Ebaluazioa

Proiektu honetan etengabeko ebaluazioa egingo dugu, hau da, kontrol-orriak eta behaketa zuzena erabiliko ditugu jolasaren prozesuan.

Irakasleok autoebaluazioa egingo dugu proiektuaren helburuak bete diren ala ez jakiteko eta, era berean, hobetu beharreko zer edo zer balego kontuan izateko.

Azkenean, ume guztiek zortzi jolasetan parte hartuko dute. Jolastu ostean, gelara bueltatuko gara eta ebaluazioa

egingo dugu, denon artean, honako galdera hauek baliatuta:

· Ondo pasatu duzue?

· Zein jolas gustatu zaizue gehien? Zergatik?

· Ondo ulertu dituzue lagunek emandako azalpenak?

· Erabili dituzue zotz egiteko kantak taldeak osatzean?

· Zailak izan dira zotz egiteko kantak?