1. Eduki-helburuak bultzatu:
* Eduki-helburuak argi egon behar dira gai bakoitzean:
· Ahoz esan behar dira.
· Arbelean idatzi behar dira denok ikus ditzaten. Hobe leku zehatz batean jartzen badira beti, horrela unitatearen zehar irakasleak eta ikasleek ebaluatu dezakete noraino bultzatzen ari diren eduki-helburuak ikasgaian.
· Eduki-helburuek:
o Gaiaren ardatza gogorarazten digute.
o Klaseko prozedurei egitura bat ematen diete: lehen,bitartean eta gero.
o Ikasleek gaiaren norabidea ezagutzen dute.
o Ikasleei eta irakasleari aukera ematen diete gaia ebaluatzeko edukien arabera.
· Bat edo bi helburu planteatu klase-ordu bakoitzean.
2. Hizkuntza-helburuak bultzatu:
* Hizkuntza-helburuak argi egon behar dira gai bakoitzean:
· Ahoz esan behar dira.
· Arbelean idatzi behar dira denok ikus ditzaten. Hobe leku zehatz batean jartzen badira beti. Helburu hauek lotura mantenduko dute eduki-helburuekin eta gaia ulertzen lagunduko dute.
· Zerikusia izan dezakete hizkuntza-trebetasunekin (hainbat jenderi helburu anitzekin idazteko erak, testu bat ulertzeko, idazlan bat idazteko estrategiak…), gramatika, semantika, edo ortografiarekin ( aditz-forma bat, atzizkiak, hiztegia, puntuazioa…). Zernahi helburu aukeratuta unitatearen praktika agerian egongo da.
3. Ikasleen parte hartzea:
* Ikasleen inplikazioa %100-90a izango da saioan. %50a baino gutxiago inplikaturik badaude problemak errazagoa sortu daitezke eta saio mota horiek ez datoz bat eredu honekin.
* Klasean biziki inplikaturik arituko dira ikasleak. Irakasleak saiatu behar du aspertasuna, ataza gabeko denboraldia, adierazpen luzeak eta paperak banatzeko denbora gutxitzen.
* Ikaslearen parte hartzean kontuan hartzeko aldeak:
· Gaiaren aspektu bakoitzean emandako denbora orekatua izango da : Zenbat denbora ematen dugun aztertutako gaian eta atazetan (irakurtzen,hitzak ikasten, idazten...)
· Ikasleek informazioa praktikan jartzeko dituzten aukerak eta irakaslearen aurkezpenaren artean oreka egongo da.
· Ikasleek aktiboki parte hartuko dute ahalik eta denbora gehien.
· Atazak egongo dira lotuta ikasleak ebaluatuak izango diren gaiekin eta irakasleak jakinaraziko die ikasleei.
* Ikaslearen parte hartzean eragina duten faktoreak:
· Ondo planifikatutako gaiak.
· Atazen eta argibideen azalpen argia.
· Atazetan emandako denbora egokia.
· Klasea kudeatzeko gaitasunak.
· Ikasitakoa modu esanguratsu batean praktikan jartzeko aukera.
· Ikaslearen parte hartze aktiboa.
· Gaiaren diseinuak ikasleak dituen bai hizkuntzaren beharrak bai ikasteko beharrak asetuko ditu
4. Erritmoa ikasleen gaitasun mailara egokitu:
* Saioaren erritmoak zerikusia du lantzen ari den gaiaren zailtasunarekin eta ikasleek duten gaiaren aurre-ezagupena.
* Ikasleen interesa mantentzeko erritmo arina bilatu behar da baina ez azkarregia bestela zailtasunak izango dituzte ulertzeko. Erritmo egokia bilatzea ez da erraza batez ere hizkuntza mailak anitzak direnean, horregatik oso garrantzitsua da ikasle guztien gaitasunak eta beharrak ondo ezagutzea.