2022-2023 ikasturtea
2022-2023 ikasturtea
2022-2023 ikasturtean proiektuaren 9. ekitaldia ospatuko da eta haurrekin landuko den gaia “Osasun eta ongizate emozionala” izango da. Adituak diren profesionalen laguntzarekin, emozioak, dolua, jazarpena eta bakardadea aztertuko dira. Tolosako haurrek gaiaren inguruan hausnartu, deliberatu eta Tolosako Udalari ekarpenak egingo dizkiete, udalerriaren egoera hobetzeko helburuarekin.
Tolosako helduekin osatu den batzarraren berri izan eta haurrekin martxan jarri den egitasmoa ezagutu nahi baduzu, aurkezpen bideoa ikustera gonbidatuta zaude :)
Dokumentu honen bitartez aurreikusitako egutegia aztertzeko aukera izango duzu.