ORIENTABIDE DIDAKTIKOAK

GIDOIA:

GUDA 1914 aurton ehungarren urteurrena beteko duen jazoera honetara DBH-ko 2. zikloko ikasleria  hurblitzeko helburua duen aniztasun handiko proiektua dugu. Proiektuaren ardatza hizkuntza ikasgaietatik (euskara, ingelesa, gaztelania, frantsesa) abiatuko da. Zenbait iturritan informazio ikerketa eta bilketa egin ondoren, testuak irakurri eta sortu ostean, euskarri grafikoak aukeratu eta maketazio lana egin eta gero... ahozko eta idatzizko aurkezpenak burutu beharko dituzte, eta hau guztia historia, biologia-geologia, teknologia, musika, plastika... eta beste gai batzuk parte izango duten eremu anitzean.

 

Ondoren proiektua lantzeko saioen antolaketa gisakoa duzue.   

 

Saio bat:

Euskara eta Literatura eta Lengua y Literatura Castellana gaietan proiektuaren garapenerako sortutako web orriak (sites) erakutsiko zaizkio ikastaldeari, edukia eta erabilera modua, baita azken ekoizpena PPt-z aurkezteko garatu behar dituzten gaiak ere.

Lan moduari ekiteko sei azpitalde antolatu behar dira proiektuan parte hartuko duen ikasgela bakoitzeko. Azpitalde bakoitzak , orri honen ezkerraldean dagoen "Guda eta abangoardiak" ataleko sei abangoardia mugimenduetatik bi hartu behar ditu gaztelaniako web orriaren ezkerreko zutabean ageri diren gaietako bat aukeratuz gain . 

   

Saio bat/bi:

Gizarteko irakasleak  Lehen mundu gudari buruzko azalpena emango du. Saio honen bukaeran bibliografia zein helbide elektronikoak eskainiko dizkie ikasleeik gaia sakontzeko. Irakurketa ulermenean sakontzeko taldeka eta arlo desberdinei buruz egin daiteke ondoren elkarren artean jartzeko edo tertulia  txiki bat antolatzeko. Gaiari buruzko kuestionarioa ere osa daiteke

 

Saio bi:

Euskara eta L., zein Gaztelania eta L. ikasgaietako saioetan, egingo duten ekoizpenaren gaiari dagokion azpiorria eta PPt zein idatzizko azalpena garatzeko eskaintzen diren urratsetan baita bibliografian sakonduko du azpitalde bakoitzak. Web gunean ikerketa, zuzenketa eta aurkezpenari ekiteko zenbait txantiloi eta tresnaz ornituriko azpiorria ere sartu da. Honen helburua ikasleak Lehen Mundu Gudak gudaren antolakuntza eta garapen aldaketan izan zuen eraginaz ohartaraztea da: Gatazka eta borroka moten aldaketa, armamentu aldaketa eta guda planifikazioan horrek izandako eragina. Horrekin batera gudariek eta guda inguruko hiritarrek aldaketa horiek eta guda bera nola bizi zuten ikusiko dute gudari eta senitartekoen artean elkar-trukaturiko gutunen bidez. 

 

Saio bi: 

Ingeleseko saioan guda bitartean gudariek senitartekoei idatzitako gutunak landuko dira. Saioetan irakurketa-ulermena landuko da eta ikasle bakoitzak gutun bat idatzkiko du horretarako  aurkibidean  dagoen "Write a letter" orria  erabiliz.

 

Saio bat: 

Biologia-Geologia, Teknologia eta Fisika eta Kimikako irakasleei eskertuko genieke bere ikasgaiko saioren batean gai honekin loturiko arlo batzuei buruzko azalpentxoak eman edo laborategi praktikaren bat egingo balute, esaterako: Nolako eragina izan zuen edo nola kutsatu zen guda garaian "Gripe Española" delakoa,  gudatokian sarraskia zen artean zein gaisotasun edo osasun arazok eragiten zuen hildakorik gehien herritarren artean,  nolako eragina izan zuen gasaren erabilerak gudaren garapenean, nola sortzen den gas mostaza, zein eragin zuen gudariengan eta inguruko lurraldearen ekosisteman..., beste zein arma mota sortu  eta erabili ziren guda hartan eta zein eragin izan zuten gudak egiteko moduan ... 

Musika eta Plastikako irakasleak ere prest daude garaiko musikan eta artean gertaturiko berrikuntzez aritzeko.

 

Saio bat/bi: 

Frantseseko irakasleak "La belle époque-Les années folles" atala landuko du.

 

Saio bi:

Euskara eta Literatura eta L. y L. Castellana saioetan lanen garapenari ekin, PPt aurkezpen eta ahozko azalpenen oinarri izango diren testu idatzien gidoiak birpasatu, borradoreen zuzenketak proposatu. Epe bat adostuko da PPt-ak osatu antzean ekartzeko.

 

Saio bi: 

PPt-en behin-behinezko aurkezpena eta zuzenketak. Azken aurkezpen data zehaztuko da.

 

Lauzpabost saio:

PPt-en ahozko azalpenaren euskarri izango diren euskarazko azalpen testuak eta gaztelaniako  erreportajeak landu.  

Talde lanen aurkezpenak eta lanen ebaluazioak.

Ikasleei PPt-ari off ahotsa nola jartzen zaion irakatsi.  Ahoz emaniko azalpena osorik idatzia eta zuzenduta ekarri behar dute ikasleek azalpenaren ostean frogatxoak egiteko aukerarik izan dezaten.

 

Saio bi:

(Irakasleak PPt-ak batu eta ikusi ditu ordurako) Soinudun PPt-ak ikusi taldekide guztiekin batera eta ebaluatu.

 

Saio bi: Glogster bat nola egiten den irakatsi. Gelako taldekide guztiak bi talde nagusitan banatu eta talde bakoitzak bere glogsterra antola dezala. Kide batzuek diseinu eta euskarri informatikoa sortzen duten bitartean, besteek beraien PPt-ak nola lotu erabakiko dute, zein testu erabili sarrera eta jarraibidea egiteko...

 

Saio bat: Glogsterren aurkezpena eta ebaluazioa.

 

Azken saioa: Proiektuaren balorazioa.