Haurren Kontseilua

Bigarren saioa

Dolua

Hitzordua

Aditua

Txaro Etxeberria eta Pello Agirrezabal

Herrikide Ikastetxeko bizikidetza arduradunak.  

Heriotza eta doluaz ariko dira.

Ariketa

"Sentimenduak argi eta garbi" hausnarketarako ariketa.

Ariketa honen helburuak heriotzak sortzen dizkigun sentimenduen inguruan hausnartzea, sentimenduak argi eta garbi adieraztea eta partekatzea eta beldur horiek bideratzea izango dira. Hezitzaileak pertsona baten forma duen silueta bat prestatuko du, eta horman zintzilikatuko du. Ikasleei horientzat heriotza zer den pentsatzeko eskatuko zaie, eta pentsatzeko zer sentitzen duten fisikoki edo psikologikoki hura bizitzean. Ondoren, post-it batean idatzi behar dute, pentsatzen dutena ozen azaldu, eta siluetan itsatsi heriotzak sentiarazten dietena sentitzen duten leku zehatza (urdaila, gluteoak, eskuak...). Denon arteak esperientziak partekatu ahalko dituzte eta hezitzaileek zalantzekin lagundu. 

Siluetaren eredua

Siluetaren fitxa

Ariketa

"Gure oroitzapenak" hormairudia sortzeko tailerra.

Jolasaren helburuak iraganeko edo etorkizuneko doluak lantzea eta sentimenduak adierazten laguntzea izango dira. Haurrei material batzuk emango zaizkie, hil edo galdu diren pertsonei, izakiei, uneei edo gauzei omenaldia askatasunez egin ahal izateko. Gaia denontzat ere izan daiteke (adibidez, iraungitako animalientzako oroitzapenak, hondamendi-gertaera batentzako oroitzapenak...). Horretarako, orri txuri batean nahi dituzten arkatz eta koloreekin sentimenduak libreki irudikatzea proposatuko zaie.

Jolasa

"Flopi flopi" talde dinamika indartzeko jolasa.

Jolas honetan maila ezberdinak edukiko ditugu: 1) Flopi-Flopi, 2) MusaMusa, 3) Monkey-Monkey, 4) Lion-Lion eta 5) Shark. Partaide bakoitzaren helburua azkeneko maila gainditzea izango da, hau da, Shark maila gainditzea. Horretarako, partaideek elkarren aurka “Harri, orri, ar” partida bat jokatu beharko dute puntu batera: irabazlea mailaz igoko da (adibidez, “Monkey-Monkey” “Lion-Lion” izatera pasako da), eta bestea mailaz jetsiko da “Monkey-Monkey “Musa-Musa” izatera pasako da). Kondizio bakarra dago, “Harri, orri, ar” egiteko, zure maila bereko pertsona baten aurka izan behar du, ezin da maila ezberdineko partaide baten aurka jolastu (adibidez, Musa-Musa batek beste Musa-Musa baten aurka soilik joka dezake). Shark maila iritsi eta beste Shark baten aurka irabaziz gero, partaide horrek jolasa gainditu duen arren, Flopi-Flopi izatera pasa daiteke berriz jolasteko, eta horrela gainditu ez duten beste partaideei beste aukera bat eskaintzen die. 

Ondorioak

Saioaren laburpena

Elkarren artean ondorioak ateratzeko solasaldia egingo dugu, haur ordezkari bakoitzak gainontzeko gelakideei saioaren nondik norakoak azaltzeko helburuarekin. Modu berean, gelakideek aurreko saioaren inguruan egindako ekarpenak jasoko dira, karpeta ibiltariaren bitartez.

Haurren balorazioa

Azkenik, saioaren balorazioa egiteko diana eskainiko da. Haur bakoitzari koloretako gometxa banatuko zaio eta 0tik 10era markatuta dagoen dianan haien balorazioa kokatu beharko dute gometxa itsatsiz.

Diana-Tolosa 2022.pdf