Euskal musika tresnak ezagutzen dituzue jadanik, badakizue nolakoak diren, badakizue nolako soinuak dituzten eta gauza zarete adjektiboen, onomatopeien eta konparazioen bidez deskribatzeko…. Heldu da deskripzio-testua idazteko garaia.
Prozedura:
1. Binaka edo hirunaka elkartu.
2. Bi edo hiru musika-tresna aukeratu.
3. Talde handian erabaki nola banatuko dituzuen deskribatuko dituzuen musika tresnak taldekideen artean.
4. Kontrol-orri hau erabili (behealdean ere deskarga dezakezue)
5. Musika-tresnei buruzko informazioa bildu. Honako helbide hauetan topa dezakezue:
6. Testua idatzi. Horretarako, erabili beheko txantiloia.
7. Testuaren zirriborroak idatzita, beste bikote/hirukote bati pasatu haiek iradokizunak egiteko.
8. Zuek ere modu berean jardungo duzue beste kide batzuen deskripzioekin. Horretarako, erabili zirriborroak zuzentzeko txantiloia.
9. Kideen zirriborroak irakurri eta iradokizunak egin.
10. Zuen deskribapenei kideek eginiko iradokizunak kontuan hartu eta zuen testuak hobetu.
Listo! Orain, guztion deskripzioak bildu besterik ez duzue.
Eta zer egin deskripzioekin? Zer erabaki duzue planifikazio jardueran? Bada, liburuxkak egiten badituzue, denon deskripzioak elkartu eta liburutegian, musika-tresnen erakusketan, ikasgeletan… leku askotan utz ditzakezue ikusgai, mundu guztiak jakin dezan gure soinu tresnak nolakoak diren, nolako soinua duten, zeren antza duten eta zein den zuen iritzia.
Sarera ere igo ditzakezue ( CALAMEO edo ISSU programekin) eta liburu digitala egin zuen marrazki koloretsuekin eta deskribapen bizi eta aberatsekin. Hala, beste ikasle batzuekin partekatuko duzue eta euskal munduaren eta kulturaren berri ikastetxera ez ezik mundu zabalera ere hedatuko duzue.
A! Eta gaztelania arloko proposamen didaktikoa jorratu baduzue, bertan egingo duzuen horma-irudi digitalean txerta dezakezue zuen liburuska!