2022-2023 ikasturtean haur ordezkariak izendatzeko metodologia berria erabili da, zozketa zibikoa hain zuzen ere.
Tolosako errealitatea islatzen duen haurren ordezkaritza bermatzeak, taldearen aniztasuna dakar eta honekin ideia arrakastatsuagoak garatzeko aukera. Proiektuan parte hartu nahi izan duten haurrek izena eman ostea, irizpide ezberdinak kontuan izanik (generoa, adina, jatorria, bizitokia eta ikastetxe ezberdinetako haur ordezkariak), zozketa burutu eta ordezkariak izendatu dira.
Neska %50 Mutila %50
Hiru ikastetxe, ikastetxe bakoitzetik %33
8-11 bitarte, adin bakoitzetik %25
Tolosa %87 Gipuzkoa %5 Estatua %5 Europa %3
Herrigunea eta nekazal gunea ordezkatuz, eta auzo ezberdinak orekatuz.
Gizarte erronka konplexuei aurre egiteko askotariko pertsonen elkarlana beharrezkoa da. Tolosan jada martxan dago Herritarren Batzarra, ongizate emozionala eta mentala hobetzeko egitasmo aitzindaria eta berritzailea, Haurren Hirian ere, erronka berdinaren inguruan eta metodologia antzekoa jarraituz, eta haurrek ikuspegi eta gomendio berriak sortuko dituzte Tolosako Udalarentzat.
Etorkizuneko gizarte erronken inguruan haur eta gazteen ahotsak jasotzearekin batera, haurrek beren iritziak askatasunez emateko eta beren ikasgela eta eskoletako, zein bizitzako beste espazioetan erabakietan parte hartzeko duten eskubidea landuko da.