4.Kolorezko pegatinak

Dinamika honen bidez talde batetik kanpo egotearen sentimendua lantzen da. Talde-hausnarketa batekin osotzen da.

    • Ikastaldea bi taldetan banatzen dugu eta hormaren kontra kokatzen dira
    • Irakasleak ikasle bakoitzari pegatina bat jartzen dio buruan edo sorbaldan. Ikasleak ez du ikusten zein koloretakoa den. Bi talde bakoitzari kolore desberdin bat. Era berean bi edo hiru ikasle aukeratzen ditu eta kolore desberdinetako pegatinak ipintzen dizkie.
    • Segidan, ikasleak ikasgelatik ibiltzen hasten dira eta bere pegatina berea duten kideak bilatzen dituzte. Aurkitzen duenean, eskuak hartu eta beste kide baten bila jarraitzen dute. Azkenean bi talde handiak geratuko dira eta batzuk, argi dagoenez, bakarrik geratuko dira bere kidea aurkitu ezin.
    • Jezartzen gara guztiak eta eztabaida txiki bat planteatzen dugu, ea bakoitzak nola sentitu duen.

Irudia: Pixabay