Jolas bat proposatzen dizuegu: NORK DU BESTE ERDIA?
Hauxe egingo duzue:
1) Irakasleak musika tresnen irudiak hartu (eranskinetan daude), eta bi zatitan ebakiko ditu.
2) Ebakitako irudien puska bakoitzari “a” zatia eta “b” zatia idatzi atzeko aldean.
3) Talde bi egin gelan: talde batekoek “a” zatiak izango dituzte, eta bestekoek, “b” zatiak.
4) Irudien zatiak kartetan bezala pilatu a multzoan eta b multzoan.
5) Parte-hartzaileek zati bana hartuko dute multzotik, eta minutu batez aztertuko dute egokitu zaien zatia. Gogoratu zeri erreparatu behar diozuen: formari, koloreei, tamainari...
6) Txandaka, parte-hartzaile bakoitzak bere zatia deskribatuko du. Beste taldekoek esan behar dute nork daukan txartelaren beste erdia.
Zuetako batek baino gehiagok beste erdia duela uste badu, jarraitu deskribatzen, ahalik eta xeheen deskribatu arte. Falta zaien erdia horixe dela egiaztatu behar dute.