11.Ilargian galduta

Ikas-jarduera honen helburua, taldeko erabakiak norbanakoak baino zuzenak edo egokienak direla aurkitzea da eta elkarlana norbanako lana baino eraginkorragoa da ere bai. Egin eta gero, hausnarketa egitea komenigarria da.

Astronauta-talde bat zarete. Istripu bat izan duzue ilargian eta espaziontzia utzi behar izan duzue. Oinez, 300 Km. distantzia ibili behar duzue lurrera eramango duzuen beste espaziontzi batera. Material ugari daukazue, 15 objektu hain zuzen ere ( laukian daudenak). Zuen biziraupena objektu hauek ondo sailkatzearen menpe dago. Zerrendatu behar dituzue, ezinbestekoetatik ezinbesteko ez direnetara.

Sailkatu 15 objektuak 1-15 zenbakiaren artean. Pentsatu lehendabizi indibidualki eta gero taldean. Taldean jartzeko erabili " boligrafoak erdian" teknika. Zerrenda behin erabakita, kontsultatu N.A.S.A. -k gomendatzen duena eta egiaztatu zein zerrenda hurbiltzen den gehiago, norbanakoak edo taldekoa.

Taldearen eraginkortasuna ikusteko beste ikas-jarduera batzuk:

Ebakigarriak: paper ebakigarri bat aukeratu eta fotokopiatzen dugu. Lehenengo indibidualki muntatzen da ikasle bakoitzak ematen duen denbora neurtzen. Gero jarraibideak taldean komunean jarrita, taldean egiten da muntaia, lehenak lehen tolesdura edo pausoa egiten du, gero bigarren ikasleari luzatzen dio... Denbora ere neurtzen da eta, normalean, gutxiago da. Ebakigarriak: Cubeecraft / Paperkraft

Gozokiak: talde bakoitzari gozoki-poltsa banazten zaio. Poltsan lau gozoki mota egon behar dira. Lehendabizi mahia gainean jartzen da eta lau multzotan sailkatzeko agintzen zaie. Denbora neurtzen da. Gero berriro nahasten dira eta poltsan sartzen dira. Prozesua errepikatzen dugu, baina orain, sailkatu baino lehen, lana banatzen da ikasleen artea, bakoitzak gozoki mota batez arduratzen den moduan. Logika-jolasak / "nor da nor": beti bezala, lehendabizi indibidualki eta gero taldean. Tarkus / Taringa / CVC-¿Quién es el asesino? /