SIOP 4. ATALA: ESTRATEGIAK
1. Ikasteko estrategiak landu:
Eman ikasleei aukera zabala ikasteko estrategiak erabiltzeko (problema konponketa, iragarpenak, antolaketak, oharrak, laburpenak...).
*Zeinahi estrategia erabilita, esplizituki irakatsi behar da: ondo erakutsita, eta ikasleen praktikan andamio-egitura erabiliz ( ikasteko estrategiak irakatsi praktika argi baten bidez). Ikasleak beraien ikasketa prozesua errazteko eta aztertzeko gaiak izango dira.
*Estrategiei dagokienez, ikasleek zenbait aspektu jakin behar dute: Zer da estrategia bat?, Nola erabiltzen da? Noiz eta zergatik erabiltzen da? Ikasleek lagungarriak izan daitezkeen ikasteko estrategiak ezagutzen badituzte ikasteko hobeto prestaturik egongo dira. Badaude estrategia metakognitiboak, ikasleei ikaste-prozesua kontrolatzen eta planifikatzen laguntzen dieten estrategiak, kognitiboak, informazioa antolatzen laguntzen duten estrategiak eta gizarte-afektiboak, ikasleei beraien kideekin elkareragiten laguntzen dutenak.
*Estrategiak erabiltzean irakasleek hainbat era erabili dezakete:
o Testuak ulertzeko eta lantzeko zenbait estrategiak erabili daitezke. 1. Testua aurrez ikusi eta aztertu, 2. Galderak planteatu (erantzunak testuan agertuko direlakoan) 3. Iragarri testuan ikasiko diren hiru gauza. 4.Testua irakurri 5. Planteatutako galderei erantzun eta iragarpenak baieztatu 6. Testua laburtu. (Ikusi eredua behean).
Ideia-jasak, testuaren ideiak esperientzia pertsonalekin lotzeak, ideia nagusia bilatzeak ... ere testua ulertzen laguntzen dute.
Testuak taldeka ere landu daitezke, taldekide bakoitzak betebeharra zehatza izango du testuaren ulermenarako: 1. Iragarpen-arduraduna, 2. Galderen arduraduna, 3.Zati korapilotsuak argitzeko arduraduna, 4. Laburpen –arduraduna. Paragrafoka zereginak txandakatu daitezke.
o Grafikoak erabili ikasgai guztietan: Kontzeptu-mapak, istorio-mapak etab.
o Mnemoteknika: Informazioa oroitzeko sistema da, askotan errima eta akronimoen bidez.
Ikasteko estrategiak lantzeko eredu bat:
· Egin “Nire buruari galdezka” ideia-jasa. Liburuei buruz, mintzagaiei buruz, ikergaiei buruz, edozein gairi buruz egin daiteke. Aurkituko dugunaren iragarpena egingo dugu. Galdera moduan egin daiteke (Nor/Nork, Zer, Noiz, Non, Zergatik galdetuz) edo neure buruari galdetzen diot …n. Testua irakurri ondoren itzuli “Nire buruari galdetzen diot” taulara. Idatzi testuan aurkitu daitezken galderen erantzunak. Erantzunak testuan aurkitu ez badira ikasleek proposatu dezakete non aurkitu daitezkeen. Ikerketa taldeak osatzen dira beste iturri batzuk aztertzeko.
· Aurre-ezagupena eragiteko kontzeptu-mapa ere osatu dezakegu. Zirkulu erdian kontzeptu bat emanda, ikasleek zerikusia duten hitzak proposatuko dituzte zirkulu inguruan gehitzeko, segituan talde txikietan azpikontzeptu horiekin zerikusia duten hitz gehiago identifikatu dezakete.
· Aurrez ikusteko edo iragartzeko estrategiak erabili:
1. Ikasleek bakarka testu-materialari begiratzen diote, irudiak, argazkiak , letra lodiak, zenbat atal dituen.. aztertuz.
2. Ikaskide batekin idazten dute beraien ustez testutik ikasiko dituzten hiru gauza. Idatzi esaldi osoak, oharra moduan edo irudiekin,ikaslearen hizkuntza mailaren arabera.
3. Ikasleek beste bikote batekin komunean jartzen dute zerrenda eta zerrenda luzatzen edo mozten dute. Behin behineko zerrenda egin.
Dena da materia.
Zuhaitz bat materia da
Pertsona bat materia da
Materia aldatu egiten da
Materia bakarrik egoera batean ager daiteke
4. zerrenda launaka aurkezten dute.
5. Irakasleak testuaren lehenengo zatia irakurtzen du eta ikasleek ere jarraitzen dute testua.
· Itzuli aurrez ikusteko eta iragartzeko taulara. Irakurri esaldi bakoitza, ziurtatu egia ala gezurra den irakurritako paragrafoaren arabera. Ezabatu edo zirriborratu hurrengo paragrafoarekin antza zerikusia izango ez duten esaldiak, eta gehitu iragartze berriak.
Dena da materiaÚ
Zuhaitz bat materia daÚ
Pertsona bat materia daÚ
Materia aldatu egiten daÚ
Materia bakarrik egoera batean ager daiteke.´
· Erabili Mamia laburbiltzeko estrategia:
1. Testu bat edo testu baten zatia irakurri ondoren, irakasleak eta ikasleek testua ulertzeko hamar hitz eta kontzeptu azpimarratzen dituzte edo aukeratzen dituzte.
2. 10 hitzak arbelean idazten dira.
Materia
Solidoa
Likidoa
Materiaren egoera
Formak
Gasa
Izaki bizidunak
Espazioa
Atomoak
3. Irakasleak eta ikasleek 1-2 laburpen-esaldi idazten dituzte zerrendatik ahalik eta hitz gehien erabiliz. Binaka egin daiteke. Arbelean idazten da.
· Azaldu gauza berriak hainbat era erabiliz:
o Erabili “Galdetzeko kuboa” gutxienez testuari buruzko sei galdera egiteko.
Adibidez: Eman liburutik ateratako pasarte txiki bat materia zerez dagoen eginda azaltzeko.
Galderak: Zenbat egoeratan aurkitu dezakegu materia?
Nola dago osatuta materia?
o Testuaren hitzik garrantzitsuenak desordenaturik eman ikasleek ordenatzeko:
Gauza materia
dira guztiak
o Grafikoak osatu (T-zerrendak, Venn diagramak eta abar) nabarmendu behar diren ideiekin.
o Kontzeptu berriak poster batean ilustratu izenburuak eta zehaztasun egokiak sartuz.
o Olerki bat ,kantu bat, lelo bat, antzezlan bat, jolas bat sortu kontzeptu berriak azalduz.
o Taldeka graffiti bat egin ikasleek bereganatutako kontzeptuak azaldu ditzaten, taldeak bueltaka joan daitezke graffitiak ikusten eta gauzak gehituz.
2. Aldamio-egitura erabili:
Ahozko-aldamioa eta aldamio-prozedura sarritan erabili:
Kontzeptu berri bat sartu euskarri handia erabiliz eta denbora pasatu ahala babesa jaitsi.
- Ahozko aldamio-egitura:
Ikasleei laguntza eskaintzen zaie hizkuntza ulertzeko eta produzitzeko.
Parafraseatu: ikaslearen erantzuna berriz adierazi hizkuntza-eredu egokia izan dezan.
Ozenki pentsatu: Ikasle batek edo irakasleak, estrategia egoki bat erabiltzean, egiten ari dena ozenki adieraziko du.
Testuinguruko definizioak bultzatu: termino bat berriz azaldu testuingurua edo definizioa ematen. Adib: Munduko biodibertsitatea,espezie-barietatea, arriskuan dago.
Esaldien hasierak eman laguntza moduan gai bati buruz hitz egin edo idatzi behar dutenean. Ikasleek haien hizkuntzaren menderapen arabera jarraituko dute idazten edo hitz egiten.
- Aldamio-egitura prozedura:
Prozedura honek ikasleei prozesu bat jarraitzen edo ataza bat burutzen laguntzen die Talde-lanak ere aldamio prozedura eskaintzen du ikasleek beste ikaskide batzuk ataza bat nola burutzen duten ikusten dutelako. Aldamio-egiturak ikasleei ataza bat burutzen laguntza eskaintzen die ikasleak beraien kaxa egiteko gauza diren arte.
3. Mota askotako galderak egin:
Mota askotako galderak erabili gaiaren ulermena, hizkuntza eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko.
Ikaslearen hizkuntza-mailaren arabera galdera egokiak egin: bi gauzen artean aukeratzeko galderak (...ala... ?), bai/ez galderak, hitz batez erantzun daitezkeen galderak edo galdera konplikatuak pausoz pauso egin (galdera-kate batean).
“Pentsatzeko kuboa” estrategia erabili. Hasi ezaguna den kontzeptu (ideia edo gauza bat) batekin.
- Deskribatu : Nolakoa da ?
- Konparatu: Zeren antza du?
- Lotura egin : Zer dakarkigu gogora ?
- Aztertu : Zenbat zatitan banatu dezakegu ?/ zer lotura dago zatien artean ?
- Aplikatu: Nola erabili dezakegu?
- Eztabaidatu alde eta aurka: Zeintzuk dira aldeak/desabantaiak?
“Pentzatzeko Kuboa” sei kognizio –mailetan pentsamendua bultzatzeko teknika da. Ikasleekin kuboa erabili daiteke. Alde bakoitzean deskribatu, konparatu hitzak… agertzen dira.
Egokitzapena: Richardson, J. S. & Morgan, R. F. (2000). Reading to Learn in the Content Areas, 4th ed. Belmont, CA: Wadsworth.
* Erabili “Galderen kuboa” ikasleak galdera ezberdinak egin ditzaten. Pentsatzeko kuboaren antza du baina kuboaren zati bakoitzean Nor/Zer/Noiz/Non/Zergatik/Nola galderak agertzen dira.