Gauzatzea (1)

1. Zubiri-zubiri jolasaren bideoa ikusten hasiko gara, eta odoren, galderak egingo ditugu ea ulertu duten jakiteko.

Bideoa arretaz ikusi eta irakasleak egiten dituen galderak erantzungo dituzte.

  • Zenbat ume daude jolasean?
  • Zenbatek osatzen dute zubia? Nola aukeratu dituzte? (Zotz egiteko kanta). Zer pentsatu behar dute aurretik? Zer adostu behar dute?
  • Nondik pasatzen dira ilaran dauden umeak?
  • Noiz harrapatzen dute umea?
  • Nola amaitzen da jolasa?

2. Jolasa komentatu eta praktikan jartzen hasiko gara (jolasaren prozedura):

2.1. Zozketaren bidez, bi haurrek zubia osatuko dute. Zotz egiteko kantak erabiliko dituzte horretarako (1. eranskina).

(Bideoak ikusteko, egin klik abestiaren izenburuaren gainean).

ZOTZ EGITEKO KANTAK

2.2. Haurrak aurrez aurre jarriko dira, eskutik helduta, zubia osatzeko. Gainerako jolaskideek ilara bat egingo dute elkarri gerritik helduta. Zubia osatzen duen bikoteak, jolaskideek entzuten ez dutela, bi gauzen artean aukeratu beharko du: bi fruituren artean (sagarra ala udarea), bi koloreren artean (gorria ala urdina), bi animaliaren artean (zaldia ala zakurra)... . Horrela, esamoldeak lantzen hasiko gara.

ESAMOLDEAK

    1. Zer aukeratuko dugu, barazkiak ala frutak?
    2. Zer nahi duzu, azenarioa ala sagarra?
    3. Harrapatu zaitugu!
    4. Nire atzean egokitu zaizu!
    5. Bat, bi ,hiru… tira dezagun!!

2.3. Jolasa aurrera doan heinean, abesti osoa abestuko dugu guztion artean. Ondoren, ilaran dauden haurrak zubi azpitik pasatuko dira. Abestiak "hemen geldituko dela" esaten duen unean, zubia osatzen dutenek besoak jaitsiko dituzte eta ilarako haur bat harrapatuko. Aurretik aukeratutako bi gauzen artean bat aukeratzeko eskatuko diote harrapatu dutenari, eta aukeratzen duenaren arabera, zubiaren alde batean edo bestean jarriko da, iladako azkenari gerritik helduta.

ZUBIRI-ZUBIRI

ZUBIRI-ZUBIRI

NONGORI NONGO

NONGO ALKATE ZARA ZU?

FRANZTIAKO ERREGEAREN

SEME-ALABAK GARA GU

ZUBI HON(E)TATIK

PASATZEN DENA

HEMEN GELDITUKO DELA

HEMEN GELDITUKO DELA

2.4. Jolasaren abestiaren bidez nongo kasua landuko dugu eta ondoko bideoa erabiliko dugu horretarako.

Bideoa ikusi ondoren, elkarreraginean arituko gara:

  • Nongoa zara zu? Ni Bilbokoa naiz.
  • Eta Miren, nongoa da? Miren Durangokoa da.
  • Zure aita, nongoa da? Nire aita Marokokoa da.

Berriro ekingo diote abesteari, iladan dauden haur guztiak banan-banan harrapatu arte. Bukaeran, sokatira moduko bat egingo dute osatu diren bi taldeen artean: elkarri gerritik helduta, talde batek bestea eramaten ahaleginduko dira.