Ordenatuta ala desordenatuta dago deskripzio hau? Zein musika tresna da?
Danborrak lagunduta jotzen da. Zortzi zulo ditu. Gehienetan, zurezkoa izaten da. Haize-instrumentua da. Tutu luzea dauka, beheko aldean zabalagoa da goiko aldean baino. Tutuaren behealdean bi zulo daude albo banatan eta tutua konikoa da. Baina bada metalezkoa ere. Hatz txikiarekin ixten den zuloa (azkena) alboratua da, zazpi zulo ditu gainaldean eta bat goiko azpialdean.
...
Ez da zaila asmatzea zein den, ez. Baina hori zorabioa, batera eta bestera inolako ordenarik gabe ibiltzea, ezta? Nola ordenatuko zenukete?
Zuen ustez, edozein ordenatan deskriba daiteke? Orain gora, gero behera, berriro gora eta gero ezkerraldera? Lehenengo nola erabiltzen den eta gero zer den?...
Talde handian galdera horien inguruan hitz egingo duzue eta hauxe erabakiko duzue: Nondik hasita, zer ordenatan deskribatuko zenukete beheko irudia?
Beraz, oso inportantea da ordena, bai. Ondo pentsatu behar duzue nola ordenatuko duzuen zuen deskripzioa: ezaugarri orokorretatik zehatzenetara? Kanpoaldetik barruko aldera ala barruko aldetik kanpoalderantz?... Gaztelaniako unitatean, 6.2 jardueran, musika-tresnak deskribatzeko ordena bat proposatzen da, hauxe:
1. Zer da?
2. Zer tamaina du, zer forma du?
3. Zerez osatuta dago?
4. Nola jotzen da?
5. Zein da zuen iritzia?
Ordena horretan antola dezakezue zuen musika-tresnaren deskripzioa.
Orain arte egindakoa berrikusten
Eta orain arte zer ikasi duzue egiten? Beheko jarduerak laburbiltzen du. Bertan, musika tresna beraren bi deskripzio dituzue, A eta B. Konparatu egingo dituzue. Horretarako, bikoteka elkartuta, behaketa orria beteko duzue.
A)
Perkusio tresna da. Uztai forma du musika tresna honek. Azala larruzkoa du eta inguruan txindata biribil txikiak ditu, metalezkoak. Esku batez heltzen zaio eta besteaz jotzen da. Trikitiarekin batera erabiltzen da.
Musika hiztegiausika hiztegia
B)
Perkusio tresna sinplea da. Uztai forma du, ilargi betea bezain biribila da. Larruzko azala du ia harria bezain gogorra eta zurruna. Inguruan txin da ta-txin alaia eta jostaria egiten duten zilar koloreko txindatak ditu, erditik elkarri lotuta. Metalezkoak dira txindata txiki horiek eta eguzkitan diz-diz egiten dute. eta dantzari ibiltzen dira uztaiaren inguruan. Soinu errepikakorra eta jostaria du musika tresna honek nire ustez. Esku batez heltzen zaio eta besteaz jotzen da. Trikitia alaiarekin batera erabiltzen da.