1623ko argitalpena

Dotrina Christiana. Bordele, Iacques Millanges, 1623

Hein handi batean Esteve Materraren bigarren liburutzat har daitekeen argitaraldiari dagokio, eta hau da oraintsu arte ezagutzen zen ale eta argitaraldi zaharrena, Oxfordeko (Erresuma Batua) Bodleian Libraryn gordetzen dena. Jakina denez, Materrak berak hitzaurrean baitiosku, 1617ko edizioa du oinarri, baina, hartan batera eta jarraian ageri ziren pasarteak, honetan bi partetan bereizten eta moldatzen ditu autoreak: dotrina bera, alde batetik, eta horren deklarazioa (galde-erantzunen bitartez), bestetik. Horrez gain, badu guztiz berria den hirugarren parte bat ere, zeinek hainbat egoeratan egiteko otoitzak dauzkan, euskaraz eta latinez.

Aleari dagokionez, badakigu John Selden (??? 1584 - ??? 1654) izan zuela azken jabe, haren bilduma erraldoiaren barnean baitago katalogatua. Liburuzale ingelesa zenduz geroz, haren liburutegia Bodleian Libraryra igaro zen (1659an), eta harrezkero egin zen lehendabiziko katalogoan (1674: 439) dagoeneko Seldenen ondareko Materraren liburua ageri denez, ondoriozta dezakegu 1659. urtetik daukatela alea Oxfordeko liburutegian. Badirudi bertan ipini ziotela egun duen azala, eta orri-ertzak errestauratu. Orrien errestaurazioan gehitutako paperak karaktere batzuk estali eta ikusezin utzi zituen kopia faksimileetan, baina ale originalaren orriak argiaren kontra begiratuz, ikusi eta modu fidagarrian berrezarri ahal izan ditugu gure transkribapenean.  

Traskripzio semipaleografikoa, erratak zuzenduta

PDF

Faksimilea

Katalogazioa