Haurren Kontseilua

Hirugarren saioa

Jazarpena

Hitzordua

Aditua

Baketik Fundazioa

Etika ardatz hartuta, eraldaketa pertsonala eta soziala sustatzeko jaio zen fundazioa. Egiten duten dinamiketako bat da eskola-jazarpena eta indarkeria prebenitzea lantzen duen antzerki-foruma. Aurreikusitako iraupena: 90 minutu.

Araziko hezitzaileek hiru jarduera dinamizatzen dituzte saio bakoitzeko, baina antzerki-forumaren iraupena ordu eta erdikoa denez, saio honetan bi jarduera dinamizatuko dira: ariketa bat eta jolas bat. 

Ariketa

Jazarpenari aurre egiteko proposamenak

Kontseiluko kideak banaka eseriko dira eta txartela zein arkatza banatuko zaie. Txartel honetan Tolosan bertan jazarpenari aurre egiteko bideratu daitezkeen ekintzak zehaztuko dira. Jarraian, ekarpen guztiak kaxa batean jasoko dira anonimoak izan daitezen. Araziko hezitzaileak ariketa dinamizatzeaz arduratuko dira. 

Jolasa

"Baloi eseri kooperatiboa" talde dinamika indartzeko jolasa.

Eremu baten barruan, partaideak sakabanaturik eta zutik kokatuko dira eta baloi bat jolasean sartuko dugu. Partaide bakoitzaren helburua zutik geratzen den bakarra izatea da. Horretarako, baloia hartu eta beste bati jaurti beharko dio honek eskutan hartu gabe, eta horrela lurrean eseri beharko da. Baloia eskuetan hartuz gero, baloia jaurti dion pertsona eseri beharko da. 

Eserita daudenak ezin dira mugitu eta baloia hartzen badute, ezin diete besteei eseriarazi, baloia zutik dagoen pertsona bati pasa bakarrik egin ahal izango dute. Zutik jarri ahal izateko, norbera eseriarazi duen pertsonari baloiarekin eman beharko diote hau eseri dadin. Jolasa hasi baino lehen edo jolasten ari garela, umeak bi taldeetan banatzea baloratu daiteke, adinaren arabera, edota bi baloi jokoan sartzea.

Ondorioak

Saioaren laburpena

Elkarren artean ondorioak ateratzeko solasaldia egingo dugu, haur ordezkari bakoitzak gainontzeko gelakideei saioaren nondik norakoak azaltzeko helburuarekin. Modu berean, gelakideek aurreko saioaren inguruan egindako ekarpenak jasoko dira, karpeta ibiltariaren bitartez. Hirugarren saioan jazarpenaren inguruko kartela banatu da, gela bakoitzeko kortxoan jartzea proposatuz.

Jazarpena.pdf

Haurren balorazioa

Azkenik, saioaren balorazioa egiteko diana eskainiko da. Haur bakoitzari koloretako gometxa banatuko zaio eta 0tik 10era markatuta dagoen dianan haien balorazioa kokatu beharko dute gometxa itsatsiz.

Diana-Tolosa 2022.pdf