Helburuak

Bi helburu lortu nahi ditugu: umeek euskaraz bizitzea eskola ez den beste esparruetan eta, aldi berean, jolas berriak ikastea.

HELBURU DIDAKTIKOAK

1. Norberaren Ezagutza eta Autonomia Pertsonala

- Jolasaren bidez, gorputza eta haren funtzioak gero eta hobeto ezagutzea, eta gorputzaren ekintza- eta adierazpen-aukerak zabaltzeko trebetasunak garatzea.

- Nork bere gorputzaren koordinazioa eta kontrol dinamikoa menderatzea.

- Talde-lanetan, nork bere eta ingurukoen sentimenduak, emozioak, beharrizanak edo gustuak identifikatzea, eta haiek izendatzeko, adierazteko eta komunikatzeko gai izatea.

- Ikaskideak errespetatzeko, haiei laguntzeko eta haiekin elkarlanean jarduteko ohiturak garatzea.

- Jolasa erabiltzea gozatzeko, jolasten ikasteko, prozedurak-eta adierazteko eta ingurukoekin komunikatzeko.

- Talde-lanean aritzen ikastea.

- Jolasetan galtzaile suertatzen ikastea.

- Autonomia, ordena eta erantzukizuna lortzeko ohiturak garatzea, eguneroko jarduerak egiteko.

- Ekimena pixkanaka-pixkanaka garatzea.

2. Ingurunearen Ezagutza- Zenbait jolasen bidez matematikarako trebetasunak lantzen hastea, irudi bildumak ordenatuz eta jolasen prozedurak sekuentzializatzen ikasiz.

- Zenbakiak ezagutzea eta egoki erabiltzen ikastea.

- Aspaldiko jolasen berri izatea.

- Jolasen gaineko jakin-mina sortaraztea.

3. Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

- Hizkuntza ideiak eta sentimenduak adierazteko, komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta gozatzeko tresnatzat erabiltzea.

- Ahozko hizkuntza ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetza arautzeko tresna gisa balioestea.

- Emozioak, sentimenduak eta ideiak adierazteko hainbat hizkuntza mota erabiltzea (hitzezkoa, gorputzarena, plastikoa, musikala), aukera egiterakoan kontuan izanik asmoa eta egoera.

- Beste haur batzuen eta helduen asmoak eta mezuak ulertzea, elkarrizketetako arauak pixkanaka aplikatuz.

- Zotz egiteko esaldiak eta abestiak ulertzea eta errezitatzen ikastea, horiekin gozatuz eta horietarako interesa erakutsiz.

- Irakaslearen laguntzarekin ordenagailua erabiltzen hastea, informazioa bilatzeko, barneratzen hasteko eta ikusitakoaren berri emateko.

- Arauak-eta azaltzen ikastea eta horrekin gozatzea.