Haurren Kontseilua

Lehen saioa

Emozioak

Hitzordua

Aditua

Ane Ablanedo

Haziera, heziketa eta pedagogian aditua. Guraso, hezitzaile, bidelagun eta irakasleentzako ikastaro eta formazioak eskaintzen ditu. Heziketa edo politikari buruzko bere ikuspegiaz solas egitea ere gustatzen zaio.

Ariketa

Emozioen mapa

Ariketa honen bitartez eguneroko bizitzan ditugun emozioei erreparatu eta mapa batean islatuko ditugu. Horretarako, Tolosako mapa eskainiko zaie, emotikonoak diseinatzeko gometxekin batera. Esaterako, mapan jolas parkea islatuko da eta haurrek parkean dituzten emozioak gometx batean marraztu beharko dituzte eta sortutako emotikonoa mapan itsatsi. 

Mapa honetan hainbat elementu eskainiko dira: natur gunea, kotxez beteriko errepidea, mota ezberdinetako etxebizitzak, pasadizo iluna, jolas parkea, etab. Modu berean elementu berriak marrazteko aukera izango dute “emozioen mapa” eraikiz.

Jarraian, etorkizunera begira jarriko gara eta Tolosan irudikatzen ditugun elementuak marraztuko ditugu, beti ere, emozioen ikuspuntua jarraituz. Horrela, ariketa errepikatuko dute baina kasu honetan “desioen mapa” eraikiko dute, herrirako proposatzen dituzten hobekuntzak zehaztuz.

Emozioen mapa.pdf
Desioen mapa.pdf

Jolasa

Kapa ikusezina

Jolasa hasi baino lehen, partaide guztiak korroan jarriko dira eta izen erronda egingo da denen izenak ikasten joateko. Ondoren, partaidetako bat korroaren erdian kokatuko da, honek kapa ikusezin bat edukiko du eta edozeini kapa jaurti ahal izango dio; horretarako “FUSH” ohikutaku beharko du, eskuak kapa jaurti dion pertsonarengana bideratuko ditu eta jaurti dion pertsonari begiratuko dio. Kapa jaso duen pertsonak makurtuko da eta ikusezina bihurtuko da. Bere bi ondokoek elkarren izena esan beharko dute ahalik eta azkarren. Izena beranduen esaten duena erdira mugituko da eta beste pertsona bati kapa jaurtiko dio. Denborarekin, erdian pertsona gehiago jarriko dira kapa ikusezina jaurtitzen.

Jolasa

Emozioen estatuak

Jolas honetarako ez da materialik behar, haurrak mugitzeko espazio zabala eta musika entzuteko aukera nahikoa da. Bolumen ertaineko edo baxuko musika erabiliko da. Haurrei espazio osoan ibiltzeko eskatzen zaie, eta azkar, poliki, 4 hankatan, karramarroak bezala, etab. egin ahal izango dute. Jarduera laguntzeko musika jartzen da eta hezitzaileak adierazten duenean, musika gelditu egingo da, eta honako hau esango du: «1, 2, 3 pozik». Era berean, 1, 2, 3 haserre esan dezake (1, 2, 3 triste, etab). Haurrak dira geldirik egon behar dutenak (estatuak), hezitzaileak lehenago esan duen emozioa imitatuz. Musika berriro entzuten denean, haurrak berriro mugitu ahal izango dira, jolasa berriro hasita.

Ondorioak

Saioaren laburpena

Elkarren artean ondorioak ateratzeko solasaldia egingo dugu. Jarraian, haur ordezkari bakoitzak izango duen karpetan saioaren laburpena egiteko fitxa aurkituko du. Denbora tarte bat eskainiko da ondorio nagusiak bertan jasotzeko. Haur ordezkari bakoitzak gainontzeko gelakideei saioaren nondik norakoak azalduko dizkio, eta ekarpenak egiteko aukera eskainiko die haien ideiak karpetan jasoz. Horretarako, karpeta gelaren txoko zehatz batean gordeko da.

HH-2022-laburpena.pdf

Haurren balorazioa

Azkenik, saioaren balorazioa egiteko diana eskainiko da. Haur bakoitzari koloretako gometxa banatuko zaio eta 0tik 10era markatuta dagoen dianan haien balorazioa kokatu beharko dute gometxa itsatsiz.

Diana-Tolosa 2022.pdf