1. jarduera

Euskal Herriko musika tresnak ezagutzen

Zein euskal musika tresna ezagutzen duzue? Talde handian bilduko zarete eta ea denok elkarrekin zenbat esaten dituzuen!

Hemen dituzue euskal musika-tresna batzuk. Zeintzuk dira ? Talde handian eta arbel digitalean egingo duzue jarduera hau. Pantailako irudietan klikatuz gero, musika entzun ahal izango duzue. Lotu musika tresnen izenak irudiekin.

Txalaparta / Ttun-ttuna / Txirula / Musu-tronpa (Musukitarra)/ Txistua

Danbolina/ Atabala / Alboka/ Dultzaina/ Trikitixa

--------------------

Ezagutzen duzue Euskal Herrian sortu edo hemengo folklorean erabiltzen den beste musika tresnarik? Zein? Zeintzuk?

(Oharra: behean atxikitako pdf dokumentuetan jarduera bera duzue. 1. jardueran musika tresnen izenak idatzi behar dituzue zein bere laukitxoan eta 1. jarduera helbideak izenekoan, interneteko helbideak dituzue soinu tresna horiek entzuteko edota bideoak ikusteko).

1. jarduera.pdf
1. jaduera helbideak.pdf