1617ko argitalpena

Doctrina Christiana. Bordele, Pierre de la Court, 1617

Esteve Materraren liburuaren lehen argitaraldia, 2014ko negura arte euskal letren historian inork inoiz ezagutu gabea eta galdutzat joa. Zalantzarik gabe ondoko edizio guztiak baino zainduagoa eta errata gutxien duena. Egun, Kopenhageko (Danimarka) The Royal Libraryn gordetzen da ezagutzen den ale bakarra. Egileak berak azaltzen duenez (ondoko edizioetan aipatzen ez den xehetasuna dugu hau) haurrei zuzendua da, eta horregatik galde-erantzun formatu klasikoan ematen du kristau ikasbidea.

Alearen jatorriaz denaz bezainbatean, badakigu Charles-Étienne Jordanen (Berlin 1700 - 1745) bilduma zabalaren parte izan zela (tartean eskuizkribu zaharrak eta liburu debekatuak zeuzkana, besteak beste Leizarragaren Testamentu Berri protestantearen ale bat). Jabea frantses higanot errefuxiatuen familia batean jaio zen eta letra gizon jakintsua izan omen zen, apaiz edo ministro protestantea eta Prusiako errege Frederick II.aren adiskidea. 

Alearen azken jabea Otto Thott (1704-1785) Danimarkako konde, politikari eta bibliofiloa izan zen, 138.000 liburuz osatutako ondarea biltzera iritsi omen zena. Segur aski Jordan hil eta gero 1747an Berlinen egindako enkantean erosi zuen alea, bere katalogoko 15439 zenbakia duena. Hil ondoren, 1789an haren bildumaren zati handi bat, erlijio liburuei dagokiena hain zuzen, Kopenhageko Errege liburutegiak erosi zuen enkantean, eta ordutik hor egon da Materrarena ere.

Traskripzio semipaleografikoa, erratak zuzenduta eta bigarren edizioarekiko konparaketa

PDF

Faksimilea

PDF (8.2 MB)

Katalogazioa

Otto Thott