2014ko martxoan hasita 4.DBHko ikasleek Lehenengo Mundu Gudari buruzko proiektu zabal bat osatuko dute taldeka. Proiektuaren eduki eta lana zehar lerroen bidez garatuko dira hilabete bitan zehar kurrikulumeko hainbat ikasgairen eduki-azalpenak uztartuz. Hala nola: Gizarte, Ingelesa, Euskara eta Literatura, Lengua castellana y Literatura, Frantsesa, Biologia, Kimika, Teknologia, Musika, Plastika ...
Horretarako ikastalde bakoitzean sei azpitalde osatuko dira gai desberdinak lantzeko. Talde bakoitzak PPt aurkezpen bikoitza prestatuko du, euskaraz eta gaztelaniaz. Euskarazkoan garaiko arte eta literatura abangoardiak landuko dituzte, bi abangoardia adierazpen taldeko. Gaztelerazkoan historia, aldaketa politikoak, gizarte mugimenduak, kultura eta garaiko aurrerepenekin loturiko gai bana aukeratuko dute.
Talde guztiek izango dute proiektua aurrera eramateko bete behar dituzten pausuen gidoi bat, bukaeran ekoizpen bana sortzeko asmoz. Horrela, ikastalde bakoitzean sei lan burutuko dira PPT aurkezpenaren bidez eta ahozko azalpenen laguntzaz.
Ahozko azalpenen euskarri eta lagungarri gisa testu idatzia izango denez gero, euskarazko aurkezpenerako azalpen testua landuko dute, gaztelerarako erreportajea garatzen den bitartean.
Bukatzeko, ahozko azalpen eta ebaluazioaren ostean ekoizpen guztiak bilduko dituen talde guztiaren glogsterra buru genezake, bere bidez ikuspegi osatuagoa lortzeko. Horretarako, arestian ahoz azaldutako PPT-ei off ahotsa josi behar zaie glogster-aren bidez ikustean azalpena ere entzun dadin.