Aurrekoaren berrargitaratzea da zatiz (ez, edonola ere, plantxa berak erabiliaz), baina, hitzaurre-baimenen ondoren eta testu nagusiaren aurretik hainbat eranskin ditu: kristau-egutegia, dotrina laburra, meza esateko eta erantzuteko modua, ebanjelio-zatiak (santu bakoitzaren araberako Pasioa, hain zuzen) eta jaunartze-aurreko otoitz bat erantsi zizkioten, guztiak latinez (horrez gain, bukaeran latinezko otoitz batzuk gehitu zaizkio; aurkibidea, ordea, kendu). Ez dirudi jatorrizko egilearen esku hartzerik izan zenik edizio honen prestaketan, haatik ez da moldatzailearen ez moldatzearen beraren aipurik inon.
Ezagutzen den ale bakarra Chicagoko (Illinois, AEB) Newberry Libraryko L. L. Bonaparteren funtsean dago.