Haurren Kontseilua

Laugarren saioa

Bakardadea

Hitzordua

Aditua

Emoki elkartea

Bizitza afektibo-sexual osasuntsua eta kontzientea, kudeaketa emozionala edo teknologia berrien erabilera egokia sustatzen dute formakuntza, aholkularitza, sentsibilizazio kanpaina eta baliabide didaktikoen bidez.

Ariketa

"Enpatiaren galdetegia"

Kontseiluko kideak binaka eseriko dira eta haur bakoitzak galdetegia egingo dio bere bikotekideari. Galdetegi honen bitartez norbanako bakoitzak dituen zaletasunak, ametsak, kezkak, etabar azaleratuko dira, pertsonen artean dauden antzekotasunak eta ezberdintasunak agerian utziz. Ezberdintasun hauek gizarteari ematen dioten aberastasunaren garrantzia azpimarratuko da.

Jolasa

"Irudi ezkutua" jolas kooperatiboa.

Jolasa Amaiur parkean egitea aurreikusita dago. Helburua izkutatutako irudia aurkitu eta ahalik eta egokien kopiatzea da. Horretarako, haurrak taldetan banatzen dira eta talde bakoitzari margo bat eta koloretako kartulina bat banatzen zaio. Talde guztiak parkean dagoen karparen alde batean egongo dira taldekatuta, eta irudia parkearen beste aldean egongo da. 


Taldekide bakarrak joan daiteke txanda bakoitzeko irudia ikustera, eta ondoren beste taldekide batek irudia ikusteko aukera izan dadin, taldearengana joan beharko du eta txokala eman beharko dio txanda pasatzeko. Irudia ikusi ondoren kartulinan marrazkia egiten hasiko dira, eta ezarritako denbora amaitzean, denon marrazkiak ikusiko ditugu.

Ariketa

"Aukeren gurpila" emozioak bideratzen laguntzeko tresna.

Ideia zaparradaren bitartez emozio desatseginak bideratzeko aukera ezberdinak arbelean jasoko ditugu. Norberak bere esperientziatik abiatuta tristura, frustrazioa edo amorruari aurre egiteko ohitura onak partekatuko dira, haurren arteko solasaldia giro erlaxatuan eginez. Jarraian, haur bakoitzak bere gurpila sortuko du, bere iritziz egokiak diren ohitura onak bilduz. Gurpila karpeta ibiltarian gordeko dute, eskura duten tresna izan dadin.

THH-2030-GURPILA.pdf

Ondorioak

Saioaren laburpena

Elkarren artean ondorioak ateratzeko solasaldia egingo dugu, haur ordezkari bakoitzak gainontzeko gelakideei saioaren nondik norakoak azaltzeko helburuarekin. Modu berean, gelakideek aurreko saioaren inguruan egindako ekarpenak jasoko dira, karpeta ibiltariaren bitartez.

Haurren balorazioa

Azkenik, saioaren balorazioa egiteko diana eskainiko da. Haur bakoitzari koloretako gometxa banatuko zaio eta 0tik 10era markatuta dagoen dianan haien balorazioa kokatu beharko dute gometxa itsatsiz.

Diana-Tolosa 2022.pdf