Eta gudariei?
Zer gertatu zen gudara joan ez ziren gizon, emakume eta haurrekin?
Eta nola aldatu zen herrialde gehienen etorkizuna?
Artistek, literaturgileek, musikariek ... nola adierazi zuten garaiko egoera larriaren eragina?
Galdera hauek eta askoz gehiago bururatzen zaizkigu orduko anabasaz gogoeta egitean.
Galdera labirinto honetatik ateratzeko gogoetarako bide emango digun proiektua garatzea proposatzen dizuegu. Taldeka landu eta elkarren artean jartzerakoan ikuspegi osoa lortzeko asmoz.
Lehen begirada batean, duela 100 urte izan zela konturakuko zinen....
Batzuek Mundu Guda deitzen diote.
Egia ote da mundu osokoa izan zela?
Ala Europarron ikuspegia baino ez da?
Nolako aldaketak ekarri zizkien bertan parte hartu zuten herrialdeei?