1693ko argitalpena

Bouqueta lore divinoena. Baiona, Piarres Dussarrat, 1693

Tradizioari jarraiki, argitaraldi honetan ere aldaketa eta emendio anitz egin zitzaizkion liburuari (1648ko argitalpenari berari, funtsean). Areago, 1648koan ez bezala, edizio honetako "protagonista" gehikuntzen arduradun Duronea apaiza dela esan daiteke, gainerako edizioen erabat bestelako izenburua daraman azaletik hasita: Bouqueta lore divinoena, bereciac eta Duronea apeçac T.P.S.V. Aita Materren liburuari emendatuac. Zehatzago, ortografiazko aldakuntzak eta bestelako testu-aldaera txiki ugari ditu, eta orrialde berri asko gehitu dira (edo lekualdatu, ebanjelio-zatiak amaierara eramanik, esaterako). Eranskin aipagarrienak liburuaren hasierako hitzaurre-baimen zenbait (non inprimatzaileari Betri deitzen zaion), "denboraren kontuaz" diharduen tratatu laburra eta kristau-egutegi euskaratua lirateke, gainerako gehienak, azken partean daudenak, latinezko salmo, ofizio eta bestelako otoitzak baitira (tartean euskarazkoren bat ere baduen arren).

Argitaraldi hartako hiru ale hauek gordetzen dira egun: