GUDA ETA ABANGOARDIAK

 

Abangoardiak errealitateaz haratago igaro diren arte, literatura eta kultura mugimenduak dira, artearen mugak ikusmolde berritzaile, original eta apurtzaileen bidez zabaltzen zituztenak. 

 

Ugari dira era batean zein bestean abangoardiek bere sormen lanean uztartu zituzten egileak, une haietan  bizi eta sentitzen zutena  islatzeko era legez. Gu, historiako margolari eta idazlerik ospetsuenak biltzen diren talde txiki batetara mugatuko gara, bere arte ibilbidearen uneren baten edo bestean mugimendu hauekin harremanetan izan baitziren.  

Zuen lana, gero ahozko azalpen baten oinarri izango den azalpen testu idatzia eta PPT  aurkezpena sortzea izango da. Abangoardia plastiko eta literarioen ezaugarri, sortzaile eta sormen lanak uztartu, erakutsi eta azalduko dituzue, zuen iruzkin eta iritzien bidez  honako arlo hauek landuz:

 1º- Abangoardiak:  Definizioa, zer diren, zer dela eta sortzen diren...

 2º- Abangoardia manifestuak .    Manifestuak 

 3º Aukera ezazue honako abangoardia bikoteetako bat:

    a) Futurismoa - Kreazionismoa eta Ultraismoa

    b) Espresionismoa - Dadaismoa

    c) Kubismoa - Surrealismoa

 Eta  bakoitzari loturiko arte sortzaile bat: margolaria irudigilea...

Jar ezazue artegilearen izena.

Bere lanaren izenburua eta deskribapen  ala iruzkin laburra.

Lanaren  irudia.

4º Aukeratu idazleak (bat edo bi abangoardia mugimendu bakoitzeko).

Jar ezazue mugimendu bakoitzarekin loturiko  testu adibideak eta horien iruzkin laburra.

5º Mugimendu bakoitzeko  testu baten birsorkuntza

ABANGOARDIA MUGIMENDUAK

FUTURISMOA

DADAISMOA

KUBISMOA

KREAZIONISMO ETA ULTRAISMOA

ESPRESIONISMOA

SURREALISMOA

 

ABANGOARDIAKO SORTZAILE PLASTIKOAK

 Salvador Dalí

 Joan Miró

 René Magritte

 Giorgio de Chirico

 Nikolas  Lekuona

Picasso

Braque

J. Gris

Carra

Marineti

Balla

 Max Ernst

J. Arp

Duchamp

 Paul Klee

M. Chagal

 Alberto Giacometti

 Ignazio Zuloaga

Ensor

Munch

Klimt

Schiele

Kokoschka

V. Kandinsky

 ABANGOARDIA IDAZLEAK

Futuristak:

Marinetti, Maiakovsky, Lauaxeta.

Espresionistak:

F. Kafka, G. Trakl, J. Joyce, B. Nretch, S. Beckett,  R. Valle-Inclán, B. Gandiaga, J. Sarrionandia,

Dadaistak:

T.Tzara, J. A. Artze, B. Atxaga

   

 Kubistak:

G. Apollinaire, M. Jacob, Jean Cocteau, J.A. Artze.

 Surrealistak:

A. Breton, L. Aragon, P. Eluard, J.M. Lekuona, B. Atxaga, I. Borda, K. Izagirre, I. Aranbarri, R. Alberti, F. Gª Lorca, J. Larrea, L. Cernuda. 

 Kreazionistak eta  Ultraistak: 

V. Huidobro, R. Cansinos Asens, G. de Torre,  J. L. Borges, P. Reverdy, 

   

Hemen dituzue zuen aurkezpena prestatzeko argibide helbide  batzuk:

          

Crédito de la imagen

Bada zuen  azalpena eta PPt aurkezpena antolatzeko garaia!   Horretarako gidoi bat osatu behar duzue, zenbat ataletan banatuko duzuen  erabaki eta atal bakoitzeko  zenbat  gardenki erabiliko dituzuen argitu. Diapositiba bakoitzaren antolaketa ere kontutan izan behar duzue, testuz gainezka ez jarri...  

 

HONA HEMEN  LANA GARATZEKO GIDOIA

 

 GIDOI TEKNIKOA

Gardenki zenbakia,

Estiloa (zutabeka ala ez,  izenbururik, irudirik duen...).

Testu laburra

1. Gard:

2.-Gard: Estiloa:

Irudirik-testurik

 3. Gard: Estiloa:

  Irudirik-Testurik  

 4. Gard: Estiloa:   

Titulua, Irudirik, Testua      

5. Gard: Estilioa:

Titulua:

Irudia:

Testu laburra:

6. Gard:

 

 IDATZIZKO-AHOZKO GIDOIA

 

AHOZKO TESTUAREN OINARRI IZANGO DEN AZALPEN TESTUA ATALKA

1.- Izenburua

2.- Hasiera atala:  Pasadizo bat, norbaiten oroitzapenak, aipamena ala galdera erretorikoak gai orokorrari buruz...

 

3.- ZER DIRA ABANGOARDIAK? : Definizioa, manifestuen garrantzia aipatu, aukeratutako abangoardia biak zehaztu eta arrazoiak  eman, ahal bada.

4.- Aukeratutako lehen abangoardiaren azalpen laburra, data, sortzailea,  ezaugarri nagusiak, (manifestuaren laburpena edota audioa zuzenean?)

5.- Abangoardia horretako adibidetzat har daitekeen artista plastiko bat aukeratu. Data, jatorria, lanen ezaugarri eta aipamen laburrak (Gardenkiaren irudi nagusi bezala bere margo lan ala irudia jar daiteke, bere ezaugarriak gainean idatziz eta abangoardiako ezaugarriekin lotuz).

6.- ABANGOARDIA honetaz loturiko idazle esanguratsu bi aipatu; bat atzerritarra edo sortzailea, bestea, gazteleraz ala euskaraz idazten duena. Beraien jatorri eta jaiotza-heriotza datak eta lan esanguratsuren bat aipatu.

7.- Aipatutako idazleen testu/poema bana adibidetzat jarri eta testu komentario laburtxoa egin abangoardiarekiko dituzten loturak azpimarratuz

    Aipatu abangoardia  estilo horretan idatzi zuten euskal idazleren batzuk, obraren bat eta  zein datatan.

8.- Aukeratutako bigarren abangoardiaren  sortzailea, data, azalpen laburra, ezaugarri nagusiak, (manifestuaren laburpena edo audioa zuzenean?)

9.- Bigarren abangoardia horretako adibidetzat artista plastiko bat aukeratu. Data, jatorria lanen ezaugarri eta aipamen laburrak (Gardenkiaren irudi nagusi bezala bere margo lan ala irudia jar daiteke, bere ezaugarriak gainean idatziz eta abangoardiako ezaugarriekin lotuz).

10.- Bigarren abangoardiaz loturiko idazle esanguratsu bi aipatu; bat atzerritarra edo sortzailea, bestea, gazteleraz ala euskaraz idazten duena. Beraien jatorri eta jaiotza-heriotza datak eta lan esanguratsuren bat zehaztu.

11.- Aukeratutako idazleen testu/poema bana adibidetzat jarri eta testu komentario laburtxoa egin abangoardiarekiko dituzten loturak azpimarratuz

    Aipatu abangoardia  estilo horretan idatzi zuten euskal idazleren batzuk, obraren bat eta  zein datatan.

12.- Aukeratutako abangoardia mota bakoitzeko testu baten sorkuntza egin behar duzue.