1. Hizkera egokia erabili:
* Ikasleen mailarako egokia den hizkera erabili: argi eta poliki hitz egin baina modu natural batean. Erabili keinuak, gorputz-mintzaira, irudiak eta benetako objektuak hitzei laguntzeko.
Irakasleek ere erabiltzen duten letra zaindu beharko dute. Batez ere jatorrizko hizkuntzan idazteko sistema desberdinak dituzten ikasleek zailtasunak izan ditzakete letra ulertzeko oso argia ez bada.
* Esamoldeak ekiditu, hitzez hitz itzuli ezin daitezkeen esaerak zailak izaten dira hizkuntza ikasten ari diren ikasle helduberrientzat. Hizkuntza zuzena eta argia hobetu ulertuko dute. Parafraseatzea eta errepikatzea teknika erabilgarriak izan daitezke. Sustraikideak ( formaz eta esanahiz beste hizkuntza bateko antzekoak diren hitzak) lagungarriak izan daitezke ulermena errazteko, adibidez Latin oinarria duen hizkuntza bat menperatzen duten ikasleekin: kolore hitza erabiliz errazago ulertuko dute margo hitza baino.
2. Eskolako atazen azalpenak:
* Azalpenak pausoz pauso aurkeztu edota erakutsi:
* Taldeka ereduak erabili: Atentzioa ondo lan egiten ari den talde batera bideratu. Utzi ikasle horiei talde osoan pausoz pauso argibideak ematen proiektoreaz.
3. Teknika anitzen erabilera:
Erabili teknika anitzak eduki kontzeptualak argitzeko (adibideak jarri,irudi bidezko baliabideak erabili,ariketa praktikoak egin, demoak, erakustaldiak, keinuak eta gorputz-mintzaira erabili ….). Irakasleek atentzioa bideratu behar dute informaziorik garrantzitsuenera. Ikaste-edukiak testuinguruan sartu behar dira eta ikasleei ikaste-estrategiak erabiltzen lagunduko zaie ( adibidez; iragartzen, laburtzen...)
SIOP ereduan proposatzen diren teknikak ezinbestekoak dira unitate didaktikoa ulergarria eta esanguratsua izateko: edukiak ikasleen konpetentzi mailara moldatzea (ikusi 1. atala: prestaketa), hiztegi garrantzitsua behin eta berriz azpimarratzea (ikusi 2. atala: oinarriaren garapena), andamio-egitura erabiltzea eta ikasleei estrategiak erabiltzeko aukerak ematea (ikusi 4. atala: estrategiak), eta ikasleei ekintzak eskaintzea ikasitako edukiak eta hizkuntzaren ezagupena praktikan jartzeko.
Multimedia eta beste teknologia batzuk erabiltzea komenigarria da. Power-point aurkezpenak, arbela digital, gardenkiak edo web gune inportanteak aurkezpenetan agertu behar dira. Hau erabiltzean bai irudi bidezko laguntza bai teknologiaren erabilpena bultzatzen da. Teknika hauen barruan lagungarriak izan daitezke chat edo e-mailaren erabilpena, web-questaren erabilpena edota audioistorioak besteak beste.