Literatura Hezkuntza BH

Hizkuntzen Trataera Bateratua DBH 3 eta 4

Proiektu digitalizatua

Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailarako proposamen honek euskara, gaztelania eta ingelesa hartzen ditu barne. Proiektuaren ardatza literatura hezkuntza da, olerkigintza hain zuzen ere.

Bideoklipa

Proiektu digitalizatua

Euskaraz, hizkuntza poetikoa aztertu eta olerki bat idatziko dute ikasleek. Azkenik, olerkiaren inguruko bideo-klipa egingo dute.


Poemario colectivo

Proyecto digitalizado

En castellano, realizarán un poemario basado en una etapa literaria concreta sobre la que también harán una presentación en Power Point.

Proiektu digitala

EBTk emititzen duen Arratsaldero" magazinean bezala, ikasleek erreportajeak, albisteak, elkarrizketak eta iragarkiak landu eta antolatuko dituzte proposamen didaktiko honetan eta beren magazina sortu.


Albisteak eta erreportajeak

Proiektu digitala

Euskal literaturaren inguruko albisteak eta erreportajeak landu eta gauzatuko dituzte ikasleek.


Entrevista

Proyecto digital

El objetivo final de la secuencia de castellano es realizar una entrevista seria y profesional a un personaje relacionado con el mundo de la literatura y con quien los alumnos deberán contactar para lograr su participación.

Proiektu digitala

Ikasleek, ziur aski, telebistan edo zineman pelikula asko ikusi dituzte, baina joan dira inoiz antzoki batera? Antzokiko aktoreen hurbiltasuna sentitu dute? Eszenatoki gainean ikusten denak ikasketa-ordu asko eskatu du. Ausartuko lirateke aktore lana egiten? Unitate honetan, antzerki munduan sartuko dira ikuspegi eta hizkuntza desberdinetatik. Hizkuntzen Trataera Bateratuaren bidetik, gaztelanian, euskaran eta ingelesean lan bateratu bat garatuko dute.

Antzezlana

Proiektu digitala

Antzerkigintzan arituko dira ikasleak eta institutuko areto nagusian berek antolatu eta moldatuko duten antzezlana antzeztuko dute. Gaztelania arloan, berriz, antzerkiaren historia ezagutuko dute.


Cartel digital

Proyecto digital

Realizarán un recorrido por las diferentes épocas, los autores más representativos, sus obras... En cada una de las actividades crearán diferentes productos que luego introducirán en la actividad final: un cartel interactivo (GLOGSTER) en el que se recogerán las producciones realizadas en esta unidad en tres lenguas.

Zer kontatuko didazu?

Proiektu digitalizatua

Hainbat istorio kontatu da gure artean, eta eleberriak istorio horiek irakurleei helarazteko tresna bat izan dira. Eta zertarako idatzi dira? Irakurleak une gozo bat bizi izateko, dudarik gabe. Ez omen dago eleberri txarrik, egile batentzat berak sortutako eleberriak mementoko bizipen, gertaera edo zirraren interpretazioak baitira. Baina zein dira gurean eleberri bidez kontatu diren istorio horiek?

Eleberri bat irakurtzeko aukera izango dute unitate honetan. Horretaz gain, euskal eleberrigintzaren sorreratik gaur arte, zer eta nola kontatu den ezagutuko dute ikasleek. Ondoren, kontatzea merezi duen istorioren bat kontatzeko parada izango dute; eta eleberri bat idazteko aukera.

Información sobre la narrativa y sus elementos, recorrido por la narrativa española (lectura y análisis) y creación de un cuento breve.

EUSKARA DBH 1 eta 2

Antzerkia

Proiektu digitala

Antzerki laburrak aztertu, interpretatu, ezaugarrien gainean gogoeta egin eta antzezlan labur bat idatzi eta interpretatu egingo dute sekuentzia digital honetan.

Proiektu digitalizatua

Zer da, ba, maitasuna? Miren Agur Meaberen liburuan oinarritutako sekuentzia didaktikoa. Testuaren atalak eta ezaugarriak ditu aztergai. Azken ekoizpena norberaren egunerokoa sortzea da.

Ahozko euskal literatura

Proiektu digitalizatua

Euskal literatura herrikoian murgiltzeko aukera izango dute ikasleek unitate honetan, eta hartara, bertsoak, baladak, ipuinak, antzerki herrikoia... entzun eta irakurri ahal izango dituzte. Azken ekoizpena, ahozko azalpen formala egitea da beste ikaskideen aurrean.

Oharra: sekuentziak dituen baliabideetara (audioak batez ere) jotzeko baliabideen karpeta deskargatu behar duzue eta unitate barruko estekak berriro egin.

LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA ESO 1º Y 2º

Educación Literaria

Proyecto digital

La tarea que se propone es la realización de un cartel conmemorativo del cuarto centenario del Quijote utilizando un soporte informático.

Proyecto digitalizado

La tarea consiste en realizar una selección de relatos y reunirlos en una antología. Se propone realizar una introducción explicativa de la selección realizada

Proyecto digital

En esta unidad digital para trabajar el teatro los alumnos se acercarán al género leyendo teatro en voz alta. Se propone el trabajo acerca de los rasgos del texto teatral y las particularidades de este género. La tarea final consistirá en la realización de un montaje sencillo.

Proyecto digital gamificado

Este proyecto utiliza la estrategia metodológica de la gamificación para trabajar con una selección de textos literarios e impulsar la creación de una antología narrativa.

DBH 3 eta 4 LITERATURA HEZKUNTZA

Zer gertatu zen? Non, noiz eta nori?...Kantuz kontatzen

Ahozko euskal literatura lantzea eta literaturaz gozatzea da sekuentzia didaktiko honen helburua. Ikasleek baladei buruzko horma-irudiak egingo dituzte taldeka. Horma-irudietan, besteak beste, baladari buruzko informazioa, haren esanahiaren interpretazioa eta balada ‘modernoak" berregituratuak txertatuko dituzte.

Esteban Urkiaga 'Lauaxeta' idazlearen olerkietan oinarritutako proposamen didaktiko honetan, ikasleek olerkariaren biografia landu, olerkiak irakurri, interpretatu eta ibilbide literarioa egingo dute, kasu honetan Mungiako kaleetan zehar. 'Callejeros literrios' proposamen didaktikoan dago oinarrituta dago, eta bertan ikus daitekeenez, Literatura-hezkuntza lantzeko aukera erakargarria izateaz gain, makina bat egokitzapen onartzen ditu.

Bertsolaritza

Proiektu digitala

Web-quest honetan egungo bertsolaririk ospetsuenak ezagutzeko eta bertsoak entzuteko parada izango dute ikasleek. Bertsolaritzari buruzko informazioa bilatuko dute, laburtu eta txosten batean antolatuta beste ikasleen aurrean hiru minutuko ahozko azalpena egingo dute. Azkenik, jendaurreko azalpenaren osagarri, bertsoa idatzi edota abestuko dute.

Ahozko euskal literatura

Proiektu digitalizatua

Euskal literaturaren baitan ahozkotasunaren pisua eta literatura herrikoiaren garrantzia azpimarratuko da sekuentzia honetan, eta bertan, aukeratutako baladak landuko dituzte. Azkenik, beraiek balada bat sortu eta publikoaren aurrean errezitatze prozesua burutuko dute.


Proiektu digitala

Bikoteka arituko diren web- quest honetan, ikasleek aukeratu eta aztertuko duten olerki baten azalpena egingo dute.

Proiektu digitala

Amodioaren gazi-gozoak liburua oinarri hartuta XX. mende hasieran bizi izan zen Mirenen egunerokoan murgilduko dira ikasleak eta hark bizi izandako gorabeherak biziko dituzte. Irakurri ahala, nork bere egunerokoa idatziko du hamar egunean zehar.

Proiektu digitala

WQ honetan, Gure gutiziak liburuko kontakizunak irakurri eta narrazio horien ezaugarriak aztertuko dituzte. Ondoren, ikasleek nork bere gutizia ardatz duen kontakizuna asmatu eta idatziko dute. Azkenik, ikastaldeak ‘Gure Gutiziak.’narrazio-koadernoa moldatu eta liburutegian ikusgai utziko du.

Proiektu digitalizatua

Orient Expresseko hilketa eleberria da ardatza. Sekuentzia honetan, ikasleak ipuin-kontalari arituko dira, bakoitzak kapitulu bat irakurriko du eta gero besteei kontatuko die. Bitartean, beste ikasleak entzule aktiboak izan beharko dira testu osoaren mamiaz jabetzeko.

LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA ESO 3º Y4º

Educación Literaria

Proyecto digital

En este proyecto se proponen una serie de actividades de reflexión sobre Miguel Hernández y un montaje audiovisual final en el que se contextualice y actualice la temática de uno de sus poemas con imágenes del mundo actual.

Proyecto digitalizado

Se propone realizar un poemario basado en una etapa literaria concreta sobre la que también se hará una presentación oral y un Power Point que ayude al grupo a hacer y seguir a exposición.

Proyecto digitalizado

Trabajo en torno a las greguerías de Ramón Gómez de la Serna. Una selección en torno al motivo del AGUA, enmarcado dentro de un proyecto interdisciplinar.

Proyecto digital

Secuencia didáctica en torno a la figura de Antonio Machado que propone descubrir su obra y acercarse a su vida.

Proyecto digital

El poema de Rubén Darío La princesa está triste…”. es el punto de partida de esta secuencia en la que se propone reconocer el hilo conductor entre un clásico de la literatura y canciones actuales. Se realizará, asimismo, una reflexión sobre las mujeres en la sociedad actual.

Proyecto digitalizado

Se propone producir una exposición oral sobre un movimiento literario. Para ello los alumnos deberán sintetizar la información y diseñar una presentación digital. Realizan aprendizajes específicos pertenecientes a los bloques de contenidos de comunicación oral, comunicación escrita, reflexión sobre la lengua y educación literaria.

Anexo con textos. Para descargarlos pincha aquí

Lan proposamen hau Bigarren Hezkuntzako ikasleen irakurzaletasunaren garapenarekin lotuta dago. Liburu bat irakurtzera bultzatzeko estrategiarik baliagarrienetakoa kide baten gomendioa izaten da. Proposamen honetan, gomendioa, irakurtzeko interesa pizten lagunduko duen trailer baten sorkuntza bidez bideratzen da. Trailerra garatzeko informazioa aukeratzeak, liburuaren edukiari buruzko zertzeladak emanez baina egitura guztiz argitu gabe, testuaren zentzua ondo ulertzea eskatzen du.

Esta propuesta de trabajo está en relación con el desarrollo del hábito lector del alumnado de Secundaria. Una de las estrategias más rentables para animar a la lectura de un libro es la recomendación de un igual. En esta propuesta, la recomendación se realiza a través de la elaboración de un tráiler que sirva para encender el interés de los otros hacia la lectura del mismo. La selección de la información necesaria para la elaboración del tráiler, dando una idea de su contenido pero sin desvelar su trama completamente exige una buena comprensión del sentido del texto.