1. Material praktikoa eta manipulatzeko materialak erabili:
* Ikasleek kontzeptuak errazagoa bereganatzen dituzte:
· Praktikatzeko aukera anitzak dituztenean.
· Praktika era esanguratsu eta egokian gertatzen denean.
· Ekintza praktikoak daudenean.
* Praktika zehatz bat prestatu:
· Edukiak zati esanguratsuetan eta motzetan banatu.
· Praktikarako denbora motza izango da (10-15 minutu).
· Kontzeptu berriak praktika txikiekin batera joango dira.
· Aspaldian landutakoa noizean behin birpasatu.
· Ikasleei feedbacka segituan eman nola egin duten jakin dezaten.
* Hizkuntza berriaren ikasleek kontzeptu abstraktuak esperientzia konkretuekin lotu behar dituzte: material praktikoa miatu daiteke, antolatu daiteke, sortu daiteke, sailkatu daiteke ,berriro antolatu beste era batean, desegin daiteke…..
2. Edukiak eta hizkuntzaren ezagupena uztartu:
* Kontzeptu abstraktuak eta informazio berria era esanguratsuan landuko da. Informazio berria aplikatzea ezinbestekoa da. Hau era askotan egin daiteke:
· Egunkari formatoan idatziz egunkari pertsonala, bi ikaskideen artean, edo irakasle eta ikasle baten artean).
· Edukiak birpasatzeko jolas bat eginez (bingo, galderen bidezko jolasak...)
· Mapa semantikoak sortuz.
· Test-galderak idatziz beste ikaskide bati galdetzeko.
· Beste ikaskide bati kontzeptuak irakatsiz.
* Eztabaidatuz eta jardunez kontzeptu abstraktuak konkretuak bihurtzen dira:
· Taldeko proiektuen eta txostenen bidez.
· Grafikoak eginez eta erabiliz.
· Problemak elkarlaneko taldeetan konponduz.
· Eztabaidetan parte hartuz.
· Beraien kabuz aritu baino lehen binaka proiektu bat eginez.
* Elkarreraginez hizkuntzaren garapena bultzatzen da:
· Talde txikietan eztabaidatuz.
· Ikaskideekin lan eginez.
· Informazioa ahoz eta idatziz kontatuz.
· Esperimentu baten emaitzak deskribatuz.
· Prozesu bateko urratsak azalduz.
* Ikasleen akatsak komunikazioa oztopatzen badute, esaldia errepikatu era zuzenean hizkuntza-eredu egokia eskaintzeko. Hizkuntza berriaren ikasleek garapen-erroreak egin ditzakete, akats hauek normalak dira hizkuntza-prozesuan eta desagertu egiten dira ikaslearen hizkuntz gaitasuna handitu ahala. Errore batzuek ikaslearen jatorrizko hizkuntza islatzen dituzte. Modu natural batean zuzendu daitezke. Irakasleak klaseko ekintza bereziak prestatu ditzake gelan behin ta berriz egindako erroreak zuzentzeko
3. Hizkuntzaren trebetasunen integrazioa:
* Irakurmenak, idazmenak, entzumenak eta mintzamenak zerikusi estua dute eta integraturik agertzen dira. Idazten dugunean irakurtzen dugu, hizketan aritzen garenean entzuten dugu...
* Irakasleak hizkuntzaren trebetasunak modu holistiko batean garatuko ditu.
* Trebetasun bat garatzeak beste trebetasunak bultzatzen ditu
* Kontzeptu abstraktu eta konkretuen arteko lotura errazago lortzen da praktikan trebetasun guztiak (irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena) sartzen eta erabiltzen direnean.