Sarrera

Esteve Materraren Do(c)trina Christiana: edizioa eta azterketa

Honako hau Aziti Bihia elkartearen proiektu bat duzu.Esteve Materraren Do(c)trina Christiana XVII. mendean euskara lapurtar klasikoan idatzitako lehen liburua da eta testuaren edizio kritikoa eta azterketa prestatu dugu.

Obra hau 1617an argitaratu zen lehen aldiz eta 1623an berreginik eta zabaldurik berrargitaratu, gerora berrargitalpen gehiago izan baditu ere, 1648, 1693 eta 1704 urteetan. 1617ko lehen edizioa galdurik egon da hainbat mendez eta guztiz ezezaguna izan da irakurle eta ikertzaileentzat, Aziti Bihiako lan-talde honek Copenhageko Errege Bibliotekan ale bat topatu duen arte. Bestalde, 1623ko bigarren edizioaren ale bakarra gordetzen da Oxfordeko Bodleian Libraryn eta originaletik aldentzen diren kopia eta transkripzio akastunak dira ikertzaileen eskuartean ibili izan direnak. Testuaren transmisioak eta ikerketak mendeetan zehar izan dituen gabezia eta arazo horiei aurre egitera dator hemen aurkezten dugun edizioa.

   Hartutako lanak

Liburua eskuratu!

Zenbait eduki webgune honetan bertan aurkituko duzu. Haatik, ikerketa oso-osoa, lehen edizioaren 400. urteurrenaren karietara, 2017an argitaratutako liburu batean bildu dugu.

Erosi nahi baduzu edo PDFn eskuratu, sakatu hemen.

  Laguntzaileak

Lizentzia

Azken aldaketak gunean: 2017/12/23