2. jarduera

Zer dira, nolakoak dira?

Binaka elkartu eta irakurri beheko testua eta ikusi eta entzun bideoak, web helbideetan klik eginez. Kontuan hartu honako galderak:

  • Zertarako erabiltzen dira testu horiek?

  • Objektu horiei buruz zer esaten da?

  • Testuko ideiak ordenatuta daude?

  • Testu horietan iritzirik edo sentimendurik adierazten da? Non?

Talde handian konparatu zuen behaketa beste kideek egin dutenarekin eta ondorioak adierazi.

Ezin da eskuratu baina erreala da. Egunez, hodei gozoek babesten dute, eguzkiaren laguntzaz, urdin koloreko munduaren sabaia bihurtuz. Gauetan, izarrek ezkutatzen dute bere maindire ilunarekin. Ilargia ere, bertan da, noiz handiago, noiz txikiago, baina haren partaide gauero...

Testu horiek deskripzioak dira. Baina zer da deskribatzea, zuen ustez?

Zuen iritziz, badago alderik argazki baten eta guk egiten dugun deskripzioaren artean? Bai? Ez? Zergatik? Horren inguruan aritzeko jaduera hau proposatzen dizuegu:

üLehendabizi, taldeak antolatu: lauko taldeak egingo dituzue eta bikoteka elkartuko zarete taldetxoan.

üOndoren, begiratu arretaz beheko bi irudiei eta aukeratu bat. Laurok irudi bera aukeratu behar duzue.

Bikoteka elkartu eta pentsatu nolako ezaugarriak dituen pertsonaia horrek. Hemen dituzue, laguntza moduan, ezaugarrien zerrenda eta hitz batzuk:

Orain, bikoteka idatzi nolakoa den (orri hau erabili). Ea zer moduz ateratzen zaizuen!

Lauko taldeak egin orain eta konpara itzazue bi deskripzioak. Berdinak dira? Zer alde dute? Bikote biek ezaugarri berdinei erreparatu diezue eta antzeko hitzak erabili dituzue? Ala bakoitzak bere erara deskribatu du?

Uste duzue irudiei begiratu gabe beste ikasle batek marraztu ahal izango duela mutiko edo neskato rockero hori? Bildu itzazue zuen ondorioak eta talde handian ahoz azaldu.

Deskripzio objektiboak/ deskripzio subjektiboak

Deskripzioak datu zehatz-zehatzak baino jasotzen ez baditu objektiboa dela esaten da. Deskripzio objektiboak begiz ikus daitekeena edo neurtu daitekeena jasotzen du, deskribatzailearen iritzirik eta sentimendurik adierazi gabe.

Baina deskribatutakoari buruz iritzia edo sentimenduak adierazten badira, deskripzioa subjektiboa da.

Zein da objektiboa eta zein subjektiboa? A ala B?

A

(...) Sudur gorri-gorria du, pilota bat bezalakoa.

Sudur barregarria da, pailazoarena ematen du eta.

B

(...)Sudur gorria du eta punta biribila dauka.

Eta jarduera honetan idatzi duzuen deskribapena nolakoa da, subjektiboa ala objektiboa? Zergatik? Bada, unitate honetan deskripzio subjektiboak egiten ikasiko duzue. Gaztelania arloan musikaren inguruan arituko zarete, eta deskripzioetan zuen iritziak, sentimenduak eta abar adieraziko dituzue.