaila ere suertatzen zen.
Otsailaren 13-an Markeliñekoak etorri ziren bisitan eta gurekin hainbat jarduera egin zituzten gure dramatizazio proiektuaren sorkuntza prozesuan laguntzeko asmoz. Tailerra bi zatitan banatu zen, lehenengo atalean aurkezpena eta bigarrenean atal praktikoa.
Saioaren lehenengo atalean, konpainiarekin nondik norakoak azaldu zizkiguten. Kaleko antzerkiarekin hasi zirela eta honakoa hitzik gabekoa zela. Horrez gain, haien lehenengo obran zekiten guztia sartu zutela ere aipatu zuten horrek ekarri zuen porrotarekin batera. Haien helburua ume zein helduak disfrutatzea da eta horretarako jolasa, umeen hizkuntzak jorratzearekin batera, gai sakonak ere lantzen dituzte askotan umeentzat egokia ez dela pentsatzen dugun arren. Behin konpainia azalduta, antzelan desberdinen trailerrak ikusi genituen, horien artean, La vuelta al mundo en 80 cajas, Quijote, Hareazko ipuina eta Euria. Antzezlan hauetan ezagunak diren obrak guztiz eraldatzen dituzte istorio originala alde batera utzi gabe. Erabiltzen dituzten materialak ez dira asko eta baliabide moduan jolasak, zuzeneko musika, metaforak eta asmatutako hizkuntza erabiltzen dituzte. Nahiko erabilgarria izan zen benetako aktoreekin ibiltzea gure ikasturte bukaerako antzezpenari begira. Nahiz eta orain arte entzun ditugun gomendioak eman, beti da erabilgarria eta inspiragarria egoera errealekin edo, kasu honetan, konpania erreal batekin harremana izatea. Antzerkiak ikustea izan zen atal honen zatirik interesgarriena ereduak eta adibideak ikustea oso inspiragarria delako eta ideia berriak ateratzen asko laguntzen duelako.
Bigarren atalean, taldeka gimnasioan bildu eta inprobisazioa eta dramatizazioa landu genuen. Talde batzuk ume baten lehenengo eskola eguna antzeztu behar izan zuten, beste talde batek, objektu bat modu desberdinetan erabiliz istorio bat sortu behar izan zuten eta azkenik, gure taldeak hiru txerrikumeen istorioa 14 urteko gazteentzat moldatu behar izan genuen.