1704ko argitalpena

Dotrina Christiana. Baiona, Maffre, 1704

Azken argitaraldi honek (hain zuzen, azquen impressionea dela izenburuan berean adierazten du), batik bat, 1693koa bide du oinarrian, hala testuaren formari (ortografia, disposizioa) nola antolakuntzari (1623koari gehituriko atalen ordenari) dagokionez, baina edukiz 1648kora hurbiltzen da gehien (badu hartan ageri den eta 1693koak ez duen orrialderen bat ere). Hasieran kristau-egutegia (latinez, 1648koan bezala), dotrina laburra eta meza esateko eta erantzuteko modua dakartza latinez; ondoren, jatorrizko hiru parteak; amaitzeko, ebanjelio-zatiak eta Antiphona delakoa.

Ezagutzen den ale bakarra Biblioteca Nacional de Españan dago gordea.