8. Nire motxila matematikoa

Hasierako ebaluazioa matematika arloan

Hasierako ebaluazio honetan bi proga mota proposatzen dira. Lehenengoa, "Mikelen Urtebetetzea Jaia" klasikoagoa da, Lehen Hezkuntzako 3.zikloko oinarrizko gaiak lantzen dira ( hizkuntza matematikoa, zenbakiak, portzentaiak, neurriak, grafikak, geometria, kalkulua, azalerak, eguneroko problemen ebazpena). Helburua da ikasle bakoitzeko oinarrizko ebaluazioa, baita ikasgelako maila ere, egitea. Era honetan programazioa moldatuko da eta taldeak jezartzeko irizpideak izango ditugu.

Bigarrena, "Ikastetxeko Gymkhana matematikoa", zeozer aurreratua egin nahi duen irakasleentzako proposamen desberdina da. Bat ez da bestearen baztertzailea, osagai moduan egin daiteke eta.

Matematikako gaitasun markoaren dimentsioak kontutan harturik, baloratzeko errazagoak diren indikatzaileak hartu dira eta txantiloi batean kokatu dira. "Aldaketak, erlazioak eta ziurgabetasuna" dimentsioa ez da baloratzen.

  • Kopurua
  • Espazioa eta forma
  • Problemen ebazpena