. Elkarreragiteko aukera eskaini:
* Ikastea eraginkorragoa da ikasleek parte hartzeko aukera dutenean, ideiak eta informazioa komentatu ditzaketenean.
* Ahozkoa orekatua egon behar da bai irakasle eta ikasleen artean bai ikasleen artean. Batzuetan irakasleak denbora gehiegi ematen du hizketan eta ikasleek ez dute hizkuntza praktikatzeko behar duten denbora.
* Ikasgaiaren kontzeptuak aztertzean erantzun landuagoak eskatuko dira:
- Ez konformatu bakarrik bai/ez erantzunekin,erantzuna luzatzeko eskatu:
“Kontatu gehiago horretaz....”
“Zer esan nahi duzu horrekin?”
“Zer gehiago....”?
“Nola dakizu?
“Zergatik da garrantzitsua?”
“Zer gogorarazi dizu horrek?
- Irakasleak berriz errepikatu dezake ikaslearen erantzuna:
“hau da,......”
“bestela esanda,.....”
“Hori zuzena da?”
- Irakasleak denbora uzten die ikasleei erantzuna pentsatzeko.
- Irakasleak beste ikasle bati eskatzen dio beste baten erantzuna luzatzeko.
- Ikasle helduberriekin: irudi/hitz bat seinalatzeko eskatu, bai/ez galderak edo bi gauzen artean aukeratzeko galderak egin, galdera konplikatuak pausoz pauso egin (galdera-kate batean).
Bultzatu ikasleen arteko elkarlana:
- Ikasleak binaka,hirunaka, talde txikietan lan egin dezakete.
- Elkarreraginak esan nahi du galdetzea eta erantzutea, esanahia negoziatzea, ideiak argitzea, iritziak eman eta justifikatzea etab.
- Elkarreragina bultzatzen duten ariketak proposatu:
- Literatura-taldeak: ikasle bakoitzak zeregina zehatza du taldean irakurtzen ari diren liburuari edo testuari buruz.
- “Pentsatu-elkartu-konpartitu” ariketak: Irakasleak galdera bat egiten du, denbora uzten du bakoitzak hausnarketa egiteko, gero ikasleak binaka elkartzen dira erantzunak aztertzeko eta konparatzeko, eta azkenik, talde osoarekin konpartitzen dira erantzunak.
- Puzzle erako irakurketak.
- Debateak
- Zientzia edo matematika esperimentuak…
- Elkarreragina ez da zertan ahozkoa izan behar. Ikasleek irakasleekin egunkari-koadernoen bidez (ideiak eta ikaste-prozesua konpartituz) elkarreragin dezakete. Horrela, ikasleek idazketa eta irakurketa helburu zehatz batekin praktikatu dezakete eta irakasleek idatzizko eredu egokia emateko aukera badute. Teknologiaren bidez, ikasleek beste ikaskide batzuekin e-mail zerrendak edo eskolako sareko fitxategiak erabiliz elkarreragin dezakete.
2. Talde-antolaera anitzak bultzatu:
- Ikasle guztientzat, ez bakarrik hizkuntza berri bat ikasten ari diren ikasleentzat, aproposa da talde-antolaera anitzak sartzea klasean.
- Gutxienez bi talde-egitura erabiltzea komeni da ikasgai bakoitzean saioaren ekintza eta helburuaren arabera :
Gela-elkarrekikotasuna garatzeko.
- Talde txikiak eta malguak:
Ikuspuntu anitzak bultzatzeko.
Elkarlana indartzeko.
Praktikatzeko aukerak emateko.
Aldamio-egitura eskaintzeko.
Bakarrik lan egin aurretik laguntza izateko.
· Talde homogeneoak eta heterogeneoak osatu egoeraren arabera:
- Interesaren arabera, hizkuntza-mailaren arabera, gaitasunen arabera, jatorrizko hizkuntzaren arabera.... osatu daitezke.
- Barietateak ikasleen interesa mantentzen du.
- Talde osotik-binakara-talde txikira alternatzeak ikasleen partaidetza gehitzen du.
· Elkarlaneko ikasketarako ariketak:
- Informazio-hutsune ariketak: Taldearen ikasle bakoitzak badu problema edo puzzlea konpontzeko informazio zati bat. Ikasleek elkarrekin lan egin behar dute eta informazioa komunean jarri behar dute. Aldi berean mintza praktika egiten dute eta pentsatzeko gaitasun kritikoak erabiltzen dituzte.
- Puzzle erako irakurketak: Taldeko partaide bakoitzak testuaren zati bat irakurtzen du (1etik-5era) eta zati horren adituak izango dira. Gero adituak elkartzen dira zenbakiaren arabera
(1 zenbakikoak, 2 zenbakikoak...). Irakurritakoa aztertzen dute eta ideiak komunean jartzen dituzte. Azkenik, hasierako taldetara bueltatzen dira eta taldean testu osoa izango dute aztergai adituen laguntzaz.
- Buru zenbakidunak batera: Puzzle erako irakurgaia bezalakoa baina adituen taldea osatu gabe. Ikasle bakoitzak zati bat lantzen du eta gero taldean komunean jartzen dute.
- Lau txokoak: Gai bat aurkezteko balio du. Idatzi galdera edo ideia bat paper batean txoko bakoitzean uzteko. Lau talde osatzen dira eta talde bakoitzak kolore bat du. Taldeak pasatzen dira txoko guztietatik beraien ideiak gehitzen. Denbora zehaztu behar da hasi baino lehen.
- Mahai inguruan: Galdera bat egiten da. Ikasleak launaka edo bosnaka daude. Talde barruan papera ikaslez ikasle pasatzen da, bakoitza bere erantzuna idatzi dezan. Irakaslea taldeetatik pasatzen da.
- Elkarrizketa bi urratsetan: Ikasleak binaka lan egiten dute. Ikasleek beste ikaskideari entzuten diote galdera bati erantzuten, gero aldatzen dira bikoteak eta elkarri kontatzen diote aurreko ikaskidea esandakoa. Hizkuntza praktikatzeko era on bat da.
- Izenburuak idatzi: ekintza bat, istorio bat edo proiektu baten laburpenak praktikan jartzeko egin daiteke. Eman izenburuen adibideak. Ikasleek, binaka, izenburu bat idazten dute ekintza baterako.
Izenburuak komunean jartzen dituzte eta egokiena aukeratzen dute.
- Problema bat bidali: Talde batek beste talde bati galdera bat bidaltzen dio. Irtenbidea edo erantzuna bilatzen dute eta berriz jatorrizko taldeari pasatzen diote. Azterketa baten birpasorako balio du.
3. Klaseko interakzioetan denbora nahikoa eman:
- Itxaroteko denbora aldatu daiteke kulturaren arabera ( kultura batuetan ohitura dago luzaro itxaroteko hitz egiteko txandetan eta beste batzuetan adierazpenak erdiestaltzen dira)
- Utzi ikasleei beraien ideiak azaltzen moztu gabe.
- Utzi ikasleei beraien ikaskideekin praktikatzen, talde osoaren aurrean erantzuna eman baino lehen.
- Utzi ikasle aurreratuei erantzuna idazten itxaroten duten bitartean eta konparatu azken erantzunarekin.
- Erantzun bat ematean ziur ez dauden ikasleekin 50 X 15 telebistako lehiaketan ezaguna egin zen teknika erabili daiteke. Ikasleak bi aukera hauen artean erabaki dezake: irakasleak emandako bi erantzun posible (%50) edo ikaskide bati laguntza eskatzea (deia).
4. Kontzeptu garrantzitsuak L1ean argitu :
Komenigarria da aukerak izatea jatorrizko hizkuntzan kontzeptuak argitzeko.
- Erabili irakasle, ikasle edo laguntzaile elebidunak hiztegia,kontzeptu edo prozedurak argitzeko (posible denean)
- Erabili ikaslearen jatorrizko hizkuntzan dauden testuak edo hiztegiak gaia argitzeko.
- Ikasleen jatorrizko hizkuntzetan baliabideak izaten saiatu behar da : online hizkuntza anitzeko hiztegiak, wikipediak, hiztegi elebidunak paper formatuan, CD-hiztegi elebidunak etab.